Kultura- eta Sormen-Industrien Berrikuntza-Funtsaren KSI BERRITZAILE+ programarako dirulaguntzak 2022
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
EAEko KSIen sektorean 2022-2023 aldirako berrikuntza-potentzial handiko proiektuak garatzen dituzten enpresentzako dirulaguntza-deialdiaren oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek iragartzea.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak eta betekizunak.
EAEko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak, sektorearen lehiakortasunaren hobekuntzan edo nazioarteko posizionamenduan eragina dutenak, eta, horrela, transferentzia-prozesuak garatzen eta sinergiak eta aukera-espazio berriak sortzen laguntzen dutenak. Hauek egitearen aldeko apustua egiten duten KSIen sektoreko proiektuak lagunduko dira diruz:
- Produktuaren/zerbitzuaren, prozesuaren edo negozio-ereduaren berrikuntza-proiektuak, diferentziazioa eta balio instrumentala, intrintsekoa edo soziala dakartenak.
- Ernalketa gurutzatua sustatzen duten I+G+b proiektuak.
- KSIek 2030erako ZTBPren hiru trantsizioetako batekin zerikusia duten I+G+b proiektuetan parte hartzea sustatzen duten proiektuak.
- Teknologia edo irtenbide berritzaileak erabiltzen dituzten proiektuak.
Hauek ez dira diruz lagunduko:
- Lehendik dauden produktuak/zerbitzuak, prozesuak edota negozio-ereduak hobetzera bideratutako proiektuak, edo garatutako produktuak/zerbitzuak, prozesuak edota negozio-ereduak berritzat hartzeko adinako berritasunik ez dutenak. Kanpo geratuko dira, halaber, ohiko aldaketak edo aldaketa arruntak, aldaketa horiek lehendik badauden produktu/zerbitzuetan, prozesuetan edo negozio-ereduetan hobekuntzak ekar baditzakete ere.
- Era berean, ez dira diruz lagunduko kudeaketa- edo euskarri-prozesuak hobetzera bideratutako soluzio digitalak ezartzeko proiektuak (ekonomia- eta finantza-kudeaketarako softwarea ezartzea, SW lokalizazioa, giza baliabideen kudeaketa, inbentario- eta katalogo-programak, etab.). Webguneak garatzea, on-line salmentarako irtenbideak ezartzea, eta SW (lizentziak) eta hardwarea erostea ere ez da finantzatuko.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean gauzatu beharko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
700.000 euroPrestazio ekonomikoa
Dirulaguntza hauetara 700.000 euroko zenbatekoa bideratuko da; horren % 50 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 50a, 2023. urteari.
Proiektu bat hautatu eta diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 10.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko da. Hautatutako proiektu bakoitzari ezingo zaio 50.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman, ezta diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuaren % 80 baino gehiago ere.
Aurrekontuak gutxienez % 20ko autofinantzaketa aurreikusi beharko du, hots, iturri publikoetatik ez datozen diru-sarreren zatia.
Ordainketa-modua:
Hiru alditan ordainduko dira esleitutako dirulaguntzak, jarraian adierazten diren baldintzetan:
- Lehenengo ordainketa, hots, dirulaguntzaren % 50, esleipen-ebazpena eman ondoren egingo da, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamabost eguneko epea igarota, beren-beregi uko egin ezean.
- Bigarren ordainketa, hots, laguntzaren % 30, proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2022rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak justifikatu ondoren ordainduko da.
- Azken ordainketa, hots, gainerako % 20a, dirulaguntzaren azken justifikazioa egin ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Enpresak, zeinen jarduera nagusia baita EAEko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako bat.
Erakunde hauek izan daitezke onuradun:
- Jarduera ekonomiko bat egiten duen pertsona eta erakunde oro, dena delakoa izanik haren forma juridikoa, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskineko 1. artikuluan zehazten den bezala.
- Enpresak, zeinen jarduera nagusia baita EAEko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako bat, hots: Arte eszenikoak, Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoak, Argitalpenak eta medio inprimatuak, Musika, Kultura-ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sormen-gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina, eta Bideojokoak; baita KSI sektorearen zehar-erakundeak ere, hots: kultura- eta sormen-bitartekaritza eta/edo aholkularitzako enpresak.
Betekizunak
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak.
- Enpresa-taldeak. Enpresa bat beste erakunde batzuekin lankidetzan aurkezten bada, enpresa horrek ordezkari gisa jardungo du, onuradun gisa enpresa-taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko botere nahikoarekin. Enpresa-taldeko kide den erakunde bat ezin izango du talde bereko beste erakunde batek azpikontratatu.
- Egunean edukitzea zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ordainduta edukitzea dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak. Nahitaezkoa izango da eskakizun horiek betetzea enpresa onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza eman eta ordaintzeko unean horiek egiaztatuko dira.
- Ordainduak izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian ezartzen den bezala.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da. Pertsona fisikoek aurrez aurre nahiz telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa
- Proiektuari buruzko dokumentazioa
-
Bertan, proiektuaren izaera berritzailea zehazki argudiatuko da, proiektuaren interesa eta balioak zehaztuko dira, bai eta proiektua egikaritzeko aurreikusitako zereginen xehetasunak eta proiektua behar bezala gauzatzeko azpikontratatuko diren lanak ere.
-
Proiektuaren plan ekonomikoak jarraibide hauek bete beharko ditu:
- Aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aurrekontu orekatua aurkeztu beharko da.
- Gastuen atalean:
- Proiektua garatzeko beharrezkoak diren elementu edo ekintzen kostua banakatuko da. Deialdi honen 8. artikuluan ezartzen da zer gastu lagundu daitekeen diruz.
- Laguntza-lerro honek diruz lagundu ezin dituen partidak harekin zerikusirik ez duten diru-sarrerekin finantzatu behar dira, eta hala jaso behar da esplizituki aurrekontu-proposamenean.
- Proiektuari dagozkion gastuak agindu honen 2. artikuluan adierazitako epean gauzatu beharko dira.
- Deialdi honetan eskatutako zenbatekoa sartuko da diru-sarreren atalean, eta proiektua garatzeko aurreikusitako diru-sarrera guztien jatorria banakatuko da.
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak.
- Enpresa-taldeak. Enpresa bat beste erakunde batzuekin lankidetzan aurkezten bada, enpresa horrek ordezkari gisa jardungo du, onuradun gisa enpresa-taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko botere nahikoarekin. Enpresa-taldeko kide den erakunde bat ezin izango du talde bereko beste erakunde batek azpikontratatu.
- Egunean edukitzea zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ordainduta edukitzea dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak. Nahitaezkoa izango da eskakizun horiek betetzea enpresa onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza eman eta ordaintzeko unean horiek egiaztatuko dira.
- Ordainduak izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian ezartzen den bezala.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Pertsona fisikoek "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskarga daitezkeen ereduak erabiliko dira. Bestela, ahal delarik PDF formatuan aurkeztuko dira.
- Dokumentazio elektroniko osoaren tamaina 30 Mb-koa izango da gehienez ere.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
-
Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- >Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
-
Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurrez aurreko kanala erabiliz hirugarren interesdunaren zure datuei alta emateko edo datuok aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Justifikazioa
Proiektua bi unetan justifikatuko da, eta, bigarren eta hirugarren ordainketak egiteko, beharrezko baldintza izango da hori:
- Bigarren ordainketaren aurreko justifikazioa 2023ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean egingo da, eta proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2022rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak jasoko ditu.
- Hirugarren eta azken ordainketaren aurreko azken justifikazioa 2023ko abenduaren 15a baino lehen egingo da, eta proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2023rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak jasoko ditu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Jardueren memoria, data eta guzti, enpresaren legezko ordezkariak sinatuta, dirulaguntza emateko oinarritzat hartu zen proiektua bete eta garatu dela adierazten duena. Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziko dira, baita horiek egitean izandako gorabeherak ere. Jarduera egin izana egiaztatzeko behar diren elementuak aurkeztuko dira (Jardueren oroitza).
Era berean, memoriak jaso beharko du diruz lagundutako proiektuek nola lagundu duten 4. artikuluko 1. atalean aurreikusitako helburuak lortzen, eta agindu honen 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla aipatu beharko du.
Proiektuaren garapenean egiten den aldaketa oro adierazi beharko da jardueren memorian. Aldaketa funtsezkoa bada, idatziz eskatu beharko da, aztertu baino lehen eta inoiz ez proiektua gauzatzeko epea amaitzeko hilabete falta denean, eta organo emaileak baimendu beharko du. Memoriari erantsi beharko zaizkio aldaketa eskatzeko eskabidea eta aldaketa baimentzeko ebazpena.
-
Erakundearen legezko ordezkariak sinatutako memoria ekonomikoa, egikaritutako aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak) jasotzen duena, ahalik eta banakatuena, egikaritze-urteari dagokiona. Besteak beste, erakunde onuradunaren behin betiko ekarpena eta beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek egikaritze-urteari buruz egindako ekarpenak jaso beharko dira (Aurrekontu exekutatua).
-
Proiektua eta diruz lagundutako jarduerak egikaritzean egindako gastu guztien egiaztagiri guztien zerrenda sailkatua, egikaritze-urteari dagokiona (Gastua justifikatzen duten dokumentuen zerrenda).
-
Egindako gastuen egiaztagiri eta faktura originalak edo konpultsatuak, gauzatze-urteari dagokion aurrekontu onartuaren guztizkoari dagozkionak (Fakturak edo gastuen egiaztagiriak). Ez da onartuko tiketen bidezko justifikaziorik.
-
Beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek xede eta helburu berarekin egindako ekarpenen erantzukizunpeko adierazpena, gauzatze-urteari dagokiona (Bestelako dirulaguntzak). Enpresa onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntzaz gain bestelakorik jaso ez badu, hori horrela dela adierazten duen bestelako dirulaguntzen adierazpena ere aurkeztu beharko da.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko kanal presentzialaren bidez , inprimakia bete, eta seinalatutako aurkezpen-lekuetan eman ezazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra azpiatalean eta zureak Ordezkaria azpiatalean.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean atzera egiteko, inprimakia bete eta aurkeztu seinalatutako aurkezpen-lekuetako batean.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.