Kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak: koreografia sorkuntza (2022)

[Koreografia sorkuntza]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza jaso ahalko dute sorkuntzaren arloko ikerketa teoriko eta praktikoko prozesu, baliabide edo jarduera zehatzak biltzen dituzten proiektuek, baldin eta gogoetak, posizionamenduak eta estrategiak garatzeko badira, baita zuzenean edo zeharka erabil daitezkeen eduki praktiko eta erabakitzaileak ere, etorkizuneko ekoizpen eszenikoko proiektuetan.

Aurrekontuko zuzkidura

54.000

Prestazio ekonomikoa

1.– Koreografiak sortzeko, 54.000 euroko dirulaguntzak bideratuko dira, 9.000 euroko 6 laguntzatan banatuta.

2.– Betiere, 4. artikuluan ezarritakoa aplikatzeak aukera ematen badu, diruz lagundutako proiektuetatik bi gutxienez emakumeek egindako proiektuak izatea bermatuko da.

Ordainketa-modua:

a) Diru-laguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.

b) Gainerako % 25a 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.

Koreografien modalitateko laguntzetan honako hauek sartuko dira:

a) Garatutako prozesuaren azken txosten-memoria.

b) Diruz lagundutako prozesuaren dinamikei, ondorioei edo zatiei buruzko aurkezpena edo bestelako jarduera irekia, lotutako lanbide eremuetan.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

Betekizunak

  • Deialdi honetako dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste erakunde publikok xede berberaz emandakoekin.
  • Eskatzaileek bi laguntza-eskaera aurkez ditzakete gehienez
  • Pertsona onuradunek, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Diru-laguntza bakarra emango da pertsona eta eskatzaile bakoitzeko
  • Eskatzaileak Kultura Sorkuntza deialdiaren (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin-nobela laburrak eta koreografiak) modalitate bakar batean aurkeztu ahal izango ditu eskaerak
  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Eskatzaileari buruzko dokumentazioa
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa. Atal honetako dokumentuetan ez da eskatzaileari buruzko aipamenik agertu behar.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1025023

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Horretarako epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duenetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak sormen-lana benetan egin den egiaztatuko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk