Kontsumitzaileen Erakundeentzako Dirulaguntzak. 2022ko deialdia.
[Kontsumoko elkarteentzako dirulaguntzak 2022]
- Erakundea:
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen erakundeei 2022ko ekitaldian funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea arautzea.
Aurrekontuko zuzkidura
431.000Prestazio ekonomikoa
1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 276.000€
Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, 102.000 €gehienez ere elkarte bakoitzeko.
Gastu subentzionagarriak
• Lokalaren alokairuak, gehienez 3 alokairu erakunde eskatzaile bakoitzeko, eta jendearentzat irekitako bulegoekin bat etorri beharko dute.
• Langile-gastuak.
• Finantza-gastuak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.7 artikuluan ezarritakoaren arabera.
• Eskaeraren aurrekontuaren atalean behar bezala zehaztutako beste gastu orokor batzuk (zerbitzu profesionalak, bulegoko materiala, kontserbazioa eta garbiketa, aseguruak, hornidurak, kanpoko kontratazioak eta bestelakoak...).
2. lerroa. Laguntza juridikoa. 155.000€
Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, eta gehienez ere 92.000 €emango dira elkarte bakoitzeko.
Gastu subentzionagarriak
• Aholkularitza juridikoko eginkizunak dituzten langileak.
• Aholkulari juridikoen minuta profesionalak.
• Perituak egitea.
• Bukarazte-ekintzen ekitalditik eratorritako beste gastu batzuk.
2. lerroko jardueren gauzatzea osorik azpikontratatu ahal izango da, betiere Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru-laguntzen Erregelamenduaren 68. artikuluan ezarritako baldintzak betez.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen muga kuantitatiboa merkatuko balioa izango da, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakora egokituko dira.
Ordainketa-modua:
1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 207.000€, 2022ko ekitaldiaren kontura, eta 69.000€, 2023ko konpromiso-kredituaren kontura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.
2. lerroa. Laguntza juridikoa. 116.250€ 2022ko ekitaldiaren kargura eta 38.750€ 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Honako baldintza hauek betetzen dituzten kontsumitzaileen erakundeak izan daitezke ebazpen honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradun:
- Beren helburu bakarra Kontsumobideren eskumeneko kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea izatea.
- Eskabidea aurkezteko unean izena emanda egotea EAEko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan (uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan zehazten da zein den errolda hori), bat etorriz, betiere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 30. artikuluan ezarritakoarekin.
- Beren jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
- Kontsultak egiteko, arreta emateko eta kontsumitzaileek aurkeztutako erreklamazioak kudeatzeko zerbitzu bat izatea.
- Zuzenbideko lizentzia edo gradua duten pertsonek emandako aholkularitzako eta laguntza juridikoko zerbitzu bat izatea.
- Ezingo dituzte deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean daudenak, honako kasu hauetan, esaterako:
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.
- Ordainduta ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penal bat izatea, edota horretarako legezko debeku bat.
Eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira baldintza horiek.
Eskakizunak:
-
Deialdiaren dokumentazio orokorra
1. 2021eko abenduaren 31ko egoera ekonomikoaren balantzea, baita emaitzen kontua ere, honako alderdi hauek jasoko dituena: a) bazkide-kuotengatik sartutako zenbatekoaren xehetasuna, ordaindutako kuota motaren arabera banatuta, eta b) bazkide-kuotetatik ez datozen beste diru-sarrera propio batzuk.
2. Erakundeak 2021ean egindako jardunaren memoria zehatza.
-
Kontsumobidek ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak EAEko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan inskribatuta daudela. Halaber, ofizioz egiaztatuko da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eskatzaileak berariaz baimena ukatzen ez badu. Kasu horretan, kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira.
Erakunde onuraduna izateko balditzak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez ziurtatu beharko dira.
-
1. lerroan eskatutako dokumentazioa
1. Aurrekontua.
2. Deialdiaren urtean eskaini nahi den kontsumitzaileentzako arreta-zerbitzuaren memoria zehatza, zeinak nahitaez eman beharko baititu haren ardura hartuko duten langileen zerrenda, eskaini behar diren orduak eta jardueraren deskribapena. Prestakuntza-jardueren kasuan, prestakuntza-plan bat aurkeztu beharko da. Plan horren barnean hitzaldiak eta ikastaroak sartuko dira, eta horietako bakoitzean gutxienez 8 pertsona bertaratzea eskatuko da. -
2. lerroan eskatutako dokumentazioa
- Aurrekontua.
- Deialdiaren urtean eskaini nahi den zerbitzu juridikoaren memoria zehatza, honako hauek jasota: zein diren haren ardura hartuko duten langileak, zenbat ordu jardungo duten eta jardueraren deskribapena.
- Txosten bat, 2021ean kontsumitzaileen eskubideen defentsa egiteko aurkeztutako demanda-kopurua jasoko duena. Txosten horri aurkeztutako demanda judizialak izapidetzea onartu dela egiaztatzen duen frogagiria erantsi beharko zaio, bai eta dagozkion epaien kopia ere, egonez gero.
- 2021ean gauzatu diren eta deialdiaren urtean gauzatzea espero diren bertan behera uzteko akzioei buruzko txostena eta kopia.
Betekizunak
-
Erantzukizunpeko adierazpena
Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako baldintza hauek betetzen direla ziurtatu beharko da:
- Eskatzailearen helburu bakarra Kontsumobideren kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea dela.
- Bere jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen duela.
- Aholkularitza-zerbitzua eta laguntza juridikoarena eskaintzen duela.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez duela, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
- Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debekurik ez duela.
- Eskatzailea inongo itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dagoen edo ez.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu.
Edozein unetan egiaztatu ahal izango da erantzukizunpeko adierazpenean jasotako datuak egiazkoak direla. Adierazpen horrek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritako betekizunak bete behar ditu.
Erakunde eskatzaileak edo horren ordezkari gisa jarduten duen pertsonak bere erantzukizunpean adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean jasotako datuak, indarrean dagoen legediak eskubidea jasotzeko ezarritako eskakizunak betetzen dituela eta hori egiaztatzen duten dokumentuak dauzkala, eta, dirulaguntza eskuratuz gero, horri dagokion denboraldian zehar eskakizun horiek betetzen jarraituko duela.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kodea
1028307Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Erantzukizunpeko adierazpena
Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako baldintza hauek betetzen direla ziurtatu beharko da:
- Eskatzailearen helburu bakarra Kontsumobideren kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea dela.
- Bere jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen duela.
- Aholkularitza-zerbitzua eta laguntza juridikoarena eskaintzen duela.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez duela, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere.
- Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debekurik ez duela.
- Eskatzailea inongo itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dagoen edo ez.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu.
Edozein unetan egiaztatu ahal izango da erantzukizunpeko adierazpenean jasotako datuak egiazkoak direla. Adierazpen horrek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritako betekizunak bete behar ditu.
Erakunde eskatzaileak edo horren ordezkari gisa jarduten duen pertsonak bere erantzukizunpean adierazi beharko du egiazkoak direla eskabidean jasotako datuak, indarrean dagoen legediak eskubidea jasotzeko ezarritako eskakizunak betetzen dituela eta hori egiaztatzen duten dokumentuak dauzkala, eta, dirulaguntza eskuratuz gero, horri dagokion denboraldian zehar eskakizun horiek betetzen jarraituko duela.
-
Deialdiaren dokumentazio orokorra
1. 2021eko abenduaren 31ko egoera ekonomikoaren balantzea, baita emaitzen kontua ere, honako alderdi hauek jasoko dituena: a) bazkide-kuotengatik sartutako zenbatekoaren xehetasuna, ordaindutako kuota motaren arabera banatuta, eta b) bazkide-kuotetatik ez datozen beste diru-sarrera propio batzuk.
2. Erakundeak 2021ean egindako jardunaren memoria zehatza.
-
Kontsumobidek ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak EAEko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan inskribatuta daudela. Halaber, ofizioz egiaztatuko da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eskatzaileak berariaz baimena ukatzen ez badu. Kasu horretan, kasuan kasuko organo eskudunak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira.
Erakunde onuraduna izateko balditzak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez ziurtatu beharko dira.
-
1. lerroan eskatutako dokumentazioa
1. Aurrekontua.
2. Deialdiaren urtean eskaini nahi den kontsumitzaileentzako arreta-zerbitzuaren memoria zehatza, zeinak nahitaez eman beharko baititu haren ardura hartuko duten langileen zerrenda, eskaini behar diren orduak eta jardueraren deskribapena. Prestakuntza-jardueren kasuan, prestakuntza-plan bat aurkeztu beharko da. Plan horren barnean hitzaldiak eta ikastaroak sartuko dira, eta horietako bakoitzean gutxienez 8 pertsona bertaratzea eskatuko da. -
2. lerroan eskatutako dokumentazioa
- Aurrekontua.
- Deialdiaren urtean eskaini nahi den zerbitzu juridikoaren memoria zehatza, honako hauek jasota: zein diren haren ardura hartuko duten langileak, zenbat ordu jardungo duten eta jardueraren deskribapena.
- Txosten bat, 2021ean kontsumitzaileen eskubideen defentsa egiteko aurkeztutako demanda-kopurua jasoko duena. Txosten horri aurkeztutako demanda judizialak izapidetzea onartu dela egiaztatzen duen frogagiria erantsi beharko zaio, bai eta dagozkion epaien kopia ere, egonez gero.
- 2021ean gauzatu diren eta deialdiaren urtean gauzatzea espero diren bertan behera uzteko akzioei buruzko txostena eta kopia.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Deialdiaren dokumentazio orokorra
1. 2021eko abenduaren 31ko egoera ekonomikoaren balantzea, baita emaitzen kontua ere, honako alderdi hauek jasoko dituena: a) bazkide-kuotengatik sartutako zenbatekoaren xehetasuna, ordaindutako kuota motaren arabera banatuta, eta b) bazkide-kuotetatik ez datozen beste diru-sarrera propio batzuk.
2. Erakundeak 2021ean egindako jardunaren memoria zehatza.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.