Gazteak Kanpo Ekintzaren arloan prestatzeko 2022-2023 beka

[kanpo harremanen bekak]

Deskribapena


Xedea

Kanpo harremanen arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzea.

Beken destinoa:

Europako Gaietarako beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria- Gasteizen.
  • Bi beka euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan.

Kanpoan den Euskal Komunitatearen beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino honetan burutuko dituzte:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria- Gasteizen.
  • Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen.
  • Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken.

Kanpo Harremanetarako beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino honetan burutuko dituzte:

  • Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria- Gasteizen.
  • Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan – bata Santiagon eta bestea Bogotan.

Idatzizko probaren puntuazioak

Idatzizko probaren data

Behin-behineko puntuazioak

Onartu diren eta onartu ez diren pertsonen behin-betiko zerrendak

Onartu diren, onartu ez diren eta dokumentazioa zuzendu behar duten pertsonen behin-behineko zerrendak

Aurrekontuko zuzkidura

288.000

Prestazio ekonomikoa

  • Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.
  • Kanpoko Euskadiko ordezkaritzak edo bere mendeko bulegoetan burutu beharreko bekek, 24.000 euro beka bakoitzeko.

Oharra: Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

Ordainketa-modua:

Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:

  • Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 50koa izango da.
  • Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 20ekoa, bekaldia hasi eta lau hilabete igarotakoan egingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.
  • Hirugarren eta azken ordainketa, geratzen den % 30ekoa, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Eskatzaileak adierazi beharko du ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen administrazio-zehapen edo zehapen penalik eta ez dagoela laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekuren baten pean, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Betekizunak

  • Errendimendu akademikoa egiaztatzea

  • Beka lortu ahal izateko puntuagarriak diren burututako gainontzeko jarduera eta formakuntzak egiaztatzea

  • Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe bateko kide izatea
  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzea
  • Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea

  • Hizkuntzen ezaguera egiaztatzea

  • Gehienez 28 urte izatea beken deialdia egiten urteko urtarrilaren 1ean

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Elena Iturrate

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:(+34) 945 01 78 43

 

Benan Oregi

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:(+34) 945 01 81 21

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0073107

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkeztutako eskabideen ebazpena emateko gehienezko epea eskabideak jasotzeko epea amaitu eta sei hilabetera amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" Nazioarteko ordaindetaren kasuan

  • 004852-

    Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindeten kasuan.

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Laguntza onartzeko inprimakia

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk