Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak 2022-2023
[jarduera-fisikoa-sustapena-ige]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.- Agindu honen xedea da laguntza ekonomikoak iragartzea EAEko elkarteek eta kooperatibek jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2022-2023 ikasturtean zehar, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko.
2.- Laguntza horien helburua da honako jarduketa hauek finantzatzea 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era:
- a) Partaidetza-proiektuak garatzea eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, hiri-espazioek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatzera bideratuak.
Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatz eta finkoak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz eta abar), modu seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko. - b) Partaidetza-proiektuak garatzea, ikastetxeetako jolastokiak ikaskuntzarako, jolaserako eta mugimendurako espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko ere, eskola-ordutegian zein hortik kanpo, berdintasunean eta aniztasunarekiko (kultura, etnia, sexua, funtzionaltasuna, eta abar) errespetuan oinarrituta eta ikasleen eta haien familien behar eta interesetara egokituta.
Proiektu horiek beharko dute:- 1. Ikastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu.
- 2. Neskek jarduera fisikoa egitea berariaz sustatu, jarduera ezaren ratioa handiagoa baita kolektibo horretan.
- 3. Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako ikasleen artean, adin-tarte horretako sedentarismorako joera saiheste aldera.
- c) Jarduera fisikoa familian erregularki egitea bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak.
Aurrekontuko zuzkidura
136.000 euroPrestazio ekonomikoa
- 1.- Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era sortu eta ordaindutako gastu hauek:
- a) Proiektua dinamizatu, koordinatu eta gauzatzea.
- b) Partaidetza-prozesuak dinamizatzea prozesuko protagonisten artean (ikasleak, irakasleak, irakaslez besteko ikastetxeko langileak, familiak, eta abar) egungo egoerari, diseinuari eta proiektua gauzatzeari buruzko gogoeta-faseetan.
- c) Abiapuntuko egoeraren analisia:
- 1. Ikastetxe inguruko mugikortasuna, baldin eta proiektua eskola-bideei buruzkoa bada.
- 2. Espazio fisikoa eta haren erabilera, baldin eta ikastetxeetako jolastokiak eraldatzen badira.
- 3. Familien jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren mailak eta haien beharrak eta lehentasunak, baldin eta jarduerak familian egitea sustatzen bada.
- d) Espazioak egokitzea.
- e) Behar den materiala eskuratzea.
- f) Hitzaldiak, tailerrak edo bestelako jarduerak antolatzea, baldin eta agindu honen xedearekin zerikusia badute eta ikasleen eta haien familien artean jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratuta badaude.
- g) Boluntarioen istripu-aseguruaren eta erantzukizun zibileko aseguruaren zenbatekoa.
- 2.- Elkartearen edo kooperatibaren ekarpen propiotzat eta diruz ez laguntzeko modukotzat hartuko da langile boluntarioen lanaren balioespena, eta orduko 20 euroko gehieneko muga ezartzen da. Proiektuaren helburuak lortzeko, elkartearen edo kooperatibaren inguruan dabiltzan pertsonek musu-truk egindako lana da langile boluntarioen lanaren balioespena. Gastu horiek proiektuaren zenbateko osoaren % 20 izango dira gehienez.
- 3.- Honako gastu hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:
- a) Kontuen interes zordunak.
- b) Finantza-gastuak.
- c) Inbertsio-gastuak.
- d) Administrazio-lizentziak.
- e) Berandutze-errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak, besteak beste, zergen, tributuen, tasen, Gizarte Segurantzako kuoten, prozedura judizialen edo gatazkak borondatez ebazteko beste prozedura batzuen ordainketan berandutzeak edo ez-ordaintzeak eragindakoak.
- f) Jarduera hauen ondoriozkoak:
- 1. Kirol-eta kultura-ekitaldiak.
- 2. Jarduketa isolatuak, izan puntualak nahiz ezarritako aldizkakotasunekoak, osasuna sustatzeko proiektu zabalago batean sartuta ez daudenak, hala nola, ...(a)ren eguna, ...(a)ren astea eta ...(a) ren jardunaldia.
- 3. Ikastetxeetako urteko programazioan barne hartutako ohiko jarduerak.
- 4.- Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, oinarrizko legedi gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak
Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen ehuneko ehunera irits daiteke, eta aurkezturiko proiektu bakoitzeko 5.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
1.- Dirulaguntzaren hasierako zenbatekoak ez du gaindituko muga hauetako ezein:
a) Eskatutako zenbatekoa.
b) Diruz laguntzeko moduko gastuen % 100.
c) 5.000 euro proiektuko.
2.- Proiektu bakoitzari dagozkion kopuruak esleitu, eta ez bada deialdi honetarako zehaztutako aurrekontu-zuzkidura osoa agortzen, proiektu bakoitzaren gehieneko dirulaguntza handituko da (5.000 euro), harik eta deialdi honen 3.1 artikuluan zehaztutako aurrekontu osoa esleitu arte.
Ordainketa-modua:
1. Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- a) Dirulaguntzaren % 70: ebazpena onartu eta argitaratu ondoren, eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 artikuluan ezarritako epean.
- b) Gainerako % 30a: proiektua egin izana eta izandako gastua justifikatu eta gero, 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
2. Edozein ordainketa egin baino lehen, erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.
3. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren datu-basean agertu beharko du. Alta eman edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrengoentzako erregistro telematikora jo beharko da.

Nori dago zuzenduta
Ikasleen guraso-elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrak
Betekizunak
- Legez eratuta egongo dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta.
- Ez dute irabazi-asmorik izango.
- Beteta izango dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izango dituzte.
- Zehapen administratibo edo penala izateagatik dirulaguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten elkarteek ezin izango dute deialdian parte hartu epai edo ebazpen irmoak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako desgaitzen dituen legezko debekuren bat duten entitateek, sexuan oinarritutatko diskriminazioagatik ezarritako debekuak barnean direla.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatzen diren bestelako eskakizunak, erakundearen izaera juridikoaren arabera aplikatu behar direnak.
-
Elkarte eta kooperatiba onuradunen betebeharrak
Indarrean dagoen araudiak adierazitako beste batzuk alde batera utzi gabe, erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
- a) Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote 10 egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- b) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia horretara bideratzea.
- c) Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- d) Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- e) Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta eskakizunak bete direla justifikatzea.
- f) Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen mende jartzea.
- g) Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- h) Osasun Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan eta publizitatean. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Nortasun korporatiboaren eskuliburuan xedatutakoarekin bat etorriz sartuko da.
- i) Aurkeztutako dokumentuetako informazio tekniko eta grafikoa erabiltzeko eskubidea ematea Osasun Sailari, mugarik gabe, dohainik eta era ez-esklusiboan, eta argitaratzeko moduko formatuan, Osasun Sailaren informazio-sisteman sartu eta erabiltzeko, bai eta zabaldu eta/edo argitaratzeko ere, edozein formatu bibliografiko, ikus-entzunezko, informatiko erabiliz edota teknika erabiltzen uzten duen edozein bide baliatuz.
- j) Euskadi Aktiboa plataforman, komunitatearen baliabide gisa ikusaraztea erakunde adjudikazioduna, bai eta urtebetetik gorako jarraitutasuna duten jarduerak ere.
- k) Eusko Legebiltzarraren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako printzipioak eta betebeharrak betetzea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157
BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577
GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717
Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1091504Eskaerak aurkezteko modua eta epea
Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 17an amaituko da.
1. Eskabideetan, gutxienez datu hauek agertuko dira:
- a) Erakundearen eta, hala badagokio, ordezkariaren identifikazio-datuak, honako hauek adierazita: izena, identifikazio-agiria, telefono mugikorra eta/edo helbide elektronikoa (abisuak jasotzeko), jakinarazpenak, komunikazioak eta abisuak jasotzeko hizkuntza, betebehar fiskalei buruzko informazioa eskuragarri dagoen lurraldea/probintzia, eta 10. artikuluan zehazten diren erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak.
- b) Proiektuaren izenburua, harremanetarako pertsonaren izena eta proiektuan parte hartzen duen ikastetxearen izena eta kodea.
- c) Proiektuaren deskribapen teknikoa:
- Hauen deskribapen xehea:
- 1. Zer egoeraren gainean eragin nahi den.
- 2. Aginduaren xedearekin lotutako helburuak.
- 3. Garapen-faseak.
- 4. Proiektuaren ebaluazioa.
- d) Hezkuntza-komunitatearen inplikazioa proiektuan:
- 1. Proiektuan parte hartzea.
- 2. Prestakuntza-programa: jarduera fisikoari eta sedentarismoa murrizteari buruzko zeharkako edukiak txertatzea ikastetxearen prestakuntza-programetan.
- e) Tokiko komunitatearen inplikazioa: udala, auzo-elkarteak eta abar.
- f) Desberdinkeriei arreta berezia jartzea.
- g) Jarduketa gauzatzeko epea.
- h) Aurrekontu osoa kontzeptuen arabera banakatuta, proiektuaren finantzaketa- iturriak eta proiekturako eskatutako beste laguntza batzuk.
- i) Deialdi honetan eskatutako zenbatekoa.
- 2. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
- a) Administrazio-erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria:
Ikasleen Guraso Elkarteen (IGE) kasuan: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Irakaskuntza-kooperatiben kasuan: EAEko Kooperatiben Erregistroan irakaskuntzako kooperatiba bezala inskribatuta daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- b) Bilera-aktaren kopia arrunta, deialdi honetan parte hartzeko erabakia jasotzen duena.
- c) Proiektua beste toki-erakunderen edo erkidegoko beste agenteren batekin koordinatuta egiten bada, inplikaturiko agente guztiek izenpeturiko dokumentua, akordioa egiaztatzen duena.
- d) Finantzaketa zer jarduera egiteko eskatu den hobeto ezagutzeko beharrezkoa den dokumentu osagarri oro.
- 3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
- 4. Eskabide bat aurkeztu behar da proiektu bakoitzeko, eta proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du elkarte edo kooperatiba bakoitzak.
- 5. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa egoitza elektronikoa erabilita (agindu honen 20. artikuluan adierazia).
- 6. Eskabidea aurkezten duen pertsonak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:
- a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
- b) Pertsona fisikoen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, 20. artikuluan aipatutako ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatuta dagoela egiaztatu beharko du.
- 7. Elkarte edo kooperatiba eskatzaileek eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar dute. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
|
- Legez eratuta egongo dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta.
- Ez dute irabazi-asmorik izango.
- Beteta izango dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izango dituzte.
- Zehapen administratibo edo penala izateagatik dirulaguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten elkarteek ezin izango dute deialdian parte hartu epai edo ebazpen irmoak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako desgaitzen dituen legezko debekuren bat duten entitateek, sexuan oinarritutatko diskriminazioagatik ezarritako debekuak barnean direla.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatzen diren bestelako eskakizunak, erakundearen izaera juridikoaren arabera aplikatu behar direnak.
-
Elkarte eta kooperatiba onuradunen betebeharrak
Indarrean dagoen araudiak adierazitako beste batzuk alde batera utzi gabe, erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
- a) Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote 10 egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- b) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia horretara bideratzea.
- c) Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- d) Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- e) Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta eskakizunak bete direla justifikatzea.
- f) Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen mende jartzea.
- g) Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- h) Osasun Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan eta publizitatean. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Nortasun korporatiboaren eskuliburuan xedatutakoarekin bat etorriz sartuko da.
- i) Aurkeztutako dokumentuetako informazio tekniko eta grafikoa erabiltzeko eskubidea ematea Osasun Sailari, mugarik gabe, dohainik eta era ez-esklusiboan, eta argitaratzeko moduko formatuan, Osasun Sailaren informazio-sisteman sartu eta erabiltzeko, bai eta zabaldu eta/edo argitaratzeko ere, edozein formatu bibliografiko, ikus-entzunezko, informatiko erabiliz edota teknika erabiltzen uzten duen edozein bide baliatuz.
- j) Euskadi Aktiboa plataforman, komunitatearen baliabide gisa ikusaraztea erakunde adjudikazioduna, bai eta urtebetetik gorako jarraitutasuna duten jarduerak ere.
- k) Eusko Legebiltzarraren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako printzipioak eta betebeharrak betetzea.
Dirulaguntza hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …)
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) Bigarren aukera hau posible izango da, pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Halaber, beharrezkoa da:
- Ondorengo atalean adierazten den dokumentazioa pdf formatuan edo onartutako beste formatu batean eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan, horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu eta hemen, bete beharreko lau pausu izango dira:
- Eskaria bete.
- Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi.
- Eskaria sinatu.
- Erantsitako dokumentazioa eta eskaria bidali.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua:Tramitearen jarraipena eta espedientearen segimendua Nire karpeta-n egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko eta elkarte edo kooperatiba interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gehieneko epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 18ra arte
- 1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzarekin eskabide telematiko bat bete beharko da. Datu horiek nahitaez adierazi beharko dira 20. artikuluan aipatzen den «Nire karpeta» atalean eskura daitekeen inprimakian.
- 2. Justifikazioetan, gutxienez datu hauek agertuko dira:
- a) Elkartearen edo kooperatibaren izena.
- b) Proiektuaren izenburua, espediente-zenbakia, harremanetarako pertsonaren izena eta proiektuan parte hartzen duen ikastetxearen izena eta kodea.
- c) Proiektua gauzatzeari buruzko memoria:
- 1. Egindako jarduketak:
- a) Egindako jarduketen deskribapena.
- b) Ebaluazioa.
- 2. Hezkuntza-komunitatearen inplikazioa proiektuan.
- a) Partaidetza-dinamikak.
- Diseinua.
- Ezarpena.
- Ebaluazioa.
- b) Prestakuntza-programa.
- 3. Tokiko komunitatearen inplikazioa proiektuan.
- a) Udaletxea.
- b) Elkarteak.
- 4. Desberdinkeriei jarritako arreta berezia (datuak sexuaren arabera bereizita aurkeztu behar dira).
- 1. Egindako jarduketak:
- d) Proiektuaren gastuen memoria banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena, eta, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du.
- e) Gastu-egiaztagirien zerrenda. Zerrenda horretan, gastu-egiaztagiri guztien zerrenda jaso beharko da, aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren zenbateko osoarekin, eta honako hauek adierazi beharko dira: dokumentuaren izaera, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari dagokion ehunekoa. Gastu-egiaztagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.
- 3. Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
- a) Fakturen edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopia soilak, erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Dokumentu horiek egiaztatu behar dute justifikatzeko aldia amaitu baino lehen egin dela ordainketa eta dirulaguntzaren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
- b) Agiri osagarriak, proiektua egin dela egiaztatzen dutenak, honako hauek barne direla: material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo prozesuan sortutako beste agiri batzuk. Erakunde onuradunak boluntarioen lana balioztatzeko egindako ekarpen propioa justifikatu behar izanez gero, erakundearen legezko ordezkariak izenpetutako ziurtagiria, honako hauek jasota: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NAN zk.); ordu-kopurua; orduko kostua; guztizko zenbatekoa, eta boluntarioaren sinadura.
- 4. Emandako laguntzarekin ordaindutako gastuek dirulaguntza jaso duten jarduera gauzatzean sortutakoak izan behar dute. Behar bezala justifikatutako gastuak hauek izango dira:
- a) Erakunde onuradunaren izenean igorritako fakturaren bidez justifikatutakoak.
- b) Banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak; agiri horiek finantza-erakundeek egiten dituzte, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
- c) Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatutakoak (ordainagiriek eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazio ofizialeko buletinen araberakoak izan behar dute).
- d) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean (hartzaileak), gastua justifikatzeko, elkarte onuradunak idatzi bat egingo du, eta haren ordezkariak sinatuko. Idatzi horrek, honako hauek jaso behar ditu gutxienez: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «jasotze agiria» eta pertsona hartzailearen sinadura, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena.
- e) Langile boluntarioak izanez gero, boluntarioen asegurua diruz laguntzeko moduko gastutzat har daiteke, agindu honetan aurreikusitako dirulaguntza jaso duten eta boluntarioen laguntza izan duten jardueretan. Finantzatu beharreko boluntarioaren aseguruak bi poliza izan behar ditu nahitaez: bata, istripuena, eta bestea, erantzukizun zibilarena. Azken poliza horretan, ezbehar bakoitzeko kapital aseguratua 300.506,05 euro izango da gutxienez, eta aseguruaren urte osoko kuota ordainduko zaie polizako boluntario guztiei. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.
- 5. Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintzen eta kontzeptuen kostu errealak badira, eta 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean sortu eta ordaindu badira.
- 6. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 18an amaituko da, eta egun horixe izango da dokumentu horiek onartzeko azkena.
- 7. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, izapidetze elektronikoari buruzko 20. artikuluan azaltzen den moduan.
- 8. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eragina ezagutzeko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio.
- 9. Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, 38/2003 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Elkarte eta kooperatiba onuradunen betebeharrak
Indarrean dagoen araudiak adierazitako beste batzuk alde batera utzi gabe, erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
- a) Emandako dirulaguntza onartzea. Erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote 10 egun balioduneko epean esleipen-ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, onartu egin dutela ulertuko da.
- b) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia horretara bideratzea.
- c) Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- d) Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- e) Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko baldintzak eta eskakizunak bete direla justifikatzea.
- f) Osasun Sailarekin lankidetzan aritzea egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko prozeduretan, eta Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketen mende jartzea.
- g) Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatu eta kontrolatu ahal izateko.
- h) Osasun Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan eta publizitatean. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Nortasun korporatiboaren eskuliburuan xedatutakoarekin bat etorriz sartuko da.
- i) Aurkeztutako dokumentuetako informazio tekniko eta grafikoa erabiltzeko eskubidea ematea Osasun Sailari, mugarik gabe, dohainik eta era ez-esklusiboan, eta argitaratzeko moduko formatuan, Osasun Sailaren informazio-sisteman sartu eta erabiltzeko, bai eta zabaldu eta/edo argitaratzeko ere, edozein formatu bibliografiko, ikus-entzunezko, informatiko erabiliz edota teknika erabiltzen uzten duen edozein bide baliatuz.
- j) Euskadi Aktiboa plataforman, komunitatearen baliabide gisa ikusaraztea erakunde adjudikazioduna, bai eta urtebetetik gorako jarraitutasuna duten jarduerak ere.
- k) Eusko Legebiltzarraren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako printzipioak eta betebeharrak betetzea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-n aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua