Berrikuntza Ikerketa Osasuna Euskal Fundazioaren, BIOEF, Janssen doktoretza ondorengo laguntzak

[janssen_doktoretza_bioef]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea oinarri arautzaileak zehaztea eta ikertzaile doktore bat kontratatzeko laguntzaren deialdia egitea da, lehiakortasun konkurrentzia baldintzan, publizitate, gardentasun, objektibotasun, berdintasun eta ez baztertze printzipioetan oinarrituta, ikerketa proiektu bat egiteko medikuntza pertsonalizatuaren edo terapia aurreratuen eremuan sartu beharko da, Euskadiko Autonomia Erkidegoan kokatutako osasun arloko ikerketarako zentroaren kategorian.

Deialdi honetarako, ikerketa eta garapena ordaingabeko jardueratzat hartuko dira eta Europar Komisioak ezarritako baldintzak bete beharko dira Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan (EBren Egunkari Ofiziala, C 198, 2014.06.27koa); guzti hori Agindu honen 2.3 eta 2.4 ataletan aurreikusitakoari jarraiki.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 €

Prestazio ekonomikoa

  • 1.- Laguntzaren xedea lan-kontratuaren kostuak ordaintzea izango da, edozein motatako kontratua bada ere, indarrean dagoen araudiaren arabera. Aipaturiko kontratua sinatuz, ikertzaile doktoreak Osasun Sailburuordearen Ebazpen bidez eman zaion laguntzari dagokion ikerketa proiektua soilik egiteko konpromisoa hartuko du.
  • 2.- Iraupena: Kontratuak hiru urte iraungo ditu, laguntzaren hasierako egunetik hasita zenbatu behar dena.
  • 3.- Zenbatekoa: Lan-kontraturako laguntzaren zenbatekoa 50.000€-ekoa izango da urtean, eta enpresaren urteko ordainsari gordina eta gizarte-segurantzaren kostua beteko ditu, bai eta kontratuaren amaierako kalte-ordaina ere, kalte-ordainsari legez aurreikusita badago.
  • 4.- Programa horren barruan laguntzarik ezin da jaso, oro har, ez funts publikoenak ez pribatukoak, ezta inolako soldatarik ere.
  • 5.- Kasu bakunen batean, irakaskuntza atazekin bateratu ahal izango da, erakunde berean edo beste batean (gehienez 80 ordura arte), interesdunak hala eskatzen badu eta bere erakundeak baimena ematen badio, eta Herri Administrazioko zerbitzurako langileen bateraezintasunen indarrean dauden arauak jarraitu beharko dira, baina irakaste ataza horiek ezingo dute ekintza honen xedea eragotzi. 24 orduko edo zatiko guardiekin batu ahal izango da, hilean 96 ordura arte.

Ordainketa-modua:

  • 1.- Laguntza kudeatzen duen organoak berehala transferituko dio erakunde onuradunari laguntzaren lehen urtean emandako diru-laguntza. Gainerako urtekoetako bakoitzaren ordainketa osasun-ikerketaren arloan eskumena duen Zuzendaritzak memoria zientifikoa eta proiektuak sortutako gastuen justifikazio dokumentala onartu ondoren ordainduko da.
  • 2.- Erakunde onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio organo kudeatzaileari eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio. Organo kudeatzaileak espedientea aztertuko du eta Osasun Sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea, eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu, itzuli beharrekoak daudenean.

Nori dago zuzenduta


Laguntza-eskaera aurkezten den egunean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean, Osasun Ikerketa Institutu gisa edo Euskadiko Autonomia Erkidegoan kokatutako osasun arloko ikerketarako zentroaren kategorian dauden Eragileek eskuratu ahal izango dituzte Agindu honetan biltzen diren laguntzak, 109/2015 Dekretuan, ekainaren 23koan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoan ezarritakoaren arabera, eta ondorengo eguneratzeak, xedapen iragankorrak eta hura ordezten duen araudia, laguntza-eskaera aurkezten den egunean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1219901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
  • a. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • b. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • c. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
    • 1.- Hautagaiaren doktore titulua, edo haren eskubideen ordainagiria, non tituluaren data agertuko den.
    • 2.- Ikerketa proiektuaren proposamen-memoria. Deialdiarekin batera ekarritako eredu arautua bakarrik erabiliko da horretarako.
    • 3.- Laguntza jasoko duen taldearen buruaren eta hautagaiaren Curriculum Vitae arautua (CVN), CVN editoretik (http://cvn.fecyt.es/editor) automatikoki sortua edo FECYTren CVN arauan ziurtatutako edozein erakundetik sortua. Haiek beteta, eskakizunarekin batera aurkeztuko dira aplikazio informatikoaren bitartez.
    • 4.- Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena (IV. eranskina).

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


1.- Laguntzaren erakunde onuradunak nahitaez justifikatu beharko du laguntza zertarako erabiliko den. Horretarako, laguntzaren organo kudeatzaileari hurrengo dokumentazioa aurkeztuko dio exekuzio-epea bukatu eta hiru hileko epean:

  • Memoria zientifikoa, non laguntza jaso den bitartean egindako jardueren deskribapen xehatua aurkeztuko den. Ikertzaileak, talde hartzailearen buruak eta erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko dute. Erabiliko den eredua II. eranskin gisa dator honekin batera.
  • Memoria ekonomikoa, non kontratatutako pertsonaren urteko kostuaren xehetasunak emango diren. Honekin batera bidali: lan-kontratuaren kopia eta egotzitako kostuaren ziurtagiriak. Hautagaiak eta erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko dute.

Nire karpeta

Beste tramite batzuk