Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzera bideratutako hainbat jarduera gauzatzeko laguntza-programa Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

[ITC2022]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da jabetza horizontalaren araubideari atxikitako eraikin baten edo eraikin multzo baten jabekideen erkidegoei dirulaguntzak ematea, jarduera hauetarako:

a) Soinudun irrati-difusiora, telebista digitalera eta banda zabal ultralasterrera egokitutako telekomunikazio-azpiegitura (instalazio osoa):

2000ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako eraikinetan, soinudun irrati-difusioko, telebista digitaleko eta banda zabal ultralasterreko ekipamenduak eta sistemak instalatutako edo instalatu beharreko Erabiltzailearentzako Sarbide Puntuaren (ESP) kokapen baliokideraino erabat egokitzeko jarduera, dagozkion hodiekin, hala behar izanez gero.

 

b) Soinudun irrati-difusiorako, telebista digitalerako eta banda zabal ultralasterrerako egokitutako telekomunikazio-azpiegitura (instalazio partziala, ez baititu barne hartzen soinudun irrati-difusiorako eta telebista digitalerako hargailuak –antenak– eta doigailuak –burualdeko ekipamenduak–):

2000ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako eraikinetan, irrati-difusioko, telebista digitaleko eta banda zabal ultralasterreko ekipamenduak eta sistemak instalatutako edo instalatu beharreko Erabiltzailearentzako Sarbide Puntuaren (ESP) kokapen baliokideraino egokitzeko jarduera, dagozkion hodiekin, hala behar izanez gero.

 

c) Telekomunikazio-azpiegitura, banda zabal ultralasterrerako soilik egokitua: 

2000ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako eraikinetan, banda zabal ultralasterreko ekipamenduak eta sistemak instalatutako edo instalatu beharreko Erabiltzailearentzako Sarbide Puntuaren (ESP) kokapen baliokideraino egokitzeko jarduera, dagozkion hodiekin, hala behar izanez gero.

Aurrekontuko zuzkidura

4.059.000,00 euros

Prestazio ekonomikoa

Araudia


Erakundeak


Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • UNICO programa - Eraikinak

Kontaktu-informazioa


Emaila:

iktz-dtic@euskadi.eus

Telefonoa:

945.01.85.22

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1212601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei (6) hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk