Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek egindako ingurumen-boluntariotzako proiektuetarako diru-laguntzak EAEn. Deialdia 2022.
[Ingurumen-boluntariotza]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da dirulaguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez emateko oinarri arautzaileak ezartzea eta deialdia egitea. Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 euro izango da proiektuko.
Ordainketa-modua:
Ordainketa zatika egingo da, emandako dirulaguntzaren %50a laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako %50a erakunde onuradunak dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztearen baldintzapean ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Honako hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: irabazte-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuak, legez eratuak eta administrazio publikoaren partaidetzarik ez dutenak
Betekizunak
-
Erakunde eskatzaileak dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenpeko elkarte eta fundazio erregistroetan inskribatuta dagoela, inskripzioa egiaztatu beharko du, organo eskudunek jaulkitako ziurtagiri administratibo positiboen bidez.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegokoa ez den elkarte edo fundazioen erregistro batean inskribatuta egonez gero, erakunde eskatzaileak dagokion erregistroan inskribatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko du, eskabidearekin batera.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
Diru-laguntza jaso ahal izateko, erakundeak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatu beharko da.
Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena ematea organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
-
Zerga-betebeharrak betetzen direla
Diru-laguntza jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatu beharko du erakunde onuradunak.
Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena ematea organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
- Erakunde eskatzaileek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legea edo horren pareko araudia bete beharko dute.
- Fundazioak aurkezten badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean edo antzeko araudian xedatutakoa bete beharko dute.
- Honako hauek ezingo dituzte eskuratu deialdi honetako diru-laguntzak: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat dutenak; edo legezko galarazpen edo kausaren bat izatea, eta horrek halakorik eskuratzeko ezgaitzea, Emakumeen eta Gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legea (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenean ezarritakoa barne.
- Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza
Eskaera
Atal honetan, eskaera on-line bete beharko duzu, eta dagozkion agiriak erantsi.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Erakunde eskatzaileak dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenpeko elkarte eta fundazio erregistroetan inskribatuta dagoela, inskripzioa egiaztatu beharko du, organo eskudunek jaulkitako ziurtagiri administratibo positiboen bidez.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegokoa ez den elkarte edo fundazioen erregistro batean inskribatuta egonez gero, erakunde eskatzaileak dagokion erregistroan inskribatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko du, eskabidearekin batera.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
Diru-laguntza jaso ahal izateko, erakundeak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatu beharko da.
Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena ematea organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
-
Zerga-betebeharrak betetzen direla
Diru-laguntza jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatu beharko du erakunde onuradunak.
Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena ematea organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
- Erakunde eskatzaileek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legea edo horren pareko araudia bete beharko dute.
- Fundazioak aurkezten badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean edo antzeko araudian xedatutakoa bete beharko dute.
- Honako hauek ezingo dituzte eskuratu deialdi honetako diru-laguntzak: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat dutenak; edo legezko galarazpen edo kausaren bat izatea, eta horrek halakorik eskuratzeko ezgaitzea, Emakumeen eta Gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legea (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenean ezarritakoa barne.
- Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkideren urriaren 26ko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, deialdiaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Diruz lagundutako proiektua justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Jardueraren memorian ahalik eta xehetasun handienarekin zehaztuko dira egindako jarduerak eta horiek aurkeztutako gastu-egiaztagiriekin duten lotura zuzena. Ildo horretatik, erakundeak formularioaren atal guztiak behar bezala bete beharko ditu.
-
Kontu justifikatzailea betetzeko fakturak eta balio frogagarri baliokidea duten gainerako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan baliodunak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, diruz lagundutako aurrekontu-sailetan egindako gastuei dagozkienak erabiliko dira.
-
Erakunde onuradunak aseguru-erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko ditu bere polizaren honako datu hauek:
- Erakundeak kontratatutako aseguru-polizen estaldurak (erantzukizun zibilak eta istripuak)
- Aseguratutako pertsonen kopuru osoa
- Polizaren zenbateko osoa
-
Jarduerak sorrarazten duen argitalpen, liburuxka eta publizitate orotan, berariaz adierazi behar da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diruz lagundu duela hura. Argitalpen horiek euskaraz edo euskaraz eta gazteleraz argitaratuko dira.
-
Proiektua egiteko beharrezko baimenen kopia aurkeztu behar da. Baimen horiek jarduerak egin aurretiko data izan behar dute.
-
Diruz lagundutako proiektuaren justifikazioa.
Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, «Nire karpeta»-ren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), eta atal honetan zehaztutako dokumentuak jasoko dituzte gutxienez.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Ezinbesteko baldintza izango da justifikazio-prozesuan Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.
Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena ematea organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
-
Zerga-betebeharrak betetzen direla
Ezinbesteko baldintza izango da justifikazio-prozesuan zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.
Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena ematea organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz egiaztatzeko zerba-betebeharrak betetzen dituela, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
Emandako dirulaguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta atalean atxikitu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua