Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek egindako ingurumen-boluntariotzako proiektuetarako diru-laguntzak EAEn. Deialdia 2022.

[Ingurumen-boluntariotza]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da dirulaguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez emateko oinarri arautzaileak ezartzea eta deialdia egitea. Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 euro izango da proiektuko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da, emandako dirulaguntzaren %50a laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako %50a erakunde onuradunak dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztearen baldintzapean ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Honako hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: irabazte-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuak, legez eratuak eta administrazio publikoaren partaidetzarik ez dutenak

Betekizunak

  • Erakunde eskatzaileak dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Zerga-betebeharrak betetzen direla

  • Erakunde eskatzaileek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legea edo horren pareko araudia bete beharko dute.
  • Fundazioak aurkezten badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean edo antzeko araudian xedatutakoa bete beharko dute.
  • Honako hauek ezingo dituzte eskuratu deialdi honetako diru-laguntzak: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat dutenak; edo legezko galarazpen edo kausaren bat izatea, eta horrek halakorik eskuratzeko ezgaitzea, Emakumeen eta Gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legea (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenean ezarritakoa barne.
  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0262308

Eskaera


Atal honetan, eskaera on-line bete beharko duzu, eta dagozkion agiriak erantsi.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, deialdiaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diruz lagundutako proiektua justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk