Dirulaguntzetarako deialdia 2022-2023 ikasturtean ikastetxe pribatuetako Lanbide Heziketako irakasleentzako prestakuntza ekintzak egin ditzaten

[IKPP]

Deskribapena


Xedea

Lanbide Heziketako erdiko edo goiko mailako prestakuntza-zikloak ematen dituzten irakasleak 2022-2023 ikasturtean itunpeko ikastetxe pribatuetan prestatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzak lehiaketa bidez ematea arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

312.640 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehena, emandako laguntza osoaren % 36,06, laguntza onartu ondoren ordainduko da. Gainerako % 63,97a, berriz, justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • EAEn Lanbide Heziketako erdi- edo goi-mailako prestakuntza-zikloak emateko baimen ofiziala duen itunpeko ikastetxe pribatua izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 eta 14 artikuluetan xedatutakoa betetzea.
  • Erakunde eskatzaileak dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea.
  • Sexu-diskriminazioagatik jasotako administrazio- edo zigor-arloko desgaikuntzarik ez izatea. (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).
  • Nahitaezkoa izanez gero, indarrean dagoen berdintasun-plan bat izatea eta/edo sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana egiaztatzea, indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera.
  • Diruz lagundu beharreko jarduerak ez du bereizkeriarik eragingo sexuagatik.
  • Administrazio publikoek edo erakunde pribatuek xede eta helburu bererako emandako laguntzarik edo dirulaguntzarik ez jasotzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0052010

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ikastetxe onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dute diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak amaitu ahala eta, nolanahi ere, 2023ko uztailaren 15a baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk