Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko dirulaguntzak (2022-2023).

[IKERCAMBRIDGE]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua hau da: dirulaguntza emateko oinarriak ezartzea eta prozedura arautzea, 2022-2023ko ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko.

Ikertzaile bisitariak diziplina hauetako lanak egin ahal izango ditu: fisika, biologia zelularra eta molekularra, eta arteak (giza zientziak, zuzenbidea eta gizarte-zientziak).

Aurrekontuko zuzkidura

55.496 (euro)

Prestazio ekonomikoa

2022-2023ko ikasturtean hamabi hileko egonaldia egiteko laguntzaren zuzkidura 55.496 eurokoa da. Kopuru hori honela banakatzen da:

  • 44.496 euro Clare Hall-i ordainduko zaizkio, College-ren zeharkako gastuak estaltzeko, Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako estudio baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira: ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).
  • 10.800 euro, ikertzaile bisitariari hilean 1.200 euro ordaindutako laguntza gisa. Laguntzaren zenbatekotik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak kendu behar dira, zerga hori arautzen duen araudia aplikatuz dagozkionak. Era berean, emandako laguntza guztien berri jakinaraziko zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta hor finkatutako ondorioetarako.
  • 200 euroko laguntza, bisa izapidetzeko.

       Horrez gain, onuradunak istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua izango ditu, bai eta, atzerriko egonaldietarako, bidaiako laguntza-asegurua ere, besteen osagarri. Azken hori, interesdunak hala eskatuz gero, ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek ere balia dezakete, egonaldian berarekin badira. Aseguru hori baliagarria izango da, era berean, antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat.

Diruz lagundu daitezkeen gastuei buruz artikulu honetan arautu ez den guztirako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan adierazitakoa beteko da.

 

Ordainketa-modua:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Clare Hall-i transferituko dizkio funtsak, laguntza honen ordainketa kudeatzeko erakunde laguntzailea baita, arau hauen arabera:


1.– Deialdia ebatzi ondoren eta onuradunak emandako laguntza onartu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak xedapen honen 9.a) artikuluan kontsignatutako zuzkidura osoaren % 75 emango dio Clare Hall-i.
Bigarren ordainketa gainerako % 25a izango da, eta emandako laguntza osoaren gastua justifikatu eta gero ordainduko da. Egindako gastu hori frogatzeko, fakturak edo agiri baliokideak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek ikasturte akademikoa amaitu ostean aurkeztu beharko dira, egindako ekintzei buruzko azalpen-memoriarekin eta kostuen balantze ekonomiko xehatuarekin batera.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bi igorpenetan ordainduko dio laguntza onuradunari.
Lehenengoa –9.b) artikuluan adierazitako zenbatekoaren % 75 eta 9.c) artikuluan adierazitako zenbateko osoa– onuradunak Clare Hall-era sartzeko ziurtagiria Ikerketa Zuzendaritzan aurkeztu ondoren ordainduko da. Eskabidea egiteko erabili den aplikazio informatikoaren bidez aurkeztuko da ziurtagiri hori.

Bigarrena, gainerako % 25a, 2023an ordainduko da, jarduera amaitu ondoren, eta aplikazio informatikoaren bidez dokumentu hauek aurkeztu ondoren:

  • Clare Hall-en arduradunak egindako egonaldi-egiaztagiria, non berariaz zehaztuko baita zer egunetan hasi eta amaitu den.
  • Amaierako memoria, balantze zientifikoarekin batera. Bertan deskribatuko da egindako lana, argitalpenen, patenteen edo ikerketaren bestelako emaitzen erreferentzia barne hartuta.
  • Onuradunak hirugarrenen altaren agiri eguneratua izan beharko du. Hirugarrenaren alta elektronikoki izapidetu behar da berariazko zerbitzuan, zeina erabilgarri egongo baita egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/).

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Doktore gradua izatea
  • Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultate batean onartuta egotea
  • Ingeles hizkuntza nahiko jakitea, unibertsitate-komunitatean lehen egunetik bizi eta lan egiteko gai izan daitezen
  • Eskatzailea unibertsitateko irakaslea bada, zentroaren legezko arduradunak sinatutako dokumentu bat aurkeztuko da, non baimena emango baitio eskatzaileari kanpoan egoteko laguntzak iraun bitartean
  • Hautagaiek beren irakaskuntza- eta ikerketa-lana ezagutzen duten ospe aitortuko hiru ikertzaileren aipamen-gutunak lortu beharko dituzte. Gutun horiek ingelesez idatzita egongo dira, eta Ikerketa Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio.
  • Doktore gradua duela egiaztatzen duen agiria.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Laguntza hau ezin da bateratu helburu bererako ematen diren antzeko dirulaguntzekin. Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea, gutxienez urtebeteko antzinatasuna izanik 2022ko urtarrilaren 1ean. Hala ere, antzinatasun bera izanik, atzerrian bizi direnen eskabideak ere onartuko dira, baldin eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) bidez Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasuna badute eta atzerrian bizi aurreko azken auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izan bada.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0174005

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan emango da. Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk