Kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko diru-laguntzak. 2022ko lehen seihilabetekoa.
[IKERBILERAK 1SEMESTRE]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.– Euskal Autonomia Erkidegoan 2022ko lehenengo seihilekoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilerak, presentzialak nahiz birtualak, antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek lortzeko interesa duten erakundeei horretarako deialdia egitea.
2.– Deialdi honen ondorioetarako, kongresutzat hartuko dira elkarte zientifikoen aldizkako bilerak, non gutxienez bi saio mota egingo diren: gonbidapenetako hitzaldiak aurkeztekoak, eta ikertzaileak unean-unean ikertzen ari diren lanei buruzko datuen gaineko komunikazioak aurkeztekoak. Izan beharko dute batzorde antolatzaile bat, batzorde zientifiko bat eta hautaketa-batzorde bat, maila zientifikoa bermatu beharko duena, eta inskripzio bidez parte hartzeko deialdi publiko bat egin behar dute.
3.– Ekitaldiak nazioartekotzat edo estatukotzat hartuko dira erakunde deitzaileak edo antolatzaileak ematen dion izaeraren arabera.
4.– Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, oro har, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola: prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak eta mintegiak – irakasleak nahiz ikasleak trebatzekoak–; doktorego-, master- edo graduondo-programekin lotutako batzarrak; etengabeko prestakuntzarako jarduerak, eta ate irekien jardunaldiak eta jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldiak, ikerketa zientifikoarekin lotura zuzena ez dutenak.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
1.– Agindu honen babesean emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira, gehienez ere:
Aurrez aurrekoa
Birtuala
Kongresua
Nazioartekoa
20.000 €
10.000 €
Estatukoa
10.000 €
5.000 €
Bilera zientifikoa
Nazioartekoa
7.500 €
3.750 €
Estatukoa
4.000 €
2.000 €
2.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.
3.– Emandako guztizko zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbateko osoa, ezta agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz laguntzeko gastuen aurrekontuaren herena ere. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.
4.- Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, artikulu honen aurreko apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.
Ordainketa-modua:
Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.
a) Lehen zatia, aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.
b) Bigarren zatia, berriz, 2023. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.
1.– Agindu honen babesean emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira, gehienez ere:
Aurrez aurrekoa | Birtuala | ||
Kongresua | Nazioartekoa | 20.000 € | 10.000 € |
Estatukoa | 10.000 € | 5.000 € | |
Bilera zientifikoa | Nazioartekoa | 7.500 € | 3.750 € |
Estatukoa | 4.000 € | 2.000 € |
2.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.
3.– Emandako guztizko zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbateko osoa, ezta agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz laguntzeko gastuen aurrekontuaren herena ere. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.
4.- Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, artikulu honen aurreko apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.
Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.
a) Lehen zatia, aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.
b) Bigarren zatia, berriz, 2023. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.
Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Eskakizunak:
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz (2015eko uztailaren 16ko EHAA, 3170. zk.), kanpoan utzita bi kategoria hauek: I+G enpresa-unitateak eta eskaintza-eskarietako bitartekotza-erakundeak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunen kasuan soilik.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; horretarako, ez du haien baimenik behar izango, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diru-laguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antaloarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluak ezarritako egoeretako baten eraginpean ez egotea
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kodea
0057509Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Honako hauek adierazi beharko dira:
a. Ekitaldiaren garrantzia.
b. Behin-behineko edo behin betiko programa, egutegia, hizlariak, eta bera argitaratuta duen webgunearen esteka.
c. Batzorde antolatzailearen, batzorde zientifikoaren eta hautapen-batzordearen osaera, halakorik badago.
-
Ahal dela, proformako fakturak aurkeztu behar dira.
-
Entitate deitzailearen edo antolatzailearen saileko kontseiluaren edo maila altuagoko batzordearen akta; beren-beregi adierazi beharko da ekitaldia antolatzeko eta deialdia egiteko erantzukizuna, konpromisoa eta onarpena.
-
Gonbidatutako hizlariek parte-hartzea onartu izanaren egiaztagiria. Aplikazioaren barruan, egiaztatzeko dokumentuaren txantiloi bat dago, behar bezala beteta aurkeztu behar dena. Hizlari bakoitzeko dokumentu bat aurkeztuko da. Aurkeztutako ebidentziak bakarrik balioetsiko dira.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diru-laguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antaloarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluak ezarritako egoeretako baten eraginpean ez egotea
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz (2015eko uztailaren 16ko EHAA, 3170. zk.), kanpoan utzita bi kategoria hauek: I+G enpresa-unitateak eta eskaintza-eskarietako bitartekotza-erakundeak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunen kasuan soilik.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; horretarako, ez du haien baimenik behar izango, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunen kasuan soilik.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; horretarako, ez du haien baimenik behar izango, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera.
Formulario batez beharko dira eskabideak; eta hura bide telematikoz eskuratu ahal izango da.
Eskabidea elektronikoki sinatzeko, erakunde eskatzaileak erakunde-txartela izan beharko du, eta halakorik izan ezean, legezko ordezkariak alta hartu beharko du Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan (Herrizaingo, Justizia eta Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua).
Bi modu daude aplikazioara sartzeko: ziurtagiri elektronikoaren bidez edo erabiltzaile eta pasa-hitzaren bidez. Aplikaziora sartzen diren pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari (deialdia kudeatzen duen organoari) nortasun-datuak administrazio eskudunean egiazta ditzan bitarteko elektronikoen bitartez edo eskuragarri dituen bestelako baliabideen bitartez.
Behin eskabide osoa beteta, artikulu honen 5. zenbakian adierazita dagoen dokumentazioa erantsita, eta aplikazioan sartutakoan, erakundeak edo legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko du eskabidea, betiere 1. zenbakian adierazitakoarekin bat, eta orduantxe bakarrik geratuko da erregistraturik eskabidea.
Azkenik, erantzukizunezko adierazpena ere sartu behar da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute jarduera egin dutela, jarduera hura bukatzen denetik sei hileko epearen barruan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Emandako laguntzaz egindako gastuaren ziurtagiria, eta kontzeptuen araberako banaketa. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta egon behar du dokumentu horrek.
-
Ekitaldiaren balantze ekonomiko zehatza (diru-sarrerak eta gastuak). Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta egon behar du dokumentu horrek.
-
Kongresuaren akten ale bat, edo, halakorik badago, haien baliokideak. Behin-behinean onartuko dira akten zirriborroak edo baliokideak, haiek argitaratzea aurreikusi bada.
-
Entitate onuradunak gazte ikertzaileei laguntzeko funtsik jasoz gero, eman beharko du, beka eman dien pertsonen zerrenda ez ezik (izena eta NAN), egindako deskontuaren zenbatekoa azaltzen duen inskripzioa ere.
Bidaia-gastuetarako laguntzen kasuan, txartel prezioduna edo faktura eman beharko da.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua