II. Ildoa: Tresna informatikoak, dibulgazio-kanpainak, jardunaldiak eta prestakuntzarako ikastaroen garapena. (2023eko ERAIKAL Programa)

Deskribapena


Xedea

Tresna informatikoen, dibulgazio-kanpainen, jardunaldien eta prestakuntza-ikastaroen garapena. (II. ildoa). (2023eko ERAIKAL Programa)

Ez dira ildo honetan sartzen sistema partikularren edo markaren publizitatea egiten duten ekintzak. Kode irekiko tresna edo plataforma informatikoak sortzeko proposamenak baino ez dira onartuko. Halaber, aplikazio informatikoak behar dituzten sistemak ezartzeko, aplikazio horiek ere kode irekiko soluzioetan oinarritutakoak izan beharko dute.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

150.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza 30.000,00 eurokoa izango da, gehienez ere

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • 19. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian ezarritako epea finkatutako epea igaro ondoren espresuki uko egiten ez bazaio, ordaintzeko agindua emango da, aldez aurretik; emandako diru-laguntzaren % 5i dagokion zenbatekoa, hain zuzen..

  • Emandako diru-kopuruaren zati bat –ehuneko hamar (% 10), hain zuzen– gorde egingo da, eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduera eta jardueraren benetako kostua gauzatu direla frogatzen duenean ordainduko zaio..

  • Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarriekin ados, txostenak aurkeztu eta aurretiko ordainketa justifikatu ondoren ordainduko da. Ordaintzeko aginduak emango dira, eta zenbatekoak kalkulatzeko justifikatutako gastuen kopuruari diruz lagundutako jarduerarako onartutako aurrekontuaren gainean, laguntza kalkulatzeko oinarri gisa hartu zena, emandako diru-laguntzaren portzentajea aplikatuko zaio.
  • Administrazioak diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko duzu, helbide honetatik:  https://www.euskadi.eus/altaterceros.

Ildoetako egiaztagiri guztiak aurkezteko azken eguna 2025eko ekainaren 30a izango da

Nori dago zuzenduta


Bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen elkarteak

Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikingintzaren sektorearekin lotura duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko clusterrak, etxebizitzen sozietate publikoak eta hirigintza-sozietateak.

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Erakunde eskatzaileak ez du jaso abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzarik, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
  • Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzak jaso ditu, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan. Jasotako zenbatekoa da.

  • Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Deialdiarekin lotutako kontsulta teknikoak:

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1039823

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk