Ignacio Ellacuria Saria - 2022

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da 2022 urterako garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» sariaren deialdia egitea, zeinaren helburua baita erakundeek, kolektiboek eta gizabanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena eta ekimenak aitortzea eta behar den hedapena ematea, euskal gizartea sentsibilizatze aldera.

Hautagaiak

Euskal gizartearekin harreman berezia duten eta, beren jarduketarekin, ekimenekin nahiz ibilbidearekin, herrien justiziaren eta garapenaren alde modu nabarmenean laguntzen edo lagundu duten pertsona fisiko edo juridikoak, irabazi-asmorik gabekoak jaso ahalko dute dekretu honetan erregulatzen den saria.

Aurrekontuko zuzkidura

15.500 euros

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Garapenerako Lankidetzraen Euskal Agentzia

Gaztelako atea, 15

01007 Gasteiz

Tfn: 945018087

Emaila: agencia@elankidetza.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1048705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

10.1 Art. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak emango du saria esleitzeko ebazpena, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabeteko gehieneko epean, behar bezala arrazoituta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk