Hirigune, Hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa - Hirigune 2022
[HIRIGUNE 2022]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da merkataritza-elkarteen jarduera bultzatzeko 2022eko laguntzak arautzea, hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko, modu horretan merkataritza-sektorea biziberri dadin.
Aurrekontuko zuzkidura
1.850.000Prestazio ekonomikoa
Laguntza-mota
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak lerro hauetan kokatuko dira, lehentasunez:
- Hurbileko Merkataritza dinamizatzera bideratuko azterlanak.
- Hurbileko merkataritzari laguntzea.
- Digitalizazioa eta teknologien erabilera.
- Konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza.
Aurrekontu-dotazioa
1.Emandako laguntzen zenbatekoa ahalik eta handiena izango da, 2. artikulua aplikatzearen emaitzatik, betiere artikulu honen hurrengo puntuan zehaztutako udalerriko muga kontuan hartuta.
2.artikulua: agindu honek onuradun izateko eskatzen dituen betekizunak betetzen dituzten erakundeei laguntzak ematea du helburu, baldin eta eskabideak behar bezala eta sasoiz egin badituzte.
Horretarako, programa finantzatzeko erabili beharreko aurrekontu-zenbatekoak ez badira nahikoak egindako eskabideei gehieneko zenbatekoetan aurre egiteko, laguntza eskabideen artean hainbanatuko da.
2.Udalerriko elkarteen multzorako dirulaguntzaren gehieneko muga eragiketa honen emaitza izango da: merkataritza-tartearen araberako dirulaguntza bider udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefizientea
. 45 denda baino gutxiago dituzten udalerriak: 12.000,00 euro
. 46-150 denda dituzten udalerriak: 27.000,00 euro
. 151-300 denda dituzten udalerriak: 35.000,00 euro
. 301-750 denda dituzten udalerriak: 55.000,00 euro
. 751-1.500 denda dituzten udalerriak: 70.000,00 euro
. 1.501-3.000 denda dituzten udalerriak: 95.000,00 euro
. 3.000 dendatik gora dituzten udalerriak: 125.000,00 euro
Ordainketa-modua:
Honela ordainduko dira laguntzak:
Emandako dirulaguntzaren %80 emakida-ebazpena eman ondoren ordainduko da, 18.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, ukorik izan ez bada.
Gainerako zenbatekoa agindu honen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera gastuen justifikazioa likidatu ondoren ordainduko da.
Ordainketa horiek egiteko, onuradunak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek
Betekizunak
-
Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak:
1. Eskabide formularioa.2. Ordezkaritza hirugarren pertsonen esku utzi nahi izanez gero, ordezkari jardun dezaten modu elektronikoan, eta horretarako erabiltzen ez bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dagoen ahalordetzeen erregistro elektronikoa, «Borondatezko legezko ordezkaritza egilestea-inprimaki normaldua» delakoa erantsi beharko zaio:
–Pertsona fisikoen kasuan: Ordezkaritza ematen duen pertsonaren NANa edo agiri baliokidea, baldin eta ez badu nahi instrukzio-organoak aipatu informazioa lor dezala administrazioarteko elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez.
–Pertsona juridikoen kasuan: ordezkaritza-ahala edota ordezkaritza hirugarren pertsona bati ematen dion erakundearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen bestelako edozer agiri, zuzenbidez balio duena.
3. Administrazioak laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak alta eman edo bere banku-datuak aldatu beharko ditu Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan. Horretarako, dagokionaren arabera, aurrez aurre edo telematikoki egin ahal izango dute, https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa webgunean jasotako jarraibideen arabera.
Hirugarrenen alta Hirugarrenen Erregistro Telematikoaren bidez egiten ez bada, inprimakiarekin batera nortasun fiskaleko txartela ere aurkeztu beharko da.
4.Eskaerarekin batera ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentazioa; horretarako, eratze-eskritura, estatutuak eta erregistroko inskripzioa aurkeztu beharko ditu.
b) Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela, baldin eta nahi ez bada instrukzio-organoak aipatu informazioa lortzea administrazioarteko elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez.
c) Laguntza zer jarduketarako eskatzen den, bada horietako bakoitzerako azalpen-memoria bat, merkataritza-ikuspegitik egina, gutxienez informazio hau jasoko duena:
1)Garatu beharreko jarduera bakoitzaren gauzatze-proiektua, zera adieraziz:
1.a) Lortu nahi diren helburuak.
1.b) Gauzatu beharreko ekintzak.
1.c) Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.
2) Sarreren eta gastuen aurrekontu xehatuak.
3) Gauzatze-egutegia.
4) MSPB azterlanean edo hori ordezkatzen edo osatzen duen beste azterlan batean sartzen dela.
Udalerriak PERCO azterlanik ez badu, udalerriko merkataritza-garapenean jarduketak egitea egokia dela egiaztatzea.
5) Jardueran parte hartzeko aukera jakinarazteko erabiliko den sistema, hala behar den kasuetan.
d) Dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko ziurtagiria, Merkatari Elkarteen Erroldan agertzen diren erakunde eskatzailearen datuen ingurukoa.
e) Hiri-merkataritzako elkarte, plataforma, talde edo elkarteko idazkariaren ziurtagiria, 2021eko maiatzaren 31n eguneratutako bazkideen zerrenda eta bazkide bakoitzak azken ekitaldian bildutako kuotak jasotzen dituena. Enpresen zerrenda sexuaren arabera bananduta islatu beharko da; alegia, merkataritza-enpresetako titular diren emakumezkoak adieraziko dira, alde batetik, eta titular gizonezkoak, bestetik.f) Lankidetza publiko-pribaturako esparru-akordioa, 4. artikuluan aipatzen dena, bai eta gerora egin daitekeen edozein aldaketa ere, edo, halakorik ezean, izenpetzea ezinezkoa izan dela egiaztatzea.
g) Udalerriko elkarteek sinatutako akordioa, 4. artikuluan adierazitakoaren arabera.
h) Erakunde onuraduna Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) ordaintzetik salbuetsita badago edo ez badago, BEZaren salbuespen-ziurtagiriaren bidez edo hainbanaketa-araua aplikatu izanaren justifikazioaren bidez egiaztatu beharko du. Ziurtagiri hori izan ezean, zerga-egoeraren ziurtagiria aurkeztu ahal izango du. Ziurtagiri horretan, elkarteak BEZik gabeko eragiketak bakarrik egiten dituela, jarduera ekonomikorik egiten ez duela edo, eginez gero, BEZaren urteko laburpena ematen duela adieraziko da.
i) Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta egotearen ziurtagiria.
j) Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22.2 artikuluan identifikatutako administrazio-ziurtagiri positiboak, baldin eta eskatzaileak organo kudeatzaileak zuzenean eskuratzearen aurka egiten badu.Behar bezala betetako eskabide-orria.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
- Arazo informatikoetarako: 94501683
Beste kontsulta motak:
- Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
- Beharreko dokumentazioa
- Teletramitazio prozedura
- Laguntza-programaren edukiak
ZUZENEAN
TFNO.: 012 Y 945018000
Arabako Lurralde Bulegoa
Tfno. 945 01 70 54
Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Tfno. 944 03 14 26
Gipuzkoako LurraldeBulegoa
Tfno. 943 02 25 65
Merkataritza Zuzendaritza (Lakua)
Tfno. 945 01 99 66
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1015609Eskabidea
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 13an hasiko da, eta 2022ko maiatzaren 13an amaituko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskatzaileen aldetik aurkeztu beharreko ohiko dokumentazioa:
-
Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak:
1. Eskabide formularioa.2. Ordezkaritza hirugarren pertsonen esku utzi nahi izanez gero, ordezkari jardun dezaten modu elektronikoan, eta horretarako erabiltzen ez bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dagoen ahalordetzeen erregistro elektronikoa, «Borondatezko legezko ordezkaritza egilestea-inprimaki normaldua» delakoa erantsi beharko zaio:
–Pertsona fisikoen kasuan: Ordezkaritza ematen duen pertsonaren NANa edo agiri baliokidea, baldin eta ez badu nahi instrukzio-organoak aipatu informazioa lor dezala administrazioarteko elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez.
–Pertsona juridikoen kasuan: ordezkaritza-ahala edota ordezkaritza hirugarren pertsona bati ematen dion erakundearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen bestelako edozer agiri, zuzenbidez balio duena.
3. Administrazioak laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak alta eman edo bere banku-datuak aldatu beharko ditu Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan. Horretarako, dagokionaren arabera, aurrez aurre edo telematikoki egin ahal izango dute, https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa webgunean jasotako jarraibideen arabera.
Hirugarrenen alta Hirugarrenen Erregistro Telematikoaren bidez egiten ez bada, inprimakiarekin batera nortasun fiskaleko txartela ere aurkeztu beharko da.
4.Eskaerarekin batera ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentazioa; horretarako, eratze-eskritura, estatutuak eta erregistroko inskripzioa aurkeztu beharko ditu.
b) Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela, baldin eta nahi ez bada instrukzio-organoak aipatu informazioa lortzea administrazioarteko elkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez.
c) Laguntza zer jarduketarako eskatzen den, bada horietako bakoitzerako azalpen-memoria bat, merkataritza-ikuspegitik egina, gutxienez informazio hau jasoko duena:
1)Garatu beharreko jarduera bakoitzaren gauzatze-proiektua, zera adieraziz:
1.a) Lortu nahi diren helburuak.
1.b) Gauzatu beharreko ekintzak.
1.c) Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleak.
2) Sarreren eta gastuen aurrekontu xehatuak.
3) Gauzatze-egutegia.
4) MSPB azterlanean edo hori ordezkatzen edo osatzen duen beste azterlan batean sartzen dela.
Udalerriak PERCO azterlanik ez badu, udalerriko merkataritza-garapenean jarduketak egitea egokia dela egiaztatzea.
5) Jardueran parte hartzeko aukera jakinarazteko erabiliko den sistema, hala behar den kasuetan.
d) Dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialeko ziurtagiria, Merkatari Elkarteen Erroldan agertzen diren erakunde eskatzailearen datuen ingurukoa.
e) Hiri-merkataritzako elkarte, plataforma, talde edo elkarteko idazkariaren ziurtagiria, 2021eko maiatzaren 31n eguneratutako bazkideen zerrenda eta bazkide bakoitzak azken ekitaldian bildutako kuotak jasotzen dituena. Enpresen zerrenda sexuaren arabera bananduta islatu beharko da; alegia, merkataritza-enpresetako titular diren emakumezkoak adieraziko dira, alde batetik, eta titular gizonezkoak, bestetik.f) Lankidetza publiko-pribaturako esparru-akordioa, 4. artikuluan aipatzen dena, bai eta gerora egin daitekeen edozein aldaketa ere, edo, halakorik ezean, izenpetzea ezinezkoa izan dela egiaztatzea.
g) Udalerriko elkarteek sinatutako akordioa, 4. artikuluan adierazitakoaren arabera.
h) Erakunde onuraduna Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) ordaintzetik salbuetsita badago edo ez badago, BEZaren salbuespen-ziurtagiriaren bidez edo hainbanaketa-araua aplikatu izanaren justifikazioaren bidez egiaztatu beharko du. Ziurtagiri hori izan ezean, zerga-egoeraren ziurtagiria aurkeztu ahal izango du. Ziurtagiri horretan, elkarteak BEZik gabeko eragiketak bakarrik egiten dituela, jarduera ekonomikorik egiten ez duela edo, eginez gero, BEZaren urteko laburpena ematen duela adieraziko da.
i) Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta egotearen ziurtagiria.
j) Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22.2 artikuluan identifikatutako administrazio-ziurtagiri positiboak, baldin eta eskatzaileak organo kudeatzaileak zuzenean eskuratzearen aurka egiten badu.Behar bezala betetako eskabide-orria.
Eskabidea aurkezteko epearen barruan elektronikoki betetzea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Dirulaguntza kobratzeko, eta pertsona edo enpresa onuradunaren bankuko edo izen sozialeko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu nahi izanez gero, hirugarrenari alta emateko datuak eman beharko dira, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (https://www.euskadi.eus/hirugarrenak).
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
-
Justifikatzeko erantsi beharreko agiriak:
Erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute ezarritako baldintzak betetzen dituztela eta laguntzaren helburua lortu dutela. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Justifikazio-memoria. Memoria horretan, gutxienez, informazio hau jaso beharko da:1) Lortutako helburuak.
2) Gauzatutako jarduketak edo ekintzak.
3) Elkarte bakoitzak jarduketa bakoitza gauzatzean izan duen partaidetza-maila.
4) Exekutatutako gastua.
5) Jarduketa edo ekintza bakoitzaren gastuak eta sarrerak.
6) Dokumentazio grafikoa.
7) Betetako egutegia.
8) Egindakoaren eraginkortasuna neurtzeko adierazleen azken emaitzen balioespena.
9) Hurrengo ekitaldietan jarduketa errepikatzea komeni den eta zergatik.
b) Jarduketa bakoitzaren laburpen-koadroa, fakturak zerrendan jarrita eta zenbatuta (faktura-zenbakia, kontzeptua eta zenbatekoa). Justifikazio-agiriak taldekatuta aurkeztu behar dira: zuzeneko gastuak, batetik, eta zeharkako gastuak, bestetik. Diruz lagundutako jardueren zenbateko osoari dagozkion fakturak zerrendatu beharko dira.
c) Fakturak –gauzatze-epearen barruan eginak– eta horien banku-ordainagiriak; merkataritzako plataforma, elkarte multzo edo elkartearen izenean edo enpresa-antolakundearen izenean egon daitezke, edo erakunde horietako (plataforma edo taldea) kide den edozein elkarteren izenean.
Bakar-bakarrik onartuko dira 100 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen jarduketen deskribapena ondo identifikatuta dutenak; ez dira onartuko kodetutako kontzeptuak.
d) Erakunde onuraduna balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) ordaintzetik salbuetsita badago edo zerga horren tributazioari lotuta ez badago, BEZaren salbuespen-ziurtagiri baten bidez edo hainbanaketa-araua aplikatu izanaren justifikazio baten bidez egiaztatu beharko du hori. Halako ziurtagiririk ezean, zerga-egoeraren ziurtagiria aurkeztu ahal izango du, non jasota geratuko baita elkarteak BEZetik salbuetsita dauden eragiketak soilik egiten dituela edo ez duela jarduera ekonomikorik egiten; egiten badu, BEZaren urteko laburpena aurkeztu beharko du.
e) Diruz laguntzeko modukotzat onartu diren jardueren zeharkako gastuak justifikatzeko, nominak, Gizarte Segurantzari egindako ordainketak edo kontratazioen egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dira. Erantzukizunpeko adierazpen bat ere aurkeztuko da, diruz lagundutako jarduketari benetan dagokion zeharkako gastuaren egozpena justifikatzeko eta erabilitako denbora eta egotzitako zenbatekoen kalkulua azaltzeko.
f) Berariazko parte-hartzea beharrezkoa den kasuan, jarduketara bildutako establezimenduen zerrenda, elkarte antolatzailearen kide den edo ez zehaztuta.g) Kide ez diren saltokiek jarduketa bakoitzean izan duten partaidetza-mailaren ziurtagiria
1) Parte hartu duten saltokiak.
2) Partaidetza-maila.
h) Aitorpena, helburu bererako lortu diren laguntza, diru-sarrera eta baliabideena, berdin dio administrazioetatik edo ente publiko nahiz pribatuetatik datozen, baldin eta diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko badira. Hauek zehaztuko dir
- Eskaeraren urtea.
- Erakunde finantzatzailea.
- Finantzaketaren jatorrizko programa.
- Jarduketa.
- Jarduketaren zenbatekoa, guztira.
- Eskatutako laguntzaren zenbatekoa.
- Emandako laguntzaren zenbatekoa.
i) Lankidetza publiko-pribaturako esparru-akordioan zehaztutako jarraipen-batzordearen balorazio-akta, eta, halakorik ezean, elkartearen txostena, bertan jasota gauzatutako jarduketen adierazleen hasierako eta amaierako emaitzak, baita garatutako ekintza bakoitzetik lortutako ondorioak eta balorazioa ere. Horrez gain, hurrengo ekitaldietan jarduketa errepikatzea komeni den eta zergatik.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua