2022. Asteklima - Toki-erakundeentzat diru-laguntzak
[herrijasangarriak_asteklima2022]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei, lerro hauekin bat etorriz:
g) Asteklima 2022 lerroan.
Diruz lagunduko dira klima-aldaketaren aurkako 2022ko borrokan herritarrei klima-aldaketaren aurkako ekintzara deitzeko egiten diren jarduerak.
Publiko guztientzat egokiak diren eta 2022ko irailaren 23etik (egun hori barne) 2022ko urriaren 2ra bitartean (egun hori barne) egiten diren ekintzak bakarrik lagunduko dira.
Hona hemen finantzaketaren xede den klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko herritarren sentsibilizazio- eta erantzunkidetasun-jardueren tipologia:
a) Hitzaldiak– Jardunaldiak
b) Tailerrak – Erakusketak
c) Ipuin-kontalaria
d) Zinema
e) Antzerkia
f) Bideo-lehiaketa, argazkigintza eta beste batzuk
g) Bisitak – Irteerak – Ibilaldiak
h) Erakundeek proposatutako beste jarduera-mota batzuk
Aurrekontuko zuzkidura
480.000 euroPrestazio ekonomikoa
3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.
1.– Lehen artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura lau milioi seiehun eta laurogei mila (4.680.000) eurokoa izango da. Kopuru hori honela banakatzen da:
1.7.– Asteklima 2022 lerroan:
Gehienez ere berrehun mila (200.000) euro bideratuko dira.
2.– Eskaerarik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako aipatutako jarduketa-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 15. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.
Kasu horretan, 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa bakoitzerako aurreikusitako ehunekoa aldatu ahal izango da.
Beste jarduketa-lerro bati esleitutako zenbatekoa handitzea, eta, hala badagokio, 24. artikuluan jasotako ordainketa-aurrerakinetarako aurreikusitako ehunekoen aldaketa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onetsiko da, Agindu honen 18. artikuluaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.
Aurreko paragrafoan aipatutako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
3.– Erakunde onuradunetako batek jaso duen dirulaguntzari uko egingo balio ezarritako exekuzio-epearen lehen urtean, uko egindako proiektu horri esleitutako kopurua zati batean edo batere ez (aurrekonturik ez edukitzeagatik) diruz lagundutako jarduketetako batera bideratu ahal izango da, Agindu honen 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nolanahi ere, atal honen babesean diruz lagundutako jarduerek agindu honen 23. artikuluan jasotako egikaritze- eta justifikazio-epeak bete beharko dituzte.
16. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.
1.– Dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:
g) Asteklima 2022 lerroan:
Dirulaguntzak ezingo du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 80 7.000 biztanletik gorako toki-erakundeen edo udalaz gaindiko eremuen kasuan, edo diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95 7.000 biztanletik beherako toki-erakundeen edo udalaz gaindiko eremuen kasuan.
Toki-erakunde bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 7.000 eurokoa izango da, eta udalaz gaindiko area bat gehitzen duen toki-erakunde bakoitzeko, berriz, 10.000 eurokoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, jarduketa-mota bakoitzerako gehieneko unitate-kopuru hauek hartuko dira kontuan:
Jarduketa-tipologia
Unitateko gehieneko zenbatekoa (BEZ gabe)
Hitzaldiak - Jardunaldia
450 €
Tailerrak - Erakusketak
2.000 €
Ipuin-kontalaria
550 €
Zinema
800 €
Antzerkia
1.000 €
Bideo-lehiaketa, argazkigintza...
1.000 €
Bisitak - Irteerak - Ibilaldiak
500 €
Beste jarduera-mota batzuk
1.000 €
2.– Oro har, a), b), c), d) e), f) eta g) letren lerroei dagokienez, erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada, eta proiektuan parte hartzen duten udalerrien % 75en biztanle kopurua ez bada ezarritakoa baino handiagoa, kopuru horretatik beherakoetarako ezarritako balorazio-irizpidea baliatuko da.
Ordainketa-modua:
24. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.
.– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan eta Asteklimaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza ebatzitakoan Agindu honen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera; gainerako zatia, berriz, frogagiriak aurkeztu ondoren eta frogagiriek Agindu honen 23.3 artikuluan ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.
3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.
1.– Lehen artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura lau milioi seiehun eta laurogei mila (4.680.000) eurokoa izango da. Kopuru hori honela banakatzen da:
1.7.– Asteklima 2022 lerroan:
Gehienez ere berrehun mila (200.000) euro bideratuko dira.
2.– Eskaerarik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako aipatutako jarduketa-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 15. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.
Kasu horretan, 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa bakoitzerako aurreikusitako ehunekoa aldatu ahal izango da.
Beste jarduketa-lerro bati esleitutako zenbatekoa handitzea, eta, hala badagokio, 24. artikuluan jasotako ordainketa-aurrerakinetarako aurreikusitako ehunekoen aldaketa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onetsiko da, Agindu honen 18. artikuluaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.
Aurreko paragrafoan aipatutako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
3.– Erakunde onuradunetako batek jaso duen dirulaguntzari uko egingo balio ezarritako exekuzio-epearen lehen urtean, uko egindako proiektu horri esleitutako kopurua zati batean edo batere ez (aurrekonturik ez edukitzeagatik) diruz lagundutako jarduketetako batera bideratu ahal izango da, Agindu honen 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nolanahi ere, atal honen babesean diruz lagundutako jarduerek agindu honen 23. artikuluan jasotako egikaritze- eta justifikazio-epeak bete beharko dituzte.
16. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.
1.– Dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:
g) Asteklima 2022 lerroan:
Dirulaguntzak ezingo du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 80 7.000 biztanletik gorako toki-erakundeen edo udalaz gaindiko eremuen kasuan, edo diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95 7.000 biztanletik beherako toki-erakundeen edo udalaz gaindiko eremuen kasuan.
Toki-erakunde bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 7.000 eurokoa izango da, eta udalaz gaindiko area bat gehitzen duen toki-erakunde bakoitzeko, berriz, 10.000 eurokoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, jarduketa-mota bakoitzerako gehieneko unitate-kopuru hauek hartuko dira kontuan:
Jarduketa-tipologia | Unitateko gehieneko zenbatekoa (BEZ gabe) |
Hitzaldiak - Jardunaldia | 450 € |
Tailerrak - Erakusketak | 2.000 € |
Ipuin-kontalaria | 550 € |
Zinema | 800 € |
Antzerkia | 1.000 € |
Bideo-lehiaketa, argazkigintza... | 1.000 € |
Bisitak - Irteerak - Ibilaldiak | 500 € |
Beste jarduera-mota batzuk | 1.000 € |
2.– Oro har, a), b), c), d) e), f) eta g) letren lerroei dagokienez, erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada, eta proiektuan parte hartzen duten udalerrien % 75en biztanle kopurua ez bada ezarritakoa baino handiagoa, kopuru horretatik beherakoetarako ezarritako balorazio-irizpidea baliatuko da.
24. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.
.– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan eta Asteklimaren lerroan, honela ordainduko da dirulaguntza: dirulaguntzaren % 50, laguntza ebatzitakoan Agindu honen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera; gainerako zatia, berriz, frogagiriak aurkeztu ondoren eta frogagiriek Agindu honen 23.3 artikuluan ezarritako eskakizun guztiak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.
Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.
Tokiko merkataritza-sozietateak
Garapen-agentziak
Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.
Toki-erakunde autonomoak
Betekizunak
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa eta aurrekontua
Gauzatuko duzun proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztu behar duzu.
-
Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
10. artikulua
2.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskabideekin batera:
a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
b)
c)
d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.
e) 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
E-mail: daz_sas@ihobe.eus
Teléfono: 946.620.220.
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1215901Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
7. artikulua.– Dirulaguntza-eskaerak eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak aurkezteko mugak.
1.– Ez dago mugarik eskaerak aurkezteko, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan izan ezik, artikulu honen 3. apartatuan azaldu bezala.
Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, erakunde eskatzaileak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahal izango da soilik kokaleku artifizializatu hutsen inbentarioa egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jarduketetarako, betiere lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentariokoez bestelako kokalekuei badagozkie.
Klima-aldaketaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik klima eta energiako plana egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duen jarduketarako.
Natura-ondarearen lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duen jarduketari bakarrik eman ahal izango zaio dirulaguntza.
Ekonomia zirkularraren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik egiturazko zuntz-zementuarekin lotutako jarduketa bat egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duten bi jardueretarako.
Tokiko ekoberrikuntzaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duten bi jarduketei eman ahal izango zaie dirulaguntza.
2.– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, deialdi berean ezin izango dira aurkeztu kokaleku bera aztertzeko edo proiektua idatzi eta, ondoren, berreskuratzeko eskaerak, salbu eta lanak oso aurreratuta badaude eta Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren izapidea hasteko behar den dokumentazioa aurkeztu badute dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurretik.
3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan, dirulaguntza jasotzeko eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du erakunde bakoitzak. Erakundeek ezin izango dute eskaerarik banaka aurkeztu, beren lurralde-eremuan zerbitzu hori ematen duen udalaz gaindiko beste erakunde batek jarduten badu.
Ezarritako mugak kontuan hartzen ez badira, erakunde eskatzaileari eskaeran egindako akatsa konpontzeko eskatuko zaio. Akatsak konpontzen ez baditu, erakunde eskatzaileak laguntza-eskaera guztietan atzera egin duela ulertuko da, gorago ezarritako mugak kontuan izan gabe.
4.– Udalerri bera ordezkatzen duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskaerarik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.
5. – Diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten du Espainiako ordenamendu juridikora) ezarritako zenbatekoak, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badaude halakoak egiten, ematen edo hornitzen dituzten behar adina erakunde edo gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.
Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautaketa –dirulaguntzaren justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da. Hautaketa memoria batean justifikatu beharko da proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.
6. – Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, birgaitu eta hobetuz gero, hala nola bidegorriak eta baliokideak edo lursailak, honako arau hauei jarraituko zaie:
a) Onuradunak dirulaguntza eman zen xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasunak 10 urteko epean.
Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, eskrituran jaso beharko da inguruabar hori eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa; alderdi horiek dagokion erregistro publikoan inskribatu beharko dira.
b) Aurreko paragrafoan aipatutako xede-betebeharra ez betetzea, edozein kasutan ondasuna besterendu edo kargatuz gero, itzultzeko arrazoia izango da, eta ondasuna itzulketa ordaintzeari atxikita geratuko da haren edukitzailea edozein dela ere, salbu eta erregistroko fede publikoak babestutako hirugarren bat denean edo ondasunak fede onez eta titulu zuzenarekin edo merkataritzako nahiz industriako establezimenduarekin eskuratu direla justifikatzen denean, inskribatzeko modukoak ez diren ondasun higigarrien kasuan.
8. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erakunde honek edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman litzakeen beste dirulaguntza batzuekin; betiere, horren ondorioz gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.
9. artikulua.– Eskaerak formalizatzea eta aurkezteko epeak.
1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2022ko XXXaren XX arte, egun hori barne. (EHAAra bidaltzen denean finkatuko da, eta, gutxienez, hilabeteko epea izango da EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera).
2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
a) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/0121209
b) Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009409
c) Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009510
d) Ekonomia zirkularraren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1046906
e) Tokiko ekoberrikuntzaren erroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215801
f) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009610
g) Asteklima 2022ko lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1215901
Helbide horretan eskuratu ahal izango dira eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio- eta sinadura-bitarteko elektronikoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/.
3.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan izapideak egiteko ordezkari bat izendatu behar bada, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/).
4.– Eskaera aurkeztu ondoko izapideak «Nire karpeta» aplikazioan egin eta jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).
10. artikulua. – Datu pertsonalen babesa.
1.– Datuak Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta aplikatzekoa den gainerako araudiaren arabera tratatuko dira.
2. – Datu pertsonalak “Ondarea babesteko eta Klima Aldaketa Sustatzeko Laguntzak” izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.
- · Arduraduna: Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.
- · Helburua: Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren diru-laguntzak, bekak eta laguntzak kudeatzea. Garapen jasangarria; ingurumen-hezkuntza; ingurumen-boluntariotza; ingurumen-arloko ezagutza sortzea; lurraldea zaintzeko akordioak.
- · Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.
- · Hartzaileak: ez da aurreikusten datuak komunikatzea.
- · Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
- · Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure web-orrian: www.euskadi.eus/clausulas-informativas/web01-sedepd/es/transparencia/093300-capa2-es.shtml
- · Araudia:
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legalcontent/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673)
11. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar den eskaerarekin batera.
1.– Erakunde eskatzailearen ezaugarriak eta garatu nahi den jarduketa kontuan hartuta, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.
b) «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» inprimakia.
c) Laguntza eskatzen den jarduketa-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.
d) «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.
Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatua, kapituluak eta abar).
e) «Kokalekua» inprimakia: Kokaleku batean jardutea proposatzen den kasuetan, erakunde eskatzaileak esku-hartzea exekutatuko den lurzati(ar)en mugen identifikazio georreferentziatua aurkeztu beharko du. Proiektuaren kokapen zehatzari buruzko informazioa eman beharko da; ahal dela, jarduketaren xede den lurzati(ar)en katastro-erreferentzia (SIGPAC), edo, bestela, kokalekuaren kokapen zehatzari buruzko beste informazioren bat (UTM30N ETRS89 koordenatuak, etab.).
f) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko eskaeren kasuan, erakunde onuradunak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasunekoa ere bai. Aurreko eskakizunak, baita, hala badagokio, Agindu honen 2.2.a) artikuluan aurreikusitako salbuespenak ere, horien berri ematen duen egiaztagiriaren bidez (edo egiaztatzeko balio duen beste edozein dokumenturen bidez) justifikatu ahal izango dituzte.
Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko eskaeretan, jarduketa egingo den kokalekuaren titulartasuna udalarena ez bada, jarduketaren premia egiaztatu beharko da, eta, behar izanez gero, diruz lagundutako jarduketa garatuko den kokalekuan jarduteko gaikuntza-titulua egiaztatuko da.
g) Berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, dirulaguntza eskatzen den jarduketari dagokion isuri-murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta horiek azalduta dauden frogagiria atxiki beharko da.
h) Karbonoa xurgatzeko proiektuei buruzko klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, proiektuaren iraunaldiko karbono-xurgapenak zehazteko egindako kalkuluak edo estimazioak jasotzen dituen frogagiria atxiki beharko da. Xurgapenen ex ante kalkulua egiteko metodologia egokia eduki ezean, hori egiteko behar diren datuak erantsi beharko dira, hau da, kokapena (koordenatuak), azalera, landatu beharreko espezieak eta landaketa-esparrua, bai eta hektareako oin kopurua eta erabilera mota ere. Jarduketak irauteko konpromisoaren egiaztagiria ere erantsi beharko da.
Gainera, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu beharko da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.).
i) Natura-ondarearen lerroko eskaeretan, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu behar da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.).
j) Natura-ondarearen lerroko eskaeren kasuan, eta proiektuan lurrak erostea jasota badago, behar bezala akreditatutako eta dagokion erregistro ofizialean inskribatutako tasatzaile independente baten ziurtagiria aurkeztu behar da, alegia, jarduketaren xede den lurzati zehatzarena.
k) Berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko ekintzei buruzko Tokiko ekoberrikuntzaren erroaren eskaeren kasuan, 11.1.g) artikuluan aipatzen den dokumentua erantsi beharko da, eta karbonoa xurgatzeko proiektuen kasuan, 11.1.h) artikuluan aipatutako dokumentuak.
2.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskaerekin batera:
a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jarduketen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
b) Klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, hala badagokio, klima-aldaketarekin lotura duen plana, programa edo ordenantza izatea egiaztatu behar da.
c) Egokitzapen-ekintzen garapenarekin lotuta dauden klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, dagokion agintariaren baimena beharko da proiektua garatzeko.
d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.
e) Agindu honen 17. artikuluan zehaztutako esleipen-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Behar bezala sinatutako erantzukizunpeko adierazpena
-
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen da), honako betebehar eta eskakizun hauek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira:
a) Erakunde eskatzaileak, eskabidea egin duen unean, egunean ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
b) Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du administrazioei zein beste erakunde publiko nahiz pribatuei xede bererako eskatzen eta haietatik lortzen dituen laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera nahiz bestelako baliabide guztien inguruko informazio guztia jakinarazteko, bai eta eskaerak aurkeztu diren diru-laguntza programetan BEZak ere diru-laguntza jaso dezakeen ala ez berariaz adieraztekoa ere.
c) Erakunde eskatzaileak ez du zigor- edo administrazio-zehapenik, laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dionik, eta ez dago diru-laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen inolako legezko debekuren kasuan.
d) Erakunde eskatzaileak diru-laguntza eskatzea erabaki du, eta laguntzaren bidez ezin ordain daitekeen zatia finantzatzeko konpromisoa hartu du.
e) Parte hartzen duten udalerrietako alkateek espresuki izendatu beharko dituzte eskualde-erakundeak, diru-laguntzaren xede den jarduna egiteko.
f) Baldin eta erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-sozietate bat, tokiko garapen-agentzia bat edo bestelako toki-erakunde bat bada, kapital publikokoa izango du, bazkide nagusiak udalak izango ditu, eta udalerri partaideek berek erabakiko dute diruz laguntzea nahi duten jarduera egitea.
g) Erakunde onuradunak diru-laguntza itzultzea hitzematen du, kokagunearen berrerabilerak gainbalioak eragiten baditu edo diruz lagundutako jarduketaren kostua hirugarren bati arrakastaz jasanarazi bazaio.
h) Erakunde onuradunak beti errespetatzen dituela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako printzipioak (3. artikulua) eta betebeharrak. Eta, bereziki, 16, 18.4 eta 23. artikuluetan ezarritakoa betetzen du.i) Ibilguak garbitzeko eta ibaiertzak berreskuratzeko proiektuen kasuan, erakunde eskatzaileak eta Uraren Euskal Agentziak jarduera horiek aurrez adostu dituztela, dagokion lankidetza-protokoloa sinatuta.
Era berean, erakunde eskatzaileak adieraziko du egiazkoak direla eskabidean eta horrekin batera aurkeztutako dokumentuetan jasotako datuak, eta betetzen dituela indarrean dagoen araudian diru-laguntzon onuradun izateko ezarritako eskakizunak - Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
- «Proiektuaren memoria» inprimakia
-
Beharrezko eremu guztiak bete beharko dira. Zehazki, «Memoria» inprimakiari dagokionez, beharrezkotzat joko dira inpaktu-murrizketaren parametro gakoena, hala nola kalkulu-metodoa zehatz azaltzearena.
- Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
-
Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskabideekin batera:
- Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
- Hala badagokio, tokiko iraunkortasun-politikekin konpromisoa edota Tokiko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipen txostena.
- Zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.
- Manuala
- Logotipoa
- Erantzukizunpeko adierazpena
- Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa eta aurrekontua
Gauzatuko duzun proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztu behar duzu.
-
Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak
10. artikulua
2.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskabideekin batera:
a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
b)
c)
d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.
e) 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
17. artikulua.? Deialdiaren ebazpena. 1.? Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetu eta jakinaraziko du sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen horren berri emango zaie interesdunei Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta egoitza elektronikoaren bidez interesdunei bana-banako jakinarazpena eginez helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, administrazioak bete beharko du lege horrek ezartzen dion ebazteko betebeharra. 2.? Dirulaguntza eman den edo ez zehaztuko da ebazpenean; gainera, dirulaguntza eman bada, hauek ere bai: zer erakundek jaso duen, dirulaguntza zer proiektuk jaso duen, zer puntuazio eskuratu duen (lehia-prozedura bidez proposatu diren proiektuetan), zenbatekoak diren diruz laguntzeko gastuak eta zenbateko dirulaguntza jaso duen. Aitzitik, eman ez bada, dirulaguntza ez emateko arrazoiak adieraziko dira. Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, eta erabat edo zati batean banatu gabe geratu diren dirulaguntza-lerroetako funts-aldaketaren kasuan, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten. Uko egin aurretik dirulaguntzaren zati bat ordaintzen bada, uko egindako zenbatekoa dagokion berandutze-interesarekin gehituko da. 3.? Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
23. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.
1.– Erakunde onuradunek 2024ko urriaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, kasu hauetan salbu:
– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko ekintzek diruz lagundutako ekintza exekutatu eta justifikatu beharko dute 2023ko urriaren 31 baino lehen.
– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko ekintzak 2023ko uztailaren 15a baino lehen exekutatu beharko dira; proiektuaren amaierako dokumentazioa, berriz, 2023ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dute (egun hori barne).
– Asteklima 2022 lerroko ekintzak 2022ko irailaren 30etik 2022ko urriaren 9ra bitartean (egun hori barne) exekutatu beharko dira, eta jarduketaren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.
– Natura Ondarearen lerroko 2.2.c) artikuluan deskribatutako 1)etik 5)era bitarteko ekintzek 2024ko abenduaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza.
2.– Horretarako, Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen, Ekonomia zirkularraren eta Tokiko ekoberrikuntzaren lerroetako proiektuen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):
a) Erakunde onuradunaren Idazkaritzak egindako ziurtagiria, emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte ziurtagirian.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jarduketa-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko onuren kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea –adierazleak–, a priori ezarritako helburuekin alderatuta, Agindu honen 19. artikuluan zehaztutako baldintza-agirian adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan. Proposamenean aurreikusitako ekintzen exekuzio-maila balioetsi ahal izateko adina informazio eman beharko dute, aurreikuspenen eta azkenean egindako jarduketen irismenaren arteko alderaketa barne.
Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, amaierako justifikazio-memoria teknikoan, gainera, jarduketa kokatzen den arauzko eta plangintzako tresnen identifikazioa eta gakoak eta ikasitako irakaspenak jasotzen dituen proiektuaren amaierako garapen-metodologia jaso beharko dira, proiektua beste udalerri eta/edo eskualde batzuetara estrapolatu ahal izateko.
c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Fakturetan, edo, hala dagokienean, ordainketa-egiaztagirietan, fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.
d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.
e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.
f) Proiektuan sortutako materialen kopia, azterketak, txostenak eta zabalkunde eta komunikaziorako materialak barne.
g) Georreferentziatutako informazioari dagokionez, kartografia shape formatuan eta ETRS89 proiekzioan aurkeztu behar dute. Kartografia-informazioko metadatuen fitxa bat bete beharko da kartografiako geruza bakoitzeko (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/eu_def/adjuntos/formulario_metadatos_eu_g.pdf).
h) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuetan, diruz lagundutako jarduketaren kokalekuari dagokion Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren espedientea hasteko eskaeraren kopia.
i) Karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzen bidezko Klima-aldaketaren lerroko proiektuetan, proiektuaren iraunaldian karbonoa xurgatzeko helburuak betetzea bermatzen duen kudeaketa-plana erantsi beharko dute.
j) Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barnean sartzen bada, erakunde onuradunak Jabetzaren Erregistroko ziurtagiria erantsi beharko du.
k) Ekonomia zirkularraren lerroko proiektuen kasuan, elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu edo/eta ezartzera bideratutako mekanismoen ingurukoak badira, udalerriko elikagaien xahubidearen benetako kalkulua eta horretarako metodologia jaso beharko dituzte, nazioartean onartutako metodologien arabera.
l) Hala badagokio, beharrezkoa izango da agiri bidez justifikatzea Agindu honen 2. eta 20. artikuluetatik eratorritako betebeharrak bete direla.
3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko proiektuen erakunde onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza justifikatzeko:
a) Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, ziurtagirian laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte.
b) Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko eta haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azaltzeko. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko jarduketaren azalpen-memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.
Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Asteklima 2022 lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko, egindako jarduerak deskribatuz eta lortutako emaitza, erakunde laguntzaileak, parte-hartzaile kopurua, erabilitako materiala eta argazkiak aurkeztuz.
c) Diruz lagundutako proiektuaren fakturak. Ziurtagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.
d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen justifikazioan, fakturatutako kontzeptuak behar bezala zehaztuta azaldu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta halakoei ez dagozkienak bereizi ahal izateko.
e) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko proiektuetan, proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat.
f) Asteklima 2022 lerroaren proiektuen kasuan, diruz lagundutako jardueren zabalkundea egiteko erabilitako kartelen kopia, Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materiala erabili direla ikusteko aukera ematen duena.
- Justifikazioa
-
Aurkeztutako eredua informatiboa da. Edozein dokumentu aurkez daiteke, baldin eta betetzen bada:
- Diru-laguntzaren helburua eta helburua bete direla egiaztatzea.
- Proiektu bererako beste diru-laguntzarik lortu den ala ez.
-
Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan– jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion ekintzak egin direla adierazteko eta haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azaltzeko. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroaren jarduna azaltzeko memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du
-
Diruz lagundutako proiektuaren fakturak.
-
Oharra: Dagokion dokumentazioa excel formatuan aurkestea
Sarrera eta gastuei buruzko ziurtagiriak; hala badagokio, helburu berbererako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso diren zehaztuko da. Gastu-justifikazioan, fakturatutako kontzeptuak beha bezala zehaztuta azaldu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta halakoei ez dagozkienak bereizi ahal izateko
-
Proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean, adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat
-
Paperezko argitalpenik badago, gutxienez horren eta argitaratutako liburuxken 10 ale bidali beharko dira.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.