Gazte-emantzipaziorako tokiko planak egiteko eta ekimenak diseinatzeko dirulaguntzak 2022
[Gazte-emantzipazioko planak 2022]
- Erakundea:
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egitea, 2022. urtean honako jarduera hauek sustatzeko: diagnostiko-azterketak egitea, gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egitea, plan horien jarraipena edo ebaluazioa egitea, eta toki-mailako beste ekimen batzuk egitea, baldin eta horien helburua gazteen emantzipazio-prozesuan laguntzea bada edo helburu horretarako lehendik egin diren ekimenak sistematizatu eta ebaluatuko badira.
Deialdi honen ondorioetarako, gazte-emantzipazioa honela ulertzen da: gazteak gizartean osorik integratzea lortzea, aukera-berdintasunean, modu autonomoan eraiki ahal izateko beren bizi-proiektua eta guztiz baliatu ahal izateko beren eskubide guztiak, zaurgarriagoak diren gazteen artean arreta berezia jarrita.
Agindu honen bidez diruz lagunduko diren jardueren xede diren gazteen artean sartzen dira 18 eta 34 urte bitarteko pertsonak, bi adin horiek barne.
Aurrekontuko zuzkidura
1.600.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Diruz lagunduko diren jardueren kostuaren % 100era arte lagundu ahalko da diruz, nahiz eta erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzen zenbateko osoa ezin izango den izan 60.000 eurotik gorakoa.
- Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak
- Dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat hartuko dira behar-beharrezkoak direnak, diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak eta proiektua gauzatzeko aurreikusitako epea amaitu baino lehen egiten direnak; nolanahi ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa errespetatu beharko da.
- Agindu honen aplikazio-eremutik kanpo gelditzen dira honako gastu hauek:
- Diruz lagundutako jarduera sustatzen du(t)en toki-erakunde(ar)en plantilla organikoko langileen gastuak.
- Inbertsio-ondasunen gaineko gastuak.
- Erakunde eskatzaileen egituraren gastuak edo zeharkako gastuak.
- Zergei loturiko diru-zenbatekoak dirulaguntza jasotzeko modukotzat joko dira, baldin eta dirulaguntzaren onuradunak berak benetan ordaintzen baditu eta ezin badira errekuperatu edo konpentsatu.
- Ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, ezabatu edo araztu egingo dira gastuok, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
- Diruz lagundutako jarduera betearazteko azpi-kontratazioa.
Diruz lagundutako jardueraren % 100era arte azpikontratatu ahalko du erakunde onuradunak. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoa betez, erakunde onuradunak azpikontratatu egiten duela ulertuko da, baldin eta hirugarren pertsonekin ituntzen badu diruz lagunduko den jarduera osorik edo partzialki gauzatzea. Kontzeptu horretatik kanpo gelditzen dira pertsona onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak.
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarra egingo da, emandako dirulaguntzaren zenbatekoan, dirulaguntzaren erabilera Gazteria Zuzendaritzan justifikatu ondoren, 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Nori dago zuzenduta
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeak
Agindu honetan aurreikusten diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango ditu nortasun juridiko propioa duen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein toki-erakundek, hau da: udalerriek, kontzejuek, eta udalerria baino eremu baxuagoko beste toki-erakunde batzuek, lurralde bakoitzeko foru-araudiaren arabera eta tokiko araubidearen oinarrizko legedian ezarritakoaren arabera; Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek; mankomunitateek eta udalerriaz gaindiko beste erakunde batzuek, nortasun juridiko propioa dutenek, indarreko legediaren arabera eratuta. Horiek guztiek, beren estatutuetan xedatutakoaren arabera, gaitasun eta helburu egokiak eduki beharko dituzte beren jarduera-eremuaren barruan garatu ahal izateko kasuan kasuko jarduerak.
Eskakizunak:
-
Berariazko betekizunak
- Ezin izango dute Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzarik eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusten diren egoeraren baten eraginpean daudenek. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 4., 5. eta 6. zenbakietan ezarritakoa hartuko da aintzat, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako irismena izango dute.
- Onuradun izateko eta hala jarraitzeko dirulaguntzak likidatzen diren arte, erakundeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, indarreko xedapenen arabera, bai eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ere.
- Nolanahi ere, bat etorriz Euskadiko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluan ezarritakoarekin, onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta horren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen arloan hasi eta izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.
- Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Ildo horretan, ezin izango dituzte deialdi honetako diru-laguntzak eskuratu sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-edo zigor-zehapena jaso duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.
- Ez dira erakunde onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten parte izan arren erakunde horren izenean eskatutako jardueraren antzeko beste bat beren kasa aurkezten duten toki-erakundeak, baldin eta udalaz gaindiko erakundearen jarduerari atxikita egon bazitekeen beren izenean aurkezten duten hura.
Betekizunak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Gazteria Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Gazteria Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
gazteria-dirulaguntzak@euskadi.eus
Izapidetze elektronikoan arazorik izanez gero, harremanetan jar zaitezke erabiltzaileen arretarako zentroarekin 945 016 838 telefono-zenbakiaren bidez.
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1201802Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Memoria eta aurrekontua
-
- Eskabidea (edukia I. eranskinean ageri da) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimaki normalizatuan beteko da, eta, bertan, honako agiri hauek jasoko dira:
- Erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria, dirulaguntzaren xede den jarduera egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena, edo ordezkariak erakundearen izenean erabaki hori hartzeko adina botere duela adierazten duena.
- Eskumena duen organoak erakunde sustatzaileari emandako finantzaketa ordaintzeko nahikoa kreditu dagoela adierazten duen ziurtagiria.
- Udalaz gaindiko erakundeen kasuan, gainera, sormen-araua adierazi beharko da, edo, hala denean, dagokion erregistro publikoko inskripzioa.
- Gazte-emantzipazioko planen edo gazte-planen jarraipena edo ebaluazioa egiteko dirulaguntzen eskabideetan, bai eta lehendik egindako emantzipazio-ekimenen sistematizazio eta ebaluazioari buruzko horietan ere, onartutako plana edo ekimena aurkeztu beharko da, finantzatu nahi diren jarduerekin lotutakoa.
- Era berean, eskabideak balorazio hobea lor dezan, erakunde eskatzaileek egoki iritzitako dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da
- Erakunde batek 5. artikuluko 1. paragrafoan deskribatutako jarduera bat baino gehiago aurkeztu nahi baditu, jarduera beste eskabide-inprimaki aurkeztu beharko ditu, horiei dagokien dokumentazio erantsiarekin.
- Aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edota agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio Gazteria Zuzendaritzak erakunde eskatzaileari.
Erakunde onuradun izateko betekizunak:
- Ezin izango dute Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzarik eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusten diren egoeraren baten eraginpean daudenek. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 4., 5. eta 6. zenbakietan ezarritakoa hartuko da aintzat, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako irismena izango dute.
- Onuradun izateko eta hala jarraitzeko dirulaguntzak likidatzen diren arte, erakundeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, indarreko xedapenen arabera, bai eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ere.
- Nolanahi ere, bat etorriz Euskadiko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4. artikuluan ezarritakoarekin, onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta horren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen arloan hasi eta izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.
- Ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta debeku horrekin zigortuta daudenek ere, sexuaren ziozko edozein bereizkeriatan erortzeagatik zigortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoaren arabera.
- Ez dira erakunde onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten parte izan arren erakunde horren izenean eskatutako jardueraren antzeko beste bat beren kasa aurkezten duten toki-erakundeak, baldin eta udalaz gaindiko erakundearen jarduerari atxikita egon bazitekeen beren izenean aurkezten duten hura.
- Agindu honetan aurreikusitako jarduerak egin nahi dituzten EAEko udalerriek, baldin eta jarduera horiek Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri aurretik, hots, 2016ko apirilaren 15aren aurretik, garatzen ez badituzte, bikoiztasunik ez dagoela adierazten duen txostena lortu beharko dute aldez aurretik (https://www.euskadi.eus/zerbitzu_eskaera/toki-administrazioko-zerbitzura-eskaera-generikoak/web01-a2tokiad/eu/), baita eskumen berriaren finantza-iraunkortasunari buruzko txostena ere, dagokion foru-aldundiak emana, ekainaren 25eko 93/2019 Dekretuak (udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jardueren, zerbitzuen edo prestazioen egikaritzea arautzeko denak) xedatutakoaren arabera.
Mankomunitateen eta toki-erakundeak elkartzeko veste formula batzuen kasuan, txosten horiek lehen aipatutako baldintzetan lortu beharko dira, horiek osatzen dituzten udal guztiei lotuta.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri aurretik, eskumenen klausula unibertsaletik eratorritako jarduerak, prestazioak eta zerbitzuak gauzatzen zituzten udalerriek lege horren hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa bete beharko dute, hargatik eragotzi gabe ekainaren 25eko 93/2019 Dekretuak (udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jardueren, zerbitzuen edo prestazioen egikaritzea arautzeko denak) 21. artikuluan ezarritakoa.
-
Berariazko betekizunak
- Ezin izango dute Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzarik eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusten diren egoeraren baten eraginpean daudenek. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 4., 5. eta 6. zenbakietan ezarritakoa hartuko da aintzat, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako irismena izango dute.
- Onuradun izateko eta hala jarraitzeko dirulaguntzak likidatzen diren arte, erakundeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, indarreko xedapenen arabera, bai eta dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ere.
- Nolanahi ere, bat etorriz Euskadiko Ogasun Orokorreko Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluan ezarritakoarekin, onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta horren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen arloan hasi eta izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du.
- Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Ildo horretan, ezin izango dituzte deialdi honetako diru-laguntzak eskuratu sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-edo zigor-zehapena jaso duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.
- Ez dira erakunde onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten parte izan arren erakunde horren izenean eskatutako jardueraren antzeko beste bat beren kasa aurkezten duten toki-erakundeak, baldin eta udalaz gaindiko erakundearen jarduerari atxikita egon bazitekeen beren izenean aurkezten duten hura.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Dirulaguntzak emateko ebazpena erakunde interesdun guztiei jakinaraziko zaie, gehienez ere sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Justifikazio-kontu sinplifikatua
-
Berariazko betekizunak
Diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean eta 2022ko abenduaren 1a baino lehen, erakunde onuradunek jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
- Justifikazio-kontu sinplifikatua, honako hauek jasoko dituena: egindako jardueraren memoria xehatua, diru-sarreren eta gastuen urrekontua (betetakoa), eta diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko gastuen zerrenda sailkatua. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontuan (betetakoa) barne hartuko da xeheki diruz lagundutako jarduera finantzatu duten veste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda. Zenbatekoa eta jatorria adierazi beharko dira. Halaber, hauek agertuko dira gastuen zerrendan: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, igorpen-data, eta, hala badagokio, ordainketa-data. Justifikazio-kontu sinplifikatuaren eredua. Horren edukia II. eranskinean agertzen da eta euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/servicios/1201802.
- Egindako azterketa, plan eta prozeduren bertsio linguistikoen aleak, bai eta material grafiko, idatzizko edo multimediakoenak ere, jasotako dirulaguntzari emandako xedea dokumentatzen dutenak. Horietan guztietan berariaz aipatu beharko da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzaren laguntza jaso dela.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.