Gastrobikain 2022 - Gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean laguntzak

[GASTROBIKAIN]

Deskribapena


Xedea

Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozioen bikaintasuna sendotzea.

Bi laguntza-lerro ezarri dira:

a) Proiektu gastronomiko berriak sustatzeko programa. Helburua da negozio gastronomiko berriak sustatzea, baldin eta gastronomiako unibertsitate-graduetako edo sukaldaritza eta gastronomiako goi mailako zikloetako tituludun berriek abian jarritakoak badira eta kalitatea bereizgarri badute.

b) Bikaintasuna areagotzeko programa. Ibilbide eta kalitate aintzatetsia duten establezimendu gastronomikoak babestea da helburua, sektoreko kalitate-estandarretan eta -ziurtagirietan hobetzeko helburuarekin, gastronomiako gidetan eta nazioartean ezagunak diren bikaintasun gastronomikoko rankinetan bereziki.

Programa bakoitzak dauzkan ezaugarri propioak direla eta, eskatzaile bakoitzak programetako batean bakarrik parte hartu ahal izango du.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira soilik. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 500.000 euro dira; horietatik 300.000 euro 2022ko ekitaldiari dagozkio, eta 200.000 euro 2023ko ekitaldiari.

Gehieneko zuzkidura orokor horretatik, 250.000 euro proiektu gastronomiko berriak sustatzeko erabiliko dira, eta 250.000 euro bikaintasuna sendotzeko programan. Programetako baten zuzkidura agortzen ez bada, sobera gelditu den kopurua beste programari gehituko zaio, programa horretan diruz lagun daitekeen programarik badago.

Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, kopuru hauekin:

– Negozio gastronomikoen proiektu berriak: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko mugarekin.

– Bikaintasuna sendotzea: diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40 gehienez, proiektu bakoitzeko 80.000 euroko mugarekin.

Nori dago zuzenduta


Gastrobikain laguntzen onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozio baten gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartu duten edo hartuko duten pertsona fisikoak.

Nortasun juridikorik gabeko erakundeak, hala nola ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo antzekoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren titulartasuna gutxienez % 10ekoa bada.

Sektore pribatuko pertsona juridikoak: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako negozioaren gastronomia- edo sukaldaritza-zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren titulartasuna gutxienez % 10ekoa bada.

3. oinarriko 1. paragrafoan ezarritako bi laguntza-lerroetarako, aurreko paragrafoko onuradunek sektore pribatukoak izan behar dute.

Ezingo dute laguntzen onuradun izan irabazi-asmorik gabeko elkarte edo entitateek.

Betekizunak

  • A) Eskatzailearenak:

  • B) Proiektuarenak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mirari De Prado Embid

Telefonoa: 945 01 96 79

E-maila: m-pradoembid@euskadi.eus

Iñaki Aresti Uribe

Telefonoa: 945 01 96 45

E-maila: i-arestiuribe@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1075905

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa eta ordainketa


Inbertsio-proiektuek 2022an hasitakoak izan behar dute, eta, gauzatu, urte horretako urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean gauzatuko dira

Dirulaguntzaren inbertsioa justifikatzeko, enpresa onuradunak honako dokumentazioa bidali beharko du egoitza elektronikoaren bidez.

Ordainketa eskaera:

Ordaintzeko eskaera gehienez ere 3 hilabeteko epean egin behar da, inbertsioak egiteko epea bukatzen denetik hasita.

Oharra: Ordainketa eskaerarekin batera emandako datuen analisia errazagoa izateko, fakturazio taulan dagoen korrelazio-zenbakia ere izan behar duen faktura bakoitza, eta ordainketa-agiriarekin batera sartuko da. TELETRAMITAZIO prozesuan, ordena korrelatibo horretan, eta hornitzailearen izenarekin eta aipatu zenbaki korrelatibo horrekin identifikatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk