Gasaren kontsumoko industria intentsiborako zuzeneko laguntzak, 2022rako, Ukrainaren inbasioak eragindako gasaren kostuaren gehikuntzak eta horren ondorioz Errusiari ezarritako zehapenek duten eragin kaltegarria arintzeko.

Deskribapena


Xedea

Gasaren kontsumoko industria intentsiboari zuzeneko laguntzak ematea, gasak industria intentsiboan duen prezio altuak haren kontsumoan dituen ondorioak arintzeko.

LABURPENA

Errusia Ukraina inbaditzen ari da, eta horrek ondorio garrantzitsuak eragiten ditu arlo guztietan. Ikuspuntu humanitariotik, milioika errefuxiatu Europar Batasunera iritsi dira. Era berean, gerraren hasierak gure herrialdean egonaldian dauden ukrainar asko Ukrainara itzultzea eragozten du (gaur egun 114.000 inguru).

Bestetik, Europako ekonomia 2021eko udaz geroztik jasaten ari den eskaintza-talka larriagotu du gas naturalaren prezioaren igoeraren ondorioz, eta, gainera, haren iraupenari eta intentsitateari buruzko ziurgabetasun handia gehitu du. Gas naturalaren prezioak, Europako merkatu elektrikoaren diseinuak elektrizitatearen prezioa baldintzatzen baitu neurri handi batean, bost aldiz egin du gora urtebetean, eta % 25 igo da inbasioa hasi zenetik.

Bilakaera horren ondorio ekonomikoak honako hauek dira: inflazio-tasa handitzea eta hazkunde-erritmoa moteltzea. Espainia Ukrainaren inbasioaren ondorio zuzenetarako arrisku gutxien duten Europar Batasuneko estatu kideen artean dago. Gas-hornikuntzako iturrien dibertsifikazioa oso handia da, eta merkataritza-, inbertsio- eta finantza-harremana apala da Errusiarekin eta Ukrainarekin. Hala ere, zeharkako ondorio ekonomikoak nabarmenak dira, batez ere gasaren eta petrolioaren prezioa igotzearen bidez.

Prestazio ekonomikoa

PROGRAMAREN ZENBATEKOA:

Onuradun bakoitzarentzako laguntzen zenbatekoa, EJSNaren eta langile kopuruaren arabera, 400.000 eurokoa izango da gehienez. EJSN bakoitzean langile bakoitzeko zenbatekoa honako hau izango da:

 

Laguntza banku-transferentzia bidez emango da, eta transferentzia jasotzeagatik emakida-erabakia jakinarazitzat joko da.

Nori dago zuzenduta


Enpresak, edozein dela ere haien forma juridikoa, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak edo autonomoak barne.

Betekizunak

  • ZEIN SEKTORERI ZUZENTZEN ZAION

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Energiaren Euskal Erakundea-EEE

Kodea

1215701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera aurkezteko epea 2022ko apirilaren 30ean amaituko da.

Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ordezkaritza egiaztatuta egongo da baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/representantes). Erregistro horretan inskribatuta ez bazaude, borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua bete beharko duzu (https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/formulario/impreso-normalizado-de-otorgamiento-de-representacion-legal-voluntaria /), edo, bestela, zuzenbidean onartutako beste edozein modu erabili.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkezteko epea amaitu eta hilabeteko epea igarotzen bada ordainketa egin gabe, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da. Ustezko ezespen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da edozein unetan, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak