Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko programaren laguntza (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua - Next GenerationEU)
[FTEK_2022]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diru-laguntza horien helburua, merkataritza-sektorearen eraldaketa digital eta jasangarriaren bidez, lehiakortasuna eta modernizazioa sustatu eta bultzatzea da.
Horretarako, eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarria duten proiektuen garapena finantzatuko da. Proiektu horiek merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkeztuko dituzte, banaka edo elkarteen bidez. Plan eta proiektuok merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragingo dute, enpresak kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.
Programa hau, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko da.
Aurrekontuko zuzkidura
2.075.884 eurosPrestazio ekonomikoa
Dotazio ekonomikoa:
Deialdi honetara 2.075.884 euro bideratuko dira, guztira, honela banakatuta:
a) Merkataritza-sektoreko ETEentzako laguntza-lerroa: 1.660.707,20 euro
b) Elkarteentzako laguntza-lerroa: 415.176,80 euro.
Proiektuaren gutxieneko inbertsioa eta mugak:
1.– Finantzaketa jasotzeko aurkezten diren inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu beharko dira.
2.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuei dagokien gutxieneko inbertsioak, zerga guztiak kenduta, honako zenbateko hauek izan beharko ditu:
a) ETEentzat, gutxieneko inbertsioa 1.500 eurokoa izango da (BEZik gabe).
b) Elkarteen edo elkarteen batasunen kasuan, gutxieneko inbertsioa 50.000 eurokoa izango da (BEZik gabe).
3.– Bakar-bakarrik onartuko dira 500 euro edo gehiagoko fakturak (BEZik gabe), diruz lagundu daitezkeen azalpenen deskribapena ondo identifikatuta dutenak; ez dira onartuko kodetutako kontzeptuak.
Laguntzen mugak:
1.– Dirulaguntza osoaren gehieneko zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %100era artekoa izan daiteke.
2.– Erakunde eskatzaileak emandako dirulaguntza ezin izango da 50.000 eurotik gorakoa izan ETEen kasuan, eta 100.000 eurotik gorakoa elkarteen kasuan.
3.– Finantzaketaren zenbatekoak ezin izango du proiektuaren kostua gainditu.
4.– Laguntzak eman ahal izateko, kreditu egokia eta behar adinakoa egon behar da laguntzaren ebazpena ematen den unean.
Ordainketa-modua:
Honela ordainduko dira laguntzak:
- Emandako dirulaguntzaren %50 emakida-ebazpena eman ondoren ordainduko da, emandako dirulaguntza onartu ondoren edo 22.1.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, ukorik izan ez bada.
- Gainerako zenbatekoa agindu honen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera gastuen justifikazioa likidatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Merkatarien elkarteak edo agrupazioak
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
Merkataritza-sektoreko mikroenpresak, enpresa txiki eta ertainak. (ETE)
Betekizunak
-
Onuradun izateko baldintzak
Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak:
1. LERROA. MERKATARITZA-SEKTOREKO MIKROENPRESAK, ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK
Baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Merkataritza-sektoreko enpresak, baldin eta ETEak badira, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako definizioaren arabera. Kategoria hauek bereiziko dira:
- Mikroenpresa: 10 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 2 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez duena.
- Enpresa txikia: 50 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez duena.
- Enpresa ertaina: 250 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean 50 milioi euroko zenbatekoa edo urteko balantze orokorrean 43 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez duena.
b) ETEak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du sozietate- eta zerga-egoitza.
c) Negozioaren jarduera nagusiak bat etorri beharko du 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueretako batekin. Sailkapen hori 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
EJSNn benetan alta emateak bat etorri behar du edo eskaera aurkeztu baino lehenagokoa izan behar du.d) Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.
2. LERROA. MERKATARITZA-SEKTOREKO ELKARTEAK
Baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Estatutuetako eta jarduketa-programetako helburuen artean jasota egotea merkataritza-sektorearen interesen defentsa eta merkataritza-jarduera dinamizatzeko eta sustatzeko jarduerak egitea.
b) Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du sozietate- eta zerga-egoitza.
c) Oinarri arautzaile hauek onartzen dituen Agindua argitaratu aurretik legez eratuta egotea (2022ko abenduaren 19a).
d) 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueraren bat duten bazkideen % 40 taldekatzea gutxienez. Sailkapen hori 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (EJSN-2009) onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Herrialde pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legea betez, ezingo dira erakunde onuradun izan armak ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen dihardutenak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
BESTE KONTSULTA MOTAK :
ZUZENEAN
TFNO.: 012 Y 945018000
POSTA ELEKTRONIKOA:
ayudas_fondotecnologico@euskadi.eus
TELEFONOAK:
945067732 / 945011854
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1221401Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 20an hasiko da eta 2023ko urtarrilaren 19an amaituko da.
Ez dira onartuko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
-
Eskabide bakoitzari, elektronikoki sinatutako eskabide-inprimakiaz gain, dagokion dokumentazio guztia erantsi beharko zaio, eskabidea osatuta egoteko.
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:A) ESKATZAILE GUZTIEK AURKEZTU BEHARREKO AGIRI KOMUNAK
1. Zerga-egoitza egiaztatzea.
2. Pertsona edo erakunde eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkariak/) dagoen Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoaren bidez egiten ez bada eta «Borondatezko legezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua» bidez (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/) egiten ez bada. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
3. Memoria deskribatzailea. II A eranskineko eta II B eranskineko ereduak, laguntza eskatzen duen onuradun-motaren arabera.
4. Aurrekontuak, proformako fakturak edo fakturak.
5. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak, horiek automatikoki egiaztatzearen aurka badago.
6. 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpenari edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzen duen dokumentazioa, Estatuaren legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
7. Bestela egiaztatzerik ez dagoenean, Administrazioarekin laguntzak, maileguak edo aurrerakinak itzultzeagatik zorrik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena, eta Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta merkatu erkidearekin bateraezintzat jo ondoren berreskuratze-agindu baten mende ez egotearen erantzukizunpeko adierazpena.
8. Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak aplikagarri den estatuko eta Europar Batasuneko araudi guztia beteko duela.
9. Erantzukizunpeko adierazpena, «kalte esanguratsurik ez eragiteko» printzipioari egokitzen zaiola adierazten duena («do not significant harm – DNSH» printzipioa). V. eranskineko eredua.
10. Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (IGEA). VI. eranskineko eredua.
11. Iruzurraren aurkako Neurrien Plana baldintzarik eta erreserbarik gabe onartzen dela adierazten duen adierazpena. VII. eranskineko eredua.
12. Administrazio publikoen artean datuak lagatzea onartzeko adierazpena. VIII. eranskineko eredua.
13. Batzordearen, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoaren (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiaren, Europako Fiskaltzaren eta estatuko agintaritza eskudunen sarbiderako berariazko baimena. IX. eranskineko eredua.
14. Titulartasuna identifikatzeko erantzukizunpeko adierazpena. X. eranskineko eredua.
15. Azpikontratazioa egonez gero, agindu honen 11. artikuluan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.
16. Loturaren bat duten pertsonak kontratatuz edo azpikontratatuz gero, agindu honen 12. artikuluan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.
1., 2., eta 5. apartatuen betekizuna automatikoki egiaztatuko du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, dirulaguntza emateko ebazpena eta, hala badagokio, likidatzekoa eta ordaintzekoa eman aurretik. Hala ere, pertsona edo erakunde eskatzaileak, bai eta ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako partaideek ere, berariaz egin ahal izango diote uko egiaztapen horri, eta, kasu horretan, eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazio eguneratua aurkeztu beharko dute beren kontura.
B) ETEentzako DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:
1. Laguntza ematen duen organoak egiaztapen hori lortzeko baimenaren aurka eginez gero, enpresaren titularraren NANa, pertsona fisikoa bada, eta enpresaren IFZ, pertsona juridikoa edo/eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak badira: ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak.
2. ETE izaera eta enpresaren jarduera nagusia egiaztatzen duen dokumentazioa, 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasota egon behar duena. Enpresak berak aurkeztu beharko du dokumentazio hori, bai eta, hala badagokio, enpresa elkartuek edo hari lotutakoek ere.
i. EJSNren jarduera-kodea.
ii. «Alta emanda dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.
C) ELKARTEENTZAKO DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:
1. Laguntza ematen duen organoak egiaztapen hori lortzeko baimenaren aurka eginez gero, elkartearen IFKren fotokopia eta ordezkariaren NANa, hala badagokio.
2. Erakunde eskatzailearen estatutuak eta haien aldaketak, halakorik bada, dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta, edo, hala badagokio, eratu berri diren elkarteen kasuan, erregistroan inskribatzeko eskabidea.
3. Elkarteko organo eskudunen erabakia, laguntza eskatzea erabakitzen duena.
4. Bazkide guztien zerrenda jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena. III. eranskineko eredua.
- Ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzea
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Borondatezko Legezko Ordezkaritza Egilestea. Inprimaki normaldua
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Onuradun izateko baldintzak
Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak:
1. LERROA. MERKATARITZA-SEKTOREKO MIKROENPRESAK, ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK
Baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Merkataritza-sektoreko enpresak, baldin eta ETEak badira, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako definizioaren arabera. Kategoria hauek bereiziko dira:
- Mikroenpresa: 10 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 2 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez duena.
- Enpresa txikia: 50 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez duena.
- Enpresa ertaina: 250 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean 50 milioi euroko zenbatekoa edo urteko balantze orokorrean 43 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez duena.
b) ETEak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du sozietate- eta zerga-egoitza.
c) Negozioaren jarduera nagusiak bat etorri beharko du 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueretako batekin. Sailkapen hori 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
EJSNn benetan alta emateak bat etorri behar du edo eskaera aurkeztu baino lehenagokoa izan behar du.d) Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.
2. LERROA. MERKATARITZA-SEKTOREKO ELKARTEAK
Baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Estatutuetako eta jarduketa-programetako helburuen artean jasota egotea merkataritza-sektorearen interesen defentsa eta merkataritza-jarduera dinamizatzeko eta sustatzeko jarduerak egitea.
b) Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du sozietate- eta zerga-egoitza.
c) Oinarri arautzaile hauek onartzen dituen Agindua argitaratu aurretik legez eratuta egotea (2022ko abenduaren 19a).
d) 2009ko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueraren bat duten bazkideen % 40 taldekatzea gutxienez. Sailkapen hori 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (EJSN-2009) onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Herrialde pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legea betez, ezingo dira erakunde onuradun izan armak ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen dihardutenak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Merkataritza Zuzendaritzak prozedura ebatzi, eta laguntza emateko ebazpena jakinaraziko du, 2023ko martxoaren 15a baino lehen.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa
Administrazioak laguntza eman, likidatu eta ordain dezan, pertsona edo entitate eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarren Erregistroan erregistratuta egon beharko du, eta alta eman beharko du edo banku-datuak aldatu beharko ditu, baldin eta datu horiek ez badaude aipatutako erregistroan jasota.
Horretarako, eskaera egitean, alta eman beharko du edo aldatu egin beharko du, telematikoki, aurretik gehitutako informazioa, besteak beste bankuko datuak, kasuan-kasuan, helbide honetan jasotako jarraibideen arabera: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak-argibideak
Bankuaren datu horiek aktibo mantenduko dira, hala badagokio, laguntza osorik ordaindu arte.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak