Konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurekin zerikusia duten jarduera sustatzaileak eta eragileak garatzeko dirulaguntzak

[FP_GAITASUNEN_EBALUAZIOA]

Deskribapena


Xedea

Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeei eta sindikatuei dirulaguntzen emateko deialdia egitea, beren jarduera-eremuan konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurekin zerikusia duten jarduera sustatzaileak eta eragileak garatzeko, baita horiek behar bezala gauzatzeko behar diren koordinazio- eta kudeaketa-lanak egiteko ere.

Aurrekontuko zuzkidura

468.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntza bi epetan ordainduko da:

a) Lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da, Aginduaren 20.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa Aginduaren 15. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Enpresen eta sindikatuen elkarteak

Betekizunak

  • Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeak edo sindikatuak izatea, edo erakunde horien antolaketa federatuak edo konfederatuak.
  • Zergen arloko betekizunak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betekizunak egunean izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betekizunak ordainduta izatea

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexuagatiko diskriminazioagatik gertatutakoak barne, 1/2022 Legearen arabera ?1/2022 Legea, martxoaren 3koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean ez egotea.
  • Xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik ez eskatu eta jaso izana administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.
  • Erakunde eskatzaileak egiaztatu behar du ez duela administrazio- edo zigor-arloko zehapenik, laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dionik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
  • Ez egotea sartuta martxoaren 3ko Eusko Legebiltzarraren 1/2002 Legeko (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa) azken xedapenetatik laugarrengoan xedatutako inguruabarretan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1217201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2023ko urtarrilaren 10a baino lehen

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk