Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezie babestuetara egokitzeari laguntzak

[FEMP 2022]

Deskribapena


Xedea

Arrantzak itsas ingurunean duen inpaktua murriztea da, baita bazterkinak pixkanaka ezabatu daitezen laguntzea eta ahalik eta etekin jasangarri handiena lortzea ahalbidetuko duen itsas baliabide biologikoen ustiaketa jasangarrira igaro gaitezela erraztea ere, betiere 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 2.2 artikuluarekin bat etorriz.

Honako hauek lagundu ahal izango dira diruz:

a) Arrantza-aparailuen espezieen edo neurrien araberako hautakortasuna areagotuko duten ekipoak.

b) Ontzian edo bazterkinak ezabatzeko ekipoetan, nahi gabe hartutako populazio komertzialak murriztuz eta saihestuz, edo1380/2013 zenbakiko Erregelamenduaren 15. artikuluarekin bat etorriz lehorreratu behar diren nahi gabe hartutako populazioak tratatzeko.

c) Itsas jarduerek itsas fondoan edo ekosisteman eragiten dituzten ondorio fisikoak eta biologikoak mugatu edo, ahal izanez gero, ezabatuko dituzten ekipoak.

d) 92/43/EEE Zuzentarauak edo Basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauak babestutako ugaztunen eta hegaztien aurrean, arrantza-aparailuak eta harrapakinak babesteko ekipoak, betiere arrantza-aparailuen hautakortasuna mugatzen ez bada eta harrapakariei kalte fisikoak saihesteko neurri guztiak aplikatzen badira.

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren intentsitatea kalkulatzeko aplikatu beharreko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa, hauek dira:

a) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 50 puntu gehienez ere.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, haren kalitatea eta xehetasunak kontuan hartuta, 50 puntu gehienez ere.

Diruz lagundutako inbertsioak gauzatu eta ordaindu direla egiaztatu ondoren (fakturak eta ordainketa-frogagiriak aurkeztuta) ordainduko da laguntza.

Nori dago zuzenduta


EAEko arrantza eta akuikultura-sektorerako diru-laguntzen onuradunak (FEMP laguntzak)

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte arrantza-ontzien jabeek (ondare-erkidegoak barne), ordezkatu egingo diren arrantza-aparailuak dituzten arrantzaleek, eta arrantzale-elkarteek, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ontzi aktibo gisa erregistratuta dauden eta eskaera aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 eguneko arrantza-jarduera gauzatu duten arrantza-ontzien jabeak izatea.

b) Ordezkatu egingo diren arrantza-aparailuak dituzten eta eskaera aurkeztu aurreko 2 urte zibiletan gutxienez 60 egunez arrantza-ontzi batean lan egin duten arrantzaleak izatea.

c) Aitortutako arrantzale-elkarteak.

Laguntza bakar bat eskainiko da ekipo eta ontzi bakoitzeko, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren programazio-aldi osoan zehar.

Eskakizunak:

  • Diruz lagun daitezkeen gastuak eta inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.
  • Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik eta eten barik, laguntza bakoitzaren lerroan zehazten dena salbu.
  • Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.
  • Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak eskaera aurkeztu ondoren egin beharko dira. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar dituzte.
  • Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragin beharko.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dauden ala ez.
  • EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • Konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan ez jotzea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ez egotea (hark eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu duenean salbu), epailearen esku-hartzearen menpe ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.
  • Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ebazpen irmo bidez ez eragin izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan ez egotea edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak ez izatea, horietan zehaztutako terminoetan.
  • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. ataletan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4. artikuluan xedatutakoari jarraiki, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Iñaki Zubiete

Telefonoa: 944 03 14 62

Emaila: i-zubiete@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1046433

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabide bakoitza osorik aurkeztu eta gehienez ere sei hilabetean emango eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk