Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorerako ezohiko laguntzak, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatuko laguntza-neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionalaren barruan

Deskribapena


Xedea

Nekazaritza-jarduerari eusteko ezohiko laguntzen deialdia egitea da, 2022ko ekitaldirako, honako azpisektore hauetan: behi-, ardi- eta ahuntz-aziendak, haragitarako eta erruteko hegaztiak; txerri-, untxi- eta zaldi-aziendak; patata, erremolatxa, bazka-artoa eta zenbait lekadun. Laguntzen helburua hau da: ustiategi horiei lagundu eta, horrela, Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz ustiategi horiek izan dituzten ekoizpen-kostuen igoerak ekarritako zailtasunak arintzea.

Laguntza hauek Errusiak Ukrainari eraso egin ondoren ekonomia babestera bideratutako estatu-laguntzako neurriei buruzko Aldi Baterako Esparruan sartzen dira. Esparru hori Batzordearen 2022ko martxoaren 23ko Jakinarazpenaren bidez onartu zen (2022/C 131 I/01) –zeina 2022ko martxoaren 24ko 131. zenbakiko EBAOn argitaratu zen–, eta Batzordearen 2022ko uztailaren 20ko Jakinarazpenaren bidez aldatu zen (2002/C 280/01), zeina 2022ko uztailaren 21eko C 280/1 EBAOn argitaratu zen. Laguntza hauek sartzen dira, orobat, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren ekonomia babesteko laguntza-neurriei buruzko esparru nazionalean; esparru hori Batzordearen 2022ko ekainaren 10eko Erabakiaren bidez onetsi zen (C(2022) 4064 amaierakoa), eta honen bidez aldatu: Batzordearen 2022ko abuztuaren 18ko Erabakia (C(2022) 6051 amaierakoa), EBAOn argitaratu zena (2022/C 280/01).

Aurrekontuko zuzkidura

14.100.000 €

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako aurrekontu-kredituak, deialdi honetara bideratuak, 14.100.000 eurokoak dira.

Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko adierazitako zenbatekoa. Agindu honetan jasotakoaren arabera zenbateko hori gainditzen bada, 5. artikuluan finkatutako zenbateko unitarioak proportzionalki murriztuko dira. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 15.c artikuluan ezarritakoa.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritza-sektorerako ezohiko laguntzen onuradunak

1. Esnetarako behi-aziendako abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta, 2022an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako eskabide bakarrean dagokion lotutako laguntza eskatu badute eta, 2021ean, esnetarako behi-azienden ustiategietarako lotutako laguntza ordaintzeko, 10 abere baino gehiago zehaztu bazaizkie, gutxieneko esne-entregei buruzko baldintza kontuan hartu gabe.

2. Haragitarako behi-aziendako abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta, 2022an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako eskabide bakarrean dagokion lotutako laguntza eskatu badute eta, 2021ean, behi ume-hazleen ustiategietarako lotutako laguntza ordaintzeko, 5 abere baino gehiago zehaztu bazaizkie.

3. Gizentzeko behi-aziendako abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta, 2022an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako eskabide bakarrean dagokion lotutako laguntza eskatu badute eta, 2021ean, gizentzeko behi-aziendagatiko lotutako laguntza ordaintzeko, 5 abere baino gehiago zehaztu bazaizkie.

4. Ardi-aziendako abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta, 2022an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako eskabide bakarrean dagokion lotutako laguntza eskatu badute, eta, 2021ean, 50 ugaltzaile baino gehiago zehaztu bazaizkie ardi-aziendagatik lotutako laguntza ordaintzeko, esnearen edo arkumeen gutxieneko entregei buruzko baldintza kontuan hartu gabe.

5. Ahuntz-aziendako abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta, 2022an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako eskabide bakarrean dagokion lotutako laguntza eskatu badute eta, 2021ean, ahuntz-aziendagatik lotutako laguntza ordaintzeko, 40 abelburu ugaltzaile baino gehiago zehaztu bazaizkie, esnearen edo antxumeen gutxieneko entregari buruzko baldintza kontuan hartu gabe.

6. 2022ko urtarrilaren 1ean Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatutako («ekoizpen eta ugalketa» ustiategi mota, eta «ziklo itxiko ekoizpena», «txerrikumeen ekoizpena» edo «mota mistoa» gisa sailkatuta) txerri ugaltzaileen abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta 50 txerri eme ugaltzaile baino gehiago badituzte (03 kategoria), 2022ko «(NUA) Nahitaezko Urteko Aitorpena»ren arabera (SITRAN-EAE sisteman 2022ko uztailaren 31n argitaratua).

7. 2022ko urtarrilaren 1ean Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatutako («ekoizpen eta ugalketa» ustiategi mota, eta «gizentzeko edo gizendegiko» sailkapena) gizentzeko txerriak dituen abeltzaintzako ustiategi baten titularrak, baldin eta gizentzeko 100 txerri baino gehiago badituzte (00. kategoria), 2022ko «(NUA) Nahitaezko Urteko Aitorpena»ren arabera (SITRAN-EAE sisteman 2022ko uztailaren 31n argitaratua).

8. 2022ko urtarrilaren 1ean, Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatutako («ekoizpena eta ugalketa» ustiategi mota, «arrautzak ekoizteko abeletxea») errute-oiloak dituen abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta 750 errute-oilo baino gehiago badituzte (27., 28., 29., 30., 54. eta 55. kategoriak), 2022ko «(NUA) Nahitaezko Urteko Aitorpena»ren arabera (SITRAN-EAE sisteman 2022ko uztailaren 31n argitaratua).

9. 2022ko urtarrilaren 1ean Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatutako («ekoizpena eta ugalketa» ustiategi mota, «haragia ekoizteko abeletxeak») gizentzeko oilaskoen abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta gizentzeko 1.000 oilasko baino gehiago badituzte (25. kategoria), 2022ko «(NUA) Nahitaezko Urteko Aitorpena»ren arabera (SITRAN-EAE sisteman 2022ko uztailaren 31n argitaratua).

10. 2022ko urtarrilaren 1ean Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatutako («ekoizpena eta ugalketa» ustiategi mota, «haragitarako untxikumeen ekoizpena» sailkapena) untxien abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta 100 untxi eme ugaltzaile baino gehiago badituzte (11. kategoria), 2022ko «(NUA) Nahitaezko Urteko Aitorpena»ren arabera (SITRAN-EAE sisteman 2022ko uztailaren 31n argitaratua).

11. 2022ko urtarrilaren 1ean Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan (REGA) inskribatutako («ekoizpena eta ugalketa» ustiategi mota, «gizentzeko edo gizendegiko», «haragia ekoizteko ugalketa» edo «ekoizpen mistorako ugalketa» sailkapena) zaldien abeltzaintza-ustiategi baten titularrak, baldin eta gutxienez 12 hilabetetik gorako 25 zaldi badituzte (15., 16., 17. eta 18. kategoriak), 2022ko «(NUA) Nahitaezko Urteko Aitorpena»ren arabera (SITRAN-EAE sisteman 2022ko uztailaren 31n argitaratua).

12. Nekazaritza-ustiategi baten titularrak, baldin eta, 2022an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako eskabide bakarra aurkeztu badute, eta, 2021ean, patata-laboreko (kontsumoa edo ereitea) eta/edo azukre-erremolatxako 2 ha baino gehiago zehaztu bazaizkio, eta 2022ko kanpainan labore horien 2 ha gutxienez aitortu badituzte.

13. Nekazaritza-ustiategi baten titularrak, badlin eta, 2022an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako eskabide bakarra aurkeztu badute eta, 2021ean, bazka-artoaren laboreko hektarea bat baino gehiago zehaztu bazaie, eta 2022ko kanpainan labore horren hektarea bat gutxienez aitortu badute.

14. Nekazaritza-ustiategi baten titularrak, baldin eta, 2022an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan aurreikusitako eskabide bakarra aurkeztu badute, eta, 2021ean, guztira, honako lekadun hauen hektarea bat baino gehiago zehaztu bazaie: babarruna, garbantzua eta dilista; eta 2022ko kanpainan labore horien hektarea bat gutxienez aitortu badute.

15. Hainbat espezietako animaliak dituzten ustiategi mistoei, edo laguntzaren onuradun diren animalien eta/edo laboreen konbinazio bat dutenei, aurreko epigrafeetan jasotako animalien eta hektareen gutxieneko estandarrak aplikatuko zaizkie kategoria bakoitzeko.

16. Abeltzaintza-ustiategien titulartasuna aldatuz gero, baldin eta abeltzain gazteak edo jarduera hasten duten abeltzainak badira, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan jasotako baldintza berberak aplikatuko dira, laguntza jasotzeko eskubidea duten behi, ardi eta ahuntzen kopurua zehazteko.

16. apartatu honen ondorioetarako, emakume nekazari batek, gaztea izan edo ez, jarduera hasten badu eta 2022. urtea bada abeltzaintzari lotutako laguntzaren bat edo azaleraren araberako laguntzaren bat eskatzen duen lehena, eta artikulu honetako 1., 2., 3., 4., 5., 12., 13. eta 14. zenbakiei dagokienez, 2021eko kanpainan unitate onargarririk ez badago, honako hauek hartuko dira ordainketa-unitate onargarritzat:

– Esnetarako behiei eta behi ume-hazleei dagokienez, 2022ko apirilaren 30ean ustiategian zeuden eta 2022ko lotutako bi laguntzetarako onargarriak diren animaliak (4. zenbaketan bakarrik).

– Gizentzeko behiei dagokienez, 2022ko lotutako laguntzarako onargarriak diren animalietatik 2021eko urriaren 1etik 2022ko apirilaren 30era bitartean ustiategian hil edo esportatu direnak.

– Ardi eta ahuntzei dagokienez, ustiategian dauden animalia onargarriak, 2022ko apirilaren 30ean aurkeztutako azken zentsu-aitorpenaren arabera.

– Azaleren araberako sektoreei dagokienez, laguntza honetan diruz laguntzeko moduko laboreen hektareak, 2022ko kanpainako eskabide bakarrean zehaztutzat jotzen direnak.

Kasu guztietan, 2021eko kanpainako erreferentzia-unitateen arabera definitutako gutxieneko atalase berberak jasoko dira.

Titular bati dagokionez titulartasunaren aldaketa eta/edo ekoizle gazte edo berri gisako instalazioa gertatzen bada, titulartasun-aldaketa gailenduko da, eta onuradun berriari lehengo titularraren efektiboak esleituko zaizkio.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Administrazioak ofizioz ematen die alta laguntza horiei.
  2. Ez duzu eskabide-inprimakirik bete behar.
  3. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  4. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  5. Laguntzaren kudeaketarako azalpen-dokumentu hau kontsulta dezakezu.
  6. Zure espedientea eta haren tramitazioa kontsulta ditzakezu esteka honetan:

Ebazpena eta errekurtsoak


Erantzukizunpeko adierazpena


Betekizun horiek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira, eta, han, honako hauek adieraziko dira, berariaz: onuradun izan daitezkeenek kalte ekonomikoak jasan dituztela Ukrainako inbasioaren ondorioz, nazioarteko komunitateak Errusiaren aurka ezarritako zehapenen ondorioz edo Errusiak zehapen horien aurka hartutako neurrien ondorioz. Gainera, adierazi beharko dute beste laguntzarik jaso duten, Aldi Baterako Esparru Nazionala edo Europako eta Ukrainako Aldi Baterako Esparrua aplikatzearen ondorioz. Erantzukizunpeko adierazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dagoen administrazio-espediente bakoitzaren parte izan beharko da (Nire karpeta), eta aurkeztutzat joko da, 7. artikuluko 6.a.1) apartatuan xedatutakoari jarraituz.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Erantzukizunpeko adierazpena betetzeko, sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk