Euskadiko zine-aretoak sustatzeko, berritzeko eta digitalizatzeko dirulaguntzak 2021-2023 (Europar Batasunak finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, NextGenerationEU)

Deskribapena


Xedea

Euskadiko zinema-aretoen berrikuntzarako, digitalizaziorako eta jasangarritasunerako proiektuen finatzaketara alde batetik, eta publikoak sortzeko eta fidelizatzeko proiektuen finantzaketa, eta ikus-entzunezko kontsumo-ohitura berrietara egokitzea bestetik, bideratutako dirulaguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egitea da.

Honako xede hauek izango dituzte laguntza hauek jasoko dituzten proiektuek:

  • Digitalizazioa eta zinema-aretoen jarduera nagusian teknologia berriak aplikatzea. Jasotako laguntzaren % 25, gutxienez, konektibitateari, gaitasun digitalari, Interneten erabilerari eta teknologia digitala enpresaren jardueran integratzeari lotutako ardatz honetan erabili beharko da.
  • Garapen jasangarriko eta ingurumen-inpaktu positiboko neurriak hartzea.
  • Publikoak fidelizatzeko eta erakartzeko sistemak ezartzea. Publiko kulturalen garapenak publikoekin harremanak izateko modu berriak aurreikusten ditu, bai sorkuntzaren eta publikoaren artean, bai praktika aktiboan. Publikoak dibertsifikatzea eta zabaltzea dakar, bai eta parte-hartze kulturala hobetzea edo kulturarako sarbidea mugatzen duten oztopoak kentzea ere.
  • Berrikuntza-sistemak ezartzea Europako ekoizpenen programazioan eta zirkulazioan eta Espainiako hizkuntza ofizialetan.

Aurkeztutako proiektuek helburu horietako bat edo batzuk izan ditzakete, baita goian adierazitako lau helburuak ere.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira zinema-aretoen mantentze-lanekin lotutako helburuak dituzten proiektuak, hau da, higiezinaren eta haren instalazio edo ekipoen egoera zaintzeko eta babesteko beharrezkoak diren ekintza guztiak egitea, azken horiek itxura fisiko onena izan dezaten eta denborak aurrera egin ahala jarrai dezaten, jatorrizko prestazio funtzional berberak emanez.

Aurrekontuko zuzkidura

1.153.262,69

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa ezartzeko banaketa proportzionalaren sistema aplikatuko da, eta sistema horren arabera, ezarritako zuzkidura ekonomiko globala balioespen-fasean proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera banatuko da ezarritako irizpideen arabera kreditua agortzen den arte; eta hobekien balioetsitako proiektuak jasoko du eskatutakoaren % 100, beti ere hurrengo puntuan ezarritako mugen arabera.

Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko jaso beharreko gehieneko zenbatekoa, eskatutako zenbatekoaren arabera, 4. eta 16. artikuluetan jasotako mugen arabera zehaztuko da, bai eta kudeatzen dituen pantailen kopuruaren arabera ere. Hona hemen:

Pantaila 1: 24.000 €

2 pantaila: 36.000 €

3 pantaila: 48.000 €

4 pantaila: 60.000 €

5 pantaila: 72.000 €

6 pantaila: 84.000 €

7 pantaila: 94.000 €

8 pantaila: 104.000 €

9 pantaila: 114.000 €

10 pantaila: 124.000 €

11 pantaila: 134.000 €

12 pantaila: 144.000 €

13 pantaila: 150.000 €

14 pantaila: 156.000 €

15 pantaila edo gehiago: 160.000 €

Zenbateko hori beren kategoriakoen artean puntuaziorik handiena lortzen duten eskatzaileei eman ahal izango zaie, baina inola ere ezingo du eskatutako zenbatekoa gainditu, ezta aurreikusitako laguntzaren intentsitate-muga ere.

Diru-laguntzaren zenbatekoa lortutako puntuazioarekiko proportzionalki handitu ahal izango da, proiektu onuradunen artean dagokion banaketa egin ondoren gainditzen duen kredituaren arabera, baina ezingo ditu inoiz zehaztutako gehienekoak gainditu.

Ordainketa-modua:

Laguntza hauek, banatzeko ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko dira, eta aurreko 17a) artikuluan onuradunak laguntza onartzeko ezarritako 15 eguneko epea igarota; ordainketa bakar baten bidez, eta emandako funtsengatik, onuradunari ez zaio eskatuko inolako bermerik eskatuko.

Nori dago zuzenduta


Zinema-aretoen edo zinemaguneen ustiapenaren titular diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, eta baita beraien arteko edozein motatako elkarte ere; hori bai, areto horiek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon beharko dute.

Betekizunak

  • Zinematografiaren eta Ikusmen Arteen Institutuaren Enpresa Zinematografikoen Administrazio Erregistroan inskribatuta egotea, laguntzen deialdi hau argitaratu baino lehen.
  • Zinema-aretoek deialdi hau argitaratu baino gutxienez sei hilabete lehenago egon behar dute jendeari irekita, takilla kontrolatzeko eta diru-sarrerak deklaratzeko sistema batekin.
  • Nortasun juridiko propioarekin legez eratuta egotea, eta bere jarduera EAEn garatzea.
  • Alta emanda egotea, eskaera aurkezteko unean, Ekonomia Jardueren Zergaren dagokion epigrafean, eta ikus-entzunezko proiekzioko jardueraren garapenarekin bat datorren sozietatearen helburu edo xede bat izatea.
  • Diruz lagundu beharreko jarduerak 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte garatu beharko dira
  • Inbertsioko edo programa-garapeneko proiektuetako azpiegiturak xehetasunez identifikatu beharko dira azpiegitura horien kokapenari, izendapenari eta ezaugarriei dagokienez, eta haien erabilera profesionala egiaztatu beharko da jardueraren % 75aren gaineko zinema-emanaldian

  • Ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1209602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan, betiere 2024ko otsailaren 29a baino lehen
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk