Euskadiko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak 2022, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen-, Eraldaketa- eta Erresilientzia-Planaren esparruan (Next Generation EU).
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Irakurketara bideratuko udal-liburutegiei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea eta dirulaguntzen deialdia egitea, 2022an paperezko liburuak eros ditzaten.
Aurrekontuko zuzkidura
575.460,75Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntzak ordainketa bakarrean helaraziko zaizkie erakunde onuradunei, esleipen-ebazpena eman eta gero, dirulaguntzaren gehieneko kopurura arte.
Emandako dirulaguntzak ordainketa bakarrean helaraziko zaizkie erakunde onuradunei, esleipen-ebazpena eman eta gero, dirulaguntzaren gehieneko kopurura arte.
Nori dago zuzenduta
Espainiako Liburutegien Direktorioan liburutegi publikoei dagokien tipologiaren barruan sailkatuta agertzen diren liburutegi publikoetako titular diren toki-erakundeek
Betekizunak
- Dirulaguntza jasoko duten liburutegiak Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren katalogo informatikoaren barruan sartuta egotea.
- Erakunde eskatzaileak paperezko liburuak erostera bideratzea, gutxien-gutxienez, dirulaguntzaren bidez jasotako diru kopurua.
- Erositako liburuen % 50, gutxienez, gaztelaniaz idatzita egotea. Gainerakoak euskaraz egon daitezke. Gainera, posible izango da dirulaguntzaren % 10 Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren atzerriko beste hizkuntza ofizial batzuetan idatzitako liburuak erostera bideratzea.
- Erositako liburuen artean, nahitaez egon beharko dira irakurketa errazeko eta/edo letra handiko liburuak.
- Erositako liburuak 2023ko abenduaren 31 baino lehen sartu beharko dira bildumako katalogo bibliografikoan, eta gutxienez 5 urtez mantendu beharko dira bertan. Halaber, ale bakoitzari alta ematen zaionean, nahitaezkoa izango da jatorriari buruzko etiketan «NEX» (Next Generation) jartzea, dirulaguntza horren bidez eskuratutako funtsak identifikatze aldera.
- Laguntza honen xede diren materialen hornitzaileak hautatzeko, lehentasuna izango dute txikizkako merkataritzara dedikatzen diren udalerriko enpresek.
- Egunean izatea beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Liburutegi Zerbitzua: 945 01 94 71
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1220601Eskabidea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko dokumentazio gehigarria
- Dirulaguntza jasoko duten liburutegiak Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren katalogo informatikoaren barruan sartuta egotea.
- Erakunde eskatzaileak paperezko liburuak erostera bideratzea, gutxien-gutxienez, dirulaguntzaren bidez jasotako diru kopurua.
- Erositako liburuen % 50, gutxienez, gaztelaniaz idatzita egotea. Gainerakoak euskaraz egon daitezke. Gainera, posible izango da dirulaguntzaren % 10 Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren atzerriko beste hizkuntza ofizial batzuetan idatzitako liburuak erostera bideratzea.
- Erositako liburuen artean, nahitaez egon beharko dira irakurketa errazeko eta/edo letra handiko liburuak.
- Erositako liburuak 2023ko abenduaren 31 baino lehen sartu beharko dira bildumako katalogo bibliografikoan, eta gutxienez 5 urtez mantendu beharko dira bertan. Halaber, ale bakoitzari alta ematen zaionean, nahitaezkoa izango da jatorriari buruzko etiketan «NEX» (Next Generation) jartzea, dirulaguntza horren bidez eskuratutako funtsak identifikatze aldera.
- Laguntza honen xede diren materialen hornitzaileak hautatzeko, lehentasuna izango dute txikizkako merkataritzara dedikatzen diren udalerriko enpresek.
- Egunean izatea beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Justifikazioa
Bide telematikoen bidez baino ez dira aurkeztuko dirulaguntza justifikatzeko agiriak, 2023ko maiatzaren 1 baino lehen.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Kontuhartzaileak edo idazkari-kontuhartzaileak betetako Justifikazio egiaztaria
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua