Enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko laguntzak 2022: Lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak

[ES2_2022]

Deskribapena


Xedea

Gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko, Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, 2021eko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea da agindu honen xedea. Entitate horiek berezko nortasun juridikoa izan behar dute, interes komunak ordezkatu eta babesteko elkartu behar dira, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrukoak izan behar dute. Honelako entitateek jaso dezakete laguntza:

a) Lan-sozietateek eta lan elkartuko kooperatibek.

Aurrekontuko zuzkidura

385.800euros

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa eta zenbateko hori erabakitzeko irizpideak.

Lan eta Justizia Sailak garrantziaren araberako laguntzak emango ditu, oinarria 50.000 eurokoa izanik erakunde onuradun bakoitzak ordezkatzen dituen bazkide langileen eta enpresen kopuruaren arabera, eta honako baremo hau kontuan hartuta.

a) Entitate onuradun bakoitzak ordezkatzen dituen bazkide langileen kopurua eskala honenarabera:

1) Lehenengo bazkide langiletik hasi eta 5.000. bazkide langile bitartera, zazpi (7) euro emangodira bazkide langile bakoitzeko.

2) 5.001. bazkide langiletik 10.000. bazkide langile bitartera, sei (6) euro emango dira bazkidelangile bakoitzeko.

3) 10.001. bazkide langiletik aurrera, bost (5) euro emango dira bazkide langile bakoitzeko.

b) Entitate onuradun eskatzaile bakoitzak ordezkatutako enpresen kopuruari dagokionez, laurogei(80) euro emango dira ordezkatutako enpresa bakoitzeko.

Aurreko zenbakian aurreikusitakoaren ondorioetarako, ordezkatzen dituzten bazkide langileenkopurua eta enpresa elkartuen kopurua egiaztatu beharko dute entitate onuradun eskatzaileek.

Erakunde onuradun batek, gehienez ere, artikulu honen arabera gutxien dagokion erakundeakjasotzen duenaren hirukoitza jaso ahal izango du. Zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako plangintzan aurreikusten diren gastuen% 50, beste edozein laguntza publikoren oinarrian dauden egitura-gastuak alde batera utzita.

Ordainketa-modua:

Bi zatitan ordainduko da emandako dirulaguntza. Lehen zatia, emandako dirulaguntzaren% 75, aurrez ordainduko da, jakinarazpena egin eta, uko egin ez bazaio, hamabost egun igaroondoren. Bigarren zatia, berriz, 2023an ordainduko da, diruz lagundutako jarduketa bukatutakoan.Lehenago, agindu honetan eskatutako justifikazioa aurkeztu beharko da, eta zenbatekoalaguntzaren likidaziotik ateratzen dena izango da.

Azken memoria aurkezteko epea, gehienez, hiru hilabetekoa izango da, onartzen denetikzenbatzen hasita, eta beti ere 2021eko uztailaren 31 baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea

  • Onura publiko elkarte izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0097712

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea bide elektronikoaren bidez egin behar da

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk