Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleentzako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko dirulaguntzetarako deialdia, ERASMUS+ programaren esparruaren barruan (2022-2023)

[ERASMUS PLUS]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzetarako deialdia egitea, Erasmus + Programaren barruan irakasleen eta ikasleen ikaskuntzarako onartutako mugikortasun-proiektuak kofinantzatzeko, betiere 2022-2023 ikasturtean garatzen badira.

Europar Batasunaren finantzaketa oro har ekintzaren aurrekontuaren %100era iritsiko ez denez, deialdi honen bitartez eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik eskuratzen diren dirulaguntzak Europar Batasunaren finantzaketak estaltzen ez duen aurrekontuaren zatia estaltzeko erabiliko dira.

Mugikortasun-programa horien hartzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleak eta/edo tituludunak (ikasketen azken urtean KA1 eskatu dutenak) edo EAEko Lanbide Heziketako irakasleak izango dira.

Laguntza horrek, beraz, 2022-2023 ikasturtean egiten diren mugikortasun-proiektuen aurrekontuaren zati proportzionala estaliko du.

Mugikortasun hauek kofinantzatu ahal izango dira:

- Goi-mailako Lanbide Heziketari dagozkion KA1 proiektuak: ikasleen zein irakasleen mugikortasunak.

- Goi-mailako mailarekin bat ez datozen Lanbide Heziketako gainerako KA1 proiektuak: irakasleen mugikortasunak soilik.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza 2 epetan ordainduko da (lehena 2022ko ekitaldian, eta azkena 2023koan):

- Proiektu bakoitzerako laguntza osoaren %40, emandako laguntza onartu ondoren edo, hala badagokio, aginduaren 11.a) artikuluan ezarritako epea igarota ez badio berariaz uko egin.

- Proiektuko mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako azken %60a, mugikortasunak egin ahala. Hala, mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitza amaitutakoan, erakunde onuradunak egindako mugikortasun bakoitzeko ziurtagiri bat aurkeztuko ditu, V. eranskinaren arabera, hilabeteko gehieneko epean.

Ziurtagiria jasotakoan eta ziurtagiri horretan zein SEPIEren behin betiko ebazpenean azaltzen diren datuak egiaztatutakoan, agindua emango da egindako mugikortasunen arabera kofinantzaketari dagokion zatia ordaintzeko.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko eremu geografikoan jarduera ekonomikoa garatu dutela egiaztatzea.
  • Erasmus+ Programaren KA1 mugikortasun-proiektuetan parte hartzea, Lanbide Heziketaren eremuan.
  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erasmus+ proposamenen deialdian proiektuak onetsita eduki
  • Erasmus+ proposamenen deialdian proiektuak onetsita izatea.

Betekizunak

  • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea.
  • Sexu-diskriminazioagatik jasotako administrazio- edo zigor-arloko desgaikuntzarik ere ez izatea. (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).

  • Zerga-betebeharrak egunean edukitzea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Eskatu beharreko beste edozein betebehar eta eskakizun betetzea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3 apartatuetan aurreikusitakoaren arabera
  • Helburu bererako beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutan laguntza edo bestelako baliabiderik eskatu badu ?eta, hala badagokio, eskuratu? komunikatu behar du
  • Erakunde eskatzaileak egiaztatu duela proiektuan parte hartzen dutenek ez dutela jasotzen Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren bestelako dirulaguntzarik proiektu bererako.
  • Erakunde eskatzaileak atxiki egiten zaiola Lanbide Heziketaren eremuko pertsonen ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak, ERASMUS+ programaren esparruaren barruan, antolatu eta garatzeko dirulaguntzak batera finantzatzeko Aginduan ezarritakoari.
  • Erakunde eskatzaileak deialdiaren oinarri guztiak ezagutzen eta onartzen ditu eta, laguntza ematen bazaio, haren xedeak betetzea hitzematen du
  • Betetzen dituela laguntzen onuradun izateko indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen eskakizunak. Horrela egiaztatzen duten agiriak dituela. Erakundeak administrazioari helaraziko dizkiola horiek, horrela egiteko eskatuz gero.
  • Aitorpenari dagokion aldi osoan beteko dituela aurreko betebeharrak.
  • Ebazpenean kontuan hartutako egoeren edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0097413

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratuz jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). Eskabideak aurkezteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk