Ekintzaileei bultzatzeko 2022ko laguntzen deialdia: enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak
[ENTA_APEA 2022]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileei enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko 2022an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak).
Aurrekontuko zuzkidura
640.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Erakunde laguntzaileek 1.000 euroko dirulaguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta dirulaguntza esleituta izan behar du.
- Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien dirulaguntza emateko.
- Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.
- Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, aurreko urteko deialdiko egikaritze-mailaren arabera (arreta eman zaien pertsonen kopurua, onartutakoekin alderatuta).
- Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako dirulaguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.
- Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.
- Lanbideren web-orrian (https://www.lanbide.euskadi.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.
Ekintzaileak: Enpresa-proiektu berriak abian jartzekolaguntza gehienez ere 1.500 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira
- 220.000 euro bideratuko dira 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazte ekintzaileentzako laguntzetarako eta 180.000 euro bideratuko dira 30 urte edo gehiago dituzten ekintzaileentzako laguntzetarako
Ordainketa-modua:
Erakunde laguntzaileei:
- Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren %50 dirulaguntza ematea onartu ostean, 2022eko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura laguntzeko prozesua hasten denean.
- Bigarren ordainketa: Pertsona bakoitzeko, gainerako %50, 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, prozesua osatzen duen eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta hartzen duen pertsona sustatzaile bakoitzeko. Erakunde laguntzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu behar du:
- Pertsona sustatzaile bakoitzeko EJZn alta eman izanaren kopia
- Pertsona sustatzaileen eginiko jarduerak zehaztuko dituen azken memoria
- Pertsona sustatzaileek bete behar dituzten baldintzak betetzearen egiaztatzea.
Ekintzaileei:
- Lehenengo ordainketa: dirulaguntzaren %50 dirulaguntza ematea onartu ostean eta bideragarritasun-plana eratu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi eta gero, 2022eko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kargura.
- Bigarren ordainketa: Gainerako %50, 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta eman eta gero. Erakunde laguntzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu behar du:
- EJZn alta eman izanaren kopia
- Eginiko jarduerak zehaztuko dituen azken memoria
- Pertsona sustatzaileak bete behar dituen baldintzak betetzearen egiaztatzea.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea. Ondorio horietarako, lan egindako eguntzat zenbatuko dira Gizarte Segurantzan alta emanda egin dituen egunak. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, zenbatu beharreko egunak hauek izango dira: alta-egunak bider kontratatutako lanaldi-ehunekoa.
Eskakizunak:
- EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea
- Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea
- Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza eta laguntza jasotzeko prozesuan sartuta egotea
-
Bideragarritasun-plan bat izatea enpresa edo negozio berri bat abian jartzeko.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.
Erantzukizunpeko adierazpena
- Esklusiboki enpresa edo negozioa martxan jartzeko jardueretan aritzea.
-
Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek enpresa edo negozioa ezartzeko zehaztutako aholkularitzako eta laguntzako jarduera guztietara joatea.
Erantzukizunpeko adierazpena
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, gehienez ere 3 hilabeteko epean, negozioa abian jartzeko diruz lagundutako tutoretza eta laguntzako prozesua amaitzen denetik zenbatzen hasita
-
Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Aurreko deialdietan, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak)
Erantzukizunpeko adierazpena
- Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ?Entitate Kolaboratzaileek
Lanbide-EEZn erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena eskatzen duten erakundeek profil hau izango dute: EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, mankomunitateak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.
Eskakizunak:
- 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan
- Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanen arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
Betekizunak
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erantzukizunpeko adierazpena
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Informazio orokorra: 945 160 601
Posta-elektronikoa: personas.emprendedoras@lanbide.eus
Tel: (945-181 347) (945 181 350) (945 017 094)
Kodea
1102111Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Erakunde laguntzaileak
Eskabideak aurkezteko epea: 2022/07/05
Amaiera-data: 2022/07/29
-
Ekintzaileak
Eskabideak aurkeztu beharko dira baimendutako erakundeen bitartez.
Eskabideak aurkezteko epea:
Hasiera-data: Prozesua hasi eta hurrengo eguna
Amaiera-data: 10 egun laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera
-
Ekintzailetza-proiektuak honako hauek jasoko ditu:
- Sustatzaileekin egin beharreko jarduerak aholkularitza- eta laguntza-prozesuan.
- Jarduera bakoitzean (ideiak/ekintzak) laguntza jasotzeko aurreikusitako pertsona-kopurua, sexuaren eta adinaren arabera.
-
-
-
-
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erantzukizunpeko adierazpena
- EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea
- Langabezian egotea eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea
- Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza eta laguntza jasotzeko prozesuan sartuta egotea
-
Bideragarritasun-plan bat izatea enpresa edo negozio berri bat abian jartzeko.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.
Erantzukizunpeko adierazpena
- Esklusiboki enpresa edo negozioa martxan jartzeko jardueretan aritzea.
-
Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek enpresa edo negozioa ezartzeko zehaztutako aholkularitzako eta laguntzako jarduera guztietara joatea.
Erantzukizunpeko adierazpena
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea, gehienez ere 3 hilabeteko epean, negozioa abian jartzeko diruz lagundutako tutoretza eta laguntzako prozesua amaitzen denetik zenbatzen hasita
-
Xede horretarako beste diru-laguntzarik jaso ez izana.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Aurreko deialdietan, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen onuradun ez izatea (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei laguntzeko kudeatu dituen deialdietan jasota dauden laguntzak)
Erantzukizunpeko adierazpena
- Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
- 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan
- Sustatzaileei laguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena; giza baliabide horiek urtebetetik gorako esperientzia izan behar dute, eta curriculum egiaztatua autoenplegurako laguntza- eta tutoretza-lanen arloan. Gainera, diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoa izateko konpromisoa hartuko dute, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu eta igo beharrezko dokumentazioa.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak