Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak: Eratzea eta Sustatzea 2022

[EMC_2022]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduera:

Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, izaera hori ez duten enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko kasuak barnean hartuta. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat joko dira lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak eta gainerako kooperatiba-motak, baldin eta lan-bazkideekiko izaera integrala badute (lan-bazkideek beste mota bateko bazkideekin modu orekatuan parte hartuko dute sozietate-organoetan); horiez gain, beste hauek ere gizarte-ekonomiako enpresatzat hartuko dira: lan-sozietateak, eta beren prestakuntza akademikoaren zati gisa eta dagokion unibertsitatearen tutoretzapean enpresa bat garatzen duten unibertsitate-ikasleez osatutako kooperatiba-sozietateak.

 

Erakunde onuradunak:

2021eko irailaren 1etik 2022ko irailaren 15era (egun biak barnean hartuta) Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan erregistraturiko kooperatibak eta lan-sozietateak, hurrenez hurren. Horretarako, erregistroetan aurkeztutako data hartuko da erregistroan erregistratu izanaren datatzat.

 

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

2.420.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1.– Baremo hauen arabera kalkulatuko da zenbateko dirulaguntza eman behar zaion gizarte-ekonomiako enpresa sortu berri bakoitzari:

a) 4.000 euro, lan-kontratu mugagabearekin sartzen den bazkide langile bakoitzeko. Halakotzat joko dira: gizarte-ekonomiako enpresako bazkide langile guztiak, baldin eta erakundea eratzen denetik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean (bi egunak barne) sartu badira enpresan.

Aurreko paragrafoan bazkide langileak aipatzen direnean, nekazaritza-kooperatiben kasuan, ulertu behar da eskubide osoko bazkideak aipatzen ari direla.

b) Aurreko atalean zehaztutako kopuruari 1.000 euro gehitu beharko zaizkio kasu hauetako bakoitzarengatik: Emakumeak izatea, erakundeko bazkide langile edo lan-bazkideen gehiengoa emakumeak badira; Desgaitasunen bat izatea, hau da, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala izatea, eta, gutxienez, % 45eko desgaitasuna onartua izatea, etb.

Pertsona bera bada aurreko egoera batean baino gehiagotan dagoena, hasiera batean zehaztutako zenbatekoari 1.000 euro gehituko zaio egoera bakoitzeko, baina dirulaguntza gehienez ere 6.000 eurokoa izango da sartzen den bazkide langile bakoitzeko edo laneko bazkide bakoitzeko.

c) Dirulaguntzak, a) eta b) letren arabera kalkulatuta, ezin izango du inola ere gainditu sozietateko bazkide-langileek harpidetutako kapitalaren kopurua, eta 30.000 eurotik gorakoa ere ez da izango.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

a) Estreinako, diru-laguntzaren guztizkoaren % 75, diru-laguntza emango dela jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, % 25, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1217902

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea bide elektronikoaren bidez egin behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk