Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia (PRE)

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da ekainaren 18ko 90/2020 Dekretuan (2019ko ekainaren 26ko EHAA, 120. zk.) araututako laguntzen 2022ko deialdia egitea. Dekretu horren bidez, ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak arautzen dira, gatazka-testuinguruetan eta beste indarkeria-egoera batzuetan krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleentzat, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bitartez identifikatuta.

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

2022ko martxoaren 11ko ebazpenaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako proiektuetarako laguntzak emateko 2022ko deialdia egiten duenaren 2 artikuluan dago.

Esku-hartze mota: ekintza humantarioko proiektuak (PRE): 4.000.000 €

 

 

Ordainketa-modua:


Ekintza humanitarioko proiektuak ordainketa bakarrean ordainduko dira, laguntza onartu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Deialdi hau hurrengo betekizunak betetzen dituzten erakunde edo erakunde elkarteei zuzenduta dago:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan izena emanda egotea;

b) ekintza humanitarioko esku-hartzeak xede gisa estatutuetan jasota edukitzea edota aurretiazko etengabeko lana egiaztatzea, gutxienez bi uretan;

c) ekintza humanitarioko estrategia bat eskatuz gero, ekintza humanitarioko plan estrategikoa edukitzea, bere egoitzatik egiten duen lanerako.

(Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 5. artikuluan)

Esku-hartzeei dagokienez, hauek ere zenbait betekizunekin bat etorri beharko dira:

a) deialdiaren aurrekontu-ekitaldian hastea;

b) 12 hilabeteko iraupena izatea, proiektuen kasuan (PRE) eta 24 hilabetekoa, estrategien kasuan (EHE);

c) tokiko erakunde baten, edo batzuen partaidetza edukitzea, bazkide-elkarte bat badira. Tokiko erakundeak edo erakundeek (elkarte bat osatzen badute), nortasun juridikoa izan behar dute eta inoiz zehapen penal edo administratiborik jaso ez izana ziurtatu beharko dute. Era berean, dirulaguntzaren xede diren jarduerak osorik edo partzialki zuzenean egitearen erantzukizuna izango dute;

d) ekintza humanitarioko estrategien kasuan, esku hartzeek erakunde humanitarioak sendotzeko ekintzak jaso beharko dituzte, krisiaren eraginpeko pertsonei hobeto lagundu ahal izateko; gainera, lekukotza, salaketa eta eraginen ekintzak ere jaso beharko dituzte, krisi horiek sortzen dituzten kausei buruz euskal herritarrak sentsibilizatzeko.

(Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 6.artikuluan)

 

 

Eskakizunak:

  • Estar dado de alta en el Registro de Agentes de Cooperación antes de solicitar la ayuda.
  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Gaztelako atea, 15 - 01007, Vitoria-Gasteiz

 

Kontsulta orokorrak: Miren García Bueno

me-garciabueno@elankidetza.eus

945 0178 53

Kontsulta teknikoak: Pilar Diez Arregi

mp-diezarregui@elankidetza.eus

945 01 55 16

Kontsulta juridikoak: Iñigo Durana

i-durana@elankidetza.eus

945 01 80 87

Kontsulta eta gertakari informatikoak: Alicia Mendez

m-mendezarroita@elankidetza.eus

945 01 55 11

Identifikazio elektronikoko kontsultak - IZENPE: 900 840 123

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1002011

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ekintza humanitarioko proiektuei dirulaguntzak emateko hartzen diren ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkie erakunde eskatzaileei; hala ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu ahal izango dira, jendearen ezagupen orokorrerako. Ondoz-ondoko lehia-prozeduaren kasuan, 6 hilabeteko epea igaro eta berariaz jakinarazi ez bada, eskaera onetsi egin dela ulertu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 24. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Beste tramite batzuk