Eguneroko informazioa ematen duten komunikabideei dirulaguntza

[Eguneroko informazioa ematen duten komunikabideei dirulaguntza]

Deskribapena


Xedea

Xedea EAEn irismen handiena duten eguneroko informazioa ematen duten  komunikabideei dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea da, bai COVID-19aren pandemian, bai gaur egun, gaurkotasuneko informazioa ematen dutenei, bereziki eskualdekoa eta tokikoa. 

Aurrekontuko zuzkidura

6.000.000 €

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Komunikabideak

Eskakizunak:

  • Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak, gutxienez EAEko hiru lurralde historikoetako baten eremua hartzen dutenak.
  • 2021eko abenduaren 31n gutxienez 5 langile izatea plantillan.
  • Gutxienez 5.000 pertsonako audientzia izatea EAEn, CIESek 2021erako egindako txosten metatuaren arabera. Prentsa idatziaren eta eguneroko prentsaren kasuan, bi euskarrien audientzia metatua hartuko da kontuan: papera eta digitala. Irrati jeneralistaren kasuan, EAEn katean emititzen duten lurraldeko eta tokiko irrati guztien audientzien batura hartuko da kontuan.
  • 2021. urtean desinformazioaren aurkako borrokan eta/edo herritarren alfabetatze mediatikoan lagundu dutela egiaztatzea, neurri espezifikoak hartuta.

Hedabide-motak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten edo ordezkaritza duten eguneroko prentsa idatziak eta haien digitalak eta komunikabide digital natiboak, programazioaren % 15 gutxienez EAErentzat dela.
  • Programazio jeneralista duten irratiak, egoitza Euskadin dutenak edo EAEn ordezkaritza dutenak eta programazio propioa dutenak. Dirulaguntza honen ondorioetarako, programazio propiotzat jotzen da, gutxienez, programazioaren % 15, astelehenetik ostiralera eta 07:00etatik 24:00etara izatea, deskonexioan egina eta Euskal Autonomia Erkidegoko entzuleei soilik zuzendua.
  • Egoitza Euskadin duten edo EAEn ordezkaritza duten eta programazio propioa duten telebista jeneralistak. Dirulaguntza honen ondorioetarako, programazio propiotzat jotzen da, gutxienez, programazioaren % 15, astelehenetik ostiralera eta 07:00etatik 24:00etara izatea, deskonexioan egina eta Euskal Autonomia Erkidegoko publikoari soilik zuzendua.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Kodea

1220501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk