Euskal Autonomia Erkidegoko udalei laguntzak ematea, bake-epaitegien 2022ko funtzionamendu-gastuetarako
[EAEko udalei 2022ko diru-laguntzak, bake-epaitegien funtzionamendu gastuetarako]
- Erakundea:
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Bake Epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztiei zuzendutako diru-laguntza da, epaitegi horien funtzionamendu-gastuetarako.
Aurrekontuko zuzkidura
500.000 euroPrestazio ekonomikoa
Deialdiaren aginduan aipatzen diren laguntzak dira (236 udal, bake-epaitegia dutenak) dagokion ekitaldirako, bostehun mila (500.000) euroko zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura.
Bake-epaitegia duen Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazten da, aurreikusitako kreditua banatzeko moduluen arabera eta honako irizpide hauen arabera:
1.- Udalerrietako zuzenbidezko biztanleria, erakunde eskudunak egindako azken argitalpen ofizialaren arabera, eskala honen arabera:
ZENBAT BIZTANLE
ZENBATEKOA
1etik 499ra
750 €
500etik 999ra
875 €
1.000tik 2.999ra
1.850 €
3.000tik 6.999ra
2.650 €
7.000tik 19.999ra
3.625 €
20.000tik 29.999ra
4.625 €
30.000tik 39.999ra
5.725 €
40.000tik gorakoak
7.425 €
2.- Espetxe bat dagoen udalerrietako udalek 1.850 euroko osagarria jasoko dute.
3.- Bake-epaitegietako idazkaritzak langile bakarreko elkarteetan dituzten udalerrietako udalek udalerriko biztanle bakoitzeko legokiekeen zenbatekoaren % 85eko diru-laguntza jasoko dute.
Aurreko paragrafoan aipatutako Idazkaritzen Elkarteen egoitza kokatuta dagoen udalerrietako udalek, arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100 jasoko dute, eta, horrez gain, beren udalerrietako biztanle bakoitzeko, elkarteko udalei dagozkien kopuruen % 15.
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarra, laguntzak urtero emateko agindua argitaratzen denean.
Deialdiaren aginduan aipatzen diren laguntzak dira (236 udal, bake-epaitegia dutenak) dagokion ekitaldirako, bostehun mila (500.000) euroko zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura.
Bake-epaitegia duen Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazten da, aurreikusitako kreditua banatzeko moduluen arabera eta honako irizpide hauen arabera:
1.- Udalerrietako zuzenbidezko biztanleria, erakunde eskudunak egindako azken argitalpen ofizialaren arabera, eskala honen arabera:
ZENBAT BIZTANLE | ZENBATEKOA |
1etik 499ra | 750 € |
500etik 999ra | 875 € |
1.000tik 2.999ra | 1.850 € |
3.000tik 6.999ra | 2.650 € |
7.000tik 19.999ra | 3.625 € |
20.000tik 29.999ra | 4.625 € |
30.000tik 39.999ra | 5.725 € |
40.000tik gorakoak | 7.425 € |
2.- Espetxe bat dagoen udalerrietako udalek 1.850 euroko osagarria jasoko dute.
3.- Bake-epaitegietako idazkaritzak langile bakarreko elkarteetan dituzten udalerrietako udalek udalerriko biztanle bakoitzeko legokiekeen zenbatekoaren % 85eko diru-laguntza jasoko dute.
Aurreko paragrafoan aipatutako Idazkaritzen Elkarteen egoitza kokatuta dagoen udalerrietako udalek, arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100 jasoko dute, eta, horrez gain, beren udalerrietako biztanle bakoitzeko, elkarteko udalei dagozkien kopuruen % 15.
Ordainketa bakarra, laguntzak urtero emateko agindua argitaratzen denean.
Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
Betekizunak
-
Zuzeneko laguntza denez, ez dago berariazko betekizunen mende, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan oro har ezarritako zuzeneko aplikaziokoak izan ezik, horiek nahitaez bete beharko baitira laguntzaren onuradun izateko.
Nolanahi ere, Bake Epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek egunean izan beharko dituzte indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betebehar horiek betetzen direla ofizioz egiaztatuko da. Laguntzaren onuradunak aurka egiten badu, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
Horrez gain, laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
- Justizia Administrazioko Zuzendaritzari jakinaraztea beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik jasotako laguntzak, diru-laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.- Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten eginkizunak betez eskatzen dieten informazio guztia ematea.
- Diru-laguntza eman den gastu zehatzak ordaintzeko erabiltzeko eskubidea, zehazki, honako hauei dagozkienak: energia, elektrizitatea, telefonoa, garbiketa, bulegoko materiala, joan-etorriak, Udaleko langileen soldata-kostuaren egozpena eta, oro har, Bake Epaitegiaren funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako gastu arruntak.
- Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, urte bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, aurreko urtean Bake Epaitegiari zerbitzua emateko erabili diren udal baliabide eta instalazioen azalpen-memoria aurkeztu beharko dio, bai eta egindako gastu errealen zenbatekoak ere, deialdi-aginduaren II. eranskinean agertzen den ereduaren arabera.
Horietaz gain, II. eranskinarekin batera, Udalak egindako gastuen fakturen eta/edo gainerako egiaztagirien kopiak aurkeztuko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
1097602Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ofizioz ematen den diru-laguntza da, hala ere, justifikazioaren izapidetze elektronikoa egiteko, beharrezkoa da eskatzaile gisa alta ematea orrialde honetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zuzeneko laguntza denez, ez dago berariazko betekizunen mende, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan oro har ezarritako zuzeneko aplikaziokoak izan ezik, horiek nahitaez bete beharko baitira laguntzaren onuradun izateko.
Nolanahi ere, Bake Epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek egunean izan beharko dituzte indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betebehar horiek betetzen direla ofizioz egiaztatuko da. Laguntzaren onuradunak aurka egiten badu, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
Horrez gain, laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
- Justizia Administrazioko Zuzendaritzari jakinaraztea beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik jasotako laguntzak, diru-laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.- Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten eginkizunak betez eskatzen dieten informazio guztia ematea.
- Diru-laguntza eman den gastu zehatzak ordaintzeko erabiltzeko eskubidea, zehazki, honako hauei dagozkienak: energia, elektrizitatea, telefonoa, garbiketa, bulegoko materiala, joan-etorriak, Udaleko langileen soldata-kostuaren egozpena eta, oro har, Bake Epaitegiaren funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako gastu arruntak.
- Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, urte bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, aurreko urtean Bake Epaitegiari zerbitzua emateko erabili diren udal baliabide eta instalazioen azalpen-memoria aurkeztu beharko dio, bai eta egindako gastu errealen zenbatekoak ere, deialdi-aginduaren II. eranskinean agertzen den ereduaren arabera.
Horietaz gain, II. eranskinarekin batera, Udalak egindako gastuen fakturen eta/edo gainerako egiaztagirien kopiak aurkeztuko dira.
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio-Prozedura Erkidea urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Karpeta bitartez egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu Nire karpetan.
-
Justifikazio-memoria (II. Eranskina) inprimaki bat da, PDF formatuan, eta urte bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan bete eta aurkeztu behar da.
Memoriarekin batera, fakturen kopia eta/edo udalak egindako gastuen egiaztagiriak aurkeztuko dira.
-
Laguntza jasotzen duten udalek diru-laguntza zein gastu zehatzetarako eman den ordaintzeko erabili beharko dute diru-laguntza.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute, urte bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, aurreko urtean Bake Epaitegiari zerbitzua emateko erabili diren udal baliabide eta instalazioen azalpen-memoria, bai eta egindako gastu errealen zenbatekoak ere, deialdi-aginduaren II. eranskinean agertzen den ereduaren arabera.
II. eranskin horrekin batera, Udalak egindako gastuen fakturen eta/edo gainerako egiaztagirien kopiak aurkeztuko dira.
Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, bide telematikoz aurkeztu beharko du beharrezko dokumentazioa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
• Justifikazio-memoria (deialdiaren II. eranskin normalizatuaren arabera), eta egindako gastuen fakturen eta/edo gainerako egiaztagirien kopia.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-n aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua