EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako diru-laguntzak, Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko. 2022-2023 ikasturterako deialdia

[EA2030/LHA2030_20222023]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-prozeduraren bidez, 2022-2023 ikasturtean Eskolako Agenda 2030 (EA2030) eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 (LHA2030) programak garatzeko. 

Aurrekontuko zuzkidura

1.250.000

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak:

- 5.000 euro, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeentzat.

- 3.000 euro, gainontzeko ikastetxeentzat.

 

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntza bi fasetan ordainduko da, deialdi-aginduaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera:

– Emandako zenbatekoaren % 80 diru-laguntza onartu ondoren ordainduko da.

– Gainerako % 20a justifikazio-izapidea behar bezala bete ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla ziurtatu

  • Ordezkaritza-ahalorde ziurtatu

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak

Eskakizunak:

  • Izapidetzea eskuordetzea (ikastetxeko zuzendariak ez baditu kudeatuko gainerako administrazio-izapideak Nire karpetaren bidez, eskaeraz gain)

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek antzeko beste diru-laguntza batzuk eman ondoren, haiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da, erakunde onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.
  • Erakunde eskatzaileak ezin du egon diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean, ezta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoetan ere.
  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. zenbakitik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0038409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskola Agenda 2030 / Lanbide Heziketako Agenda 2030 programa garatzeko diru-laguntza eskuratu nahi duten erakunde eskatzaileek eskaera inprimakia bete beharko dute, eta bertan erantsi ahal izango dituzte beharrezko gainerako dokumentuak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete eskabideak aurkezteko epea hasten denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ikastetxe onuradunek 2023ko ekainaren 24a baino lehenago justifikatu beharko dute jasotako diru-laguntzaren erabilera, Nire karpetaren bitartez (https://www.euskadi.eus/nirekarpetahttps://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

Justifikazioa egiteko dokumentu hauek aurkeztuko dituzte:

 

a) Diru-laguntza eman zenean ezarritako baldintzak bete direla erakusten duen Proiektuaren memoria, proposatutako eredua erabiliz.

b) Kontu justifikatzaile formularioa (Excel dokumentua).

c) Laginketa egin behar duten ikastetxeek baino ez, fakturak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk