EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako diru-laguntzak, Eskolako Agenda 2030 eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 programak garatzeko. 2022-2023 ikasturterako deialdia
[EA2030/LHA2030_20222023]
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-prozeduraren bidez, 2022-2023 ikasturtean Eskolako Agenda 2030 (EA2030) eta Lanbide Heziketako Agenda 2030 (LHA2030) programak garatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
1.250.000Prestazio ekonomikoa
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak:
- 5.000 euro, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria indarrean duten ikastetxeentzat.
- 3.000 euro, gainontzeko ikastetxeentzat.
Ordainketa-modua:
Emandako diru-laguntza bi fasetan ordainduko da, deialdi-aginduaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera:
– Emandako zenbatekoaren % 80 diru-laguntza onartu ondoren ordainduko da.
– Gainerako % 20a justifikazio-izapidea behar bezala bete ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Eskakizunak:
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituen, organo eskudunek jaulkitako ziurtagiri administratibo positiboen bidez egiaztatu beharko du.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla ziurtatu
Parte hartzeko eskabidearekin batera, baimena emango zaio organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak betetzen dituela, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
-
Ordezkaritza-ahalorde ziurtatu
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak
Eskakizunak:
-
Izapidetzea eskuordetzea (ikastetxeko zuzendariak ez baditu kudeatuko gainerako administrazio-izapideak Nire karpetaren bidez, eskaeraz gain)
Titulartasun publikoko ikastetxeen kasuan, eta indarrean dagoen araudiaren arabera, prozedura honen organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean ikastetxearen legezko ordezkaritza, zuzendariak bere gain hartuta. Pertsona horrek (zuzuendariak) identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat izan beharko du izapideak hasi ahal izateko.
Ikastetxeetako zuzendariek beste pertsona baten esku utz ditzakete AE2030 / LHA2030 espedientearekin lotutako etorkizuneko administrazio-izapideak (eskabidea izan ezik) Nire karpetaren bidez. Kasu horretan, ezinbestekoa izango da "A2030 / LHA2030erako ordezkaritzaren eskuordetza-dokumentua" betetzea. Dokumentu hori eskabidearekin batera aurkeztuko da.
Betekizunak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek antzeko beste diru-laguntza batzuk eman ondoren, haiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da, erakunde onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.
- Erakunde eskatzaileak ezin du egon diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean, ezta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoetan ere.
- Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. zenbakitik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskola Agenda 2030 / Lanbide Heziketako Agenda 2030 programa garatzeko diru-laguntza eskuratu nahi duten erakunde eskatzaileek eskaera inprimakia bete beharko dute, eta bertan erantsi ahal izango dituzte beharrezko gainerako dokumentuak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Gizarte Segurantzako ziurtagiria.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Ogasuneko ziurtagiria
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hori behar beste aldiz betetzen duzun.
-
Ordezkaritza-ahalordea
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez da beharrezkoa egiaztatzea ordezkaritza-ahalmen nahikoa duzula ziurtagiriaren erakunde titularraren izenean izapidetzeko.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Eskolako Agenda 2030 / Lanbide Heziketako Agenda 2030-erako ordezkaritza eskuordetzeko dokumentua
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek antzeko beste diru-laguntza batzuk eman ondoren, haiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da, erakunde onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.
- Erakunde eskatzaileak ezin du egon diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren batean edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen batean, ezta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoetan ere.
- Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. zenbakitik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituen, organo eskudunek jaulkitako ziurtagiri administratibo positiboen bidez egiaztatu beharko du.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla ziurtatu
Parte hartzeko eskabidearekin batera, baimena emango zaio organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak betetzen dituela, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
-
Ordezkaritza-ahalorde ziurtatu
-
Izapidetzea eskuordetzea (ikastetxeko zuzendariak ez baditu kudeatuko gainerako administrazio-izapideak Nire karpetaren bidez, eskaeraz gain)
Titulartasun publikoko ikastetxeen kasuan, eta indarrean dagoen araudiaren arabera, prozedura honen organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean ikastetxearen legezko ordezkaritza, zuzendariak bere gain hartuta. Pertsona horrek (zuzuendariak) identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat izan beharko du izapideak hasi ahal izateko.
Ikastetxeetako zuzendariek beste pertsona baten esku utz ditzakete AE2030 / LHA2030 espedientearekin lotutako etorkizuneko administrazio-izapideak (eskabidea izan ezik) Nire karpetaren bidez. Kasu horretan, ezinbestekoa izango da "A2030 / LHA2030erako ordezkaritzaren eskuordetza-dokumentua" betetzea. Dokumentu hori eskabidearekin batera aurkeztuko da.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi (beharra badago, beste diru-iturri bat jasota)
- eskabidea sinatu eta bidali
- gorde betetako dokumentazioa
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazioaren boterean jada daudenak, haiek prestatuak baldin badirenak edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentu eta datuak ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkideko, urriaren 26ko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete eskabideak aurkezteko epea hasten denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ikastetxe onuradunek 2023ko ekainaren 24a baino lehenago justifikatu beharko dute jasotako diru-laguntzaren erabilera, Nire karpetaren bitartez (https://www.euskadi.eus/nirekarpetahttps://www.euskadi.eus/nirekarpeta).
Justifikazioa egiteko dokumentu hauek aurkeztuko dituzte:
a) Diru-laguntza eman zenean ezarritako baldintzak bete direla erakusten duen Proiektuaren memoria, proposatutako eredua erabiliz.
b) Kontu justifikatzaile formularioa (Excel dokumentua).
c) Laginketa egin behar duten ikastetxeek baino ez, fakturak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Kontu Justifikatzailea
- Proiektuaren memoria
-
Gizarte Segurantzako ziurtagiria.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Ogasuneko ziurtagiria
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hori behar beste aldiz betetzen duzun.
-
Proiektuaren justifikazio ekonomikoa burutzea justifikazio-kontu sinplifikatuko administrazio-prozeduraren bidez.
Dokumentua deskargatu, bete eta igo Nire karpeta ataletik.
-
Ikastetxean Eskola Agenda 2030 / LHA2030 proiektuaren garapena deskribatzen duen dokumentua.
Erraztutako memoria dokumentua bete ostean, Egoitza Elektronikoko "Nire Karpeta" ataletik atxikitu behar da.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituen, organo eskudunek jaulkitako ziurtagiri administratibo positiboen bidez egiaztatu beharko du.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla ziurtatu
Parte hartzeko eskabidearekin batera, baimena emango zaio organo kudeatzaileari ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak betetzen dituztela, behar beste aldiz.
Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimenik ematen ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak betetzen dituela, organo eskudunek emandako administrazio-ziurtagiri positiboen bidez egiaztatu beharko du.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-ren bitartez aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua