Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak

Deskribapena


Xedea

Desgaitasuna duten langileen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, desgaitasuna duen langile bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.

Aurrekontuko zuzkidura

850.000 €

Prestazio ekonomikoa

Kontrataziorako laguntzak:

Kontratazioak egiteagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa, lanaldi osorako, 4.000 eurokoa da.

Enpresa laguntzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duen kasuetarako, kontratatutako pertsona desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituena baldin bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.

Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, aurreko apartatuetan xedatutako dirulaguntza hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko da, proportzionalki.

Kontratatutako pertsona emakumea bada, dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 handituko da.

Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzak:

Diruz lagundu ahal izango dira lan-ingurunean dituzten desabantailak gainditzera bideratutako jarduketak, hala nola lan-ingurunean edo ekoizpen-prozesuan irisgarritasuna hobetzeko jarduketak nahiz lanpostu-egokitzeak egitekoak, betiere banakoari eragiten diotenak; zehazki, hauek: 

a) Desgaitasuna duten pertsonek lanlekuetarako irisgarritasuna izatea eragozten edo zailtzen duten oztopo fisikoak kentzea, bai eta lanlekuetan haien mugikortasuna edo komunikazioa oztopatzen duten hesiak kentzea ere. 
b) Lan-ekipamenduak, hala nola altzariak, makinak edo ekipo informatikoak, desgaitasuna duten pertsonei egokitzea, bai eta lanpostuaren ingurune fisikoa nahiz ekoizpen-prozesua ere.
c) Desgaitasuna duten pertsonek erabiltzeko egokiak diren programa informatikoak eta komunikazio-bitartekoak instalatzea.

Banakoari eragiten dioten egokitzeak egiteko neurriak ezartzeagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da gehienez, desgaitasuna duen langile bakoitzeko diruz laguntzen ahal diren kostuen% 100era izan daiteke.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak

Desgaitasuna duten langileak kontratatzen edo bazkide gisa sartzen dituzten enpresak, kooperatibak edo lan-sozietateak.

Betekizunak

  • Lantokia EAEn egotea.

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Ez edukitzea ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona arrazoi hauengatik:
    - Norbait sexuarengatik diskriminatu izateagatik edo diskriminazio anitza eragiteagatik. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusita daude.
    - Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.

  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
    Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
    50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

  • Abenduaren 29ko 3/2004 Legean (lege horren bidez merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira) aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601

Besteak: empleoprotegidoyselectivo@lanbide.eus

Kodea

1037011

Eskaera eta dokumentazio gehigarria


Kontrataziorako laguntzen eskabidea egoitza elektronikoaren bidez egiten da.

Lanpostuak egokitzeko eta oztopoak kentzeko dirulaguntza-eskabidea.

Eskabidea deskargatu, bete eta, erregistro elektronikoaren bidez, igo.

Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea: diruz lagundutako jarduketa gauzatu den datatik aurrera hilabetekoa, ulertzen delarik data hori dela obraren fakturaren, erositako materialaren edo jarduketa gauzatzeko zerbitzu-ematearen data.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.