Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: dantza (2022)

[dantza_sortzaileak]

Deskribapena


Xedea

Dantza-bira

Dantza-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez emanaldi bat egitea diru-laguntzaren xede den seihilekoan.

Ez da dirulaguntzarik emango ondokoetarako:

  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.
  • Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako.

Aurrekontuko zuzkidura

81.000

Prestazio ekonomikoa

  • 40.500 euro urtarrilaren 1etik ekainaren 30era burutuko diren Dantza Biretarako.
  • 40.500 euro uztailaren 1etik abenduaren 31ra burutuko diren Dantza Biretarako.

Lehen epean agortzen ez den dirua bigarren epera pasatuko da automatikoki.

Eskatzaile bakoitzak nazioarteko birako eskabide bakarra aurkez dezake epealdi bakoitzean. Dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango urtean hamabi mila bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

Distantziaren arabera, honakoa izango da dantza bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

  • Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren biretarako: hiru mila eta bostehun (3.500) euro. 

  • 5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.

  • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

Ez da 500 € baino gutxiagoko diru-laguntza eskaerarik onartuko.

Artikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzi hori neurtzeko, ondorengo, web orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net/

EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Antzerki denboraldietan, promozio gastuak ere bai. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

COVID-19aren ondorioz bertan behera geratutako emanaldi edo ekitaldien kasuan, ondorengo gastuak onartuko dira:

Emanaldi hauek eragindako eta berreskuratu ezinezko ostatu eta hegaldi gastuak.
Jada egindako promozio eta kudeaketa gastu egiaztagarriak.
Aurkeztutako aurrekontuaren %20 onartuko da gehienez ere promozio eta kudeaketa kontzeptuetan. Arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean, gehienez 500 euroko aurrekontua onartuko da.

Laguntzen zenbatekoak:

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.
b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietarako beste egun bat.
Arte plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, eta muntaia eta inauguraziorako dietak onartuko dira. Astebeteko dietak onartuko dira gehienez ere.
Eskaerako aurrekontuan, dieta kontzeptuan eskatzen den kopurua ez da gastu lagungarrien %50 baino gehiagokoa izango, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere.
c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.
e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

Ordainketa-modua:

Deialdi honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 50, dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.
  • % 50, jarduera amaitu, justifikazioa egin eta beranduenez ere bi hilabeteko epean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Alex Aginagalde Lopez
a-aginagaldelopez@etxepare.eus
Teléfonoa: 943-023406

Jendaurreko arreta: 

    Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.

    Harrera ordutegia: 10:00-14:00 (aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Telefono bidezko arreta: 

    Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032526

Bigarren epea: Eskabidea


Uztailaren 1etik abenduaren 31ra burutuko diren jardueretarako. Aurkezteko datak: uztailaren 1etik urriak 31ra.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Honako esteka honen bidez sartu eskabide-inprimakira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Jasotako dirulaguntzak justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek jarduera amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte justifikazio atalean zerrendatzen diren agiriak, jarduera, deialdi hau argitaratu aurretik amaitu den kasuetan izan ezik. Kasu horretan, hilabeteko epea izango dute, dirulaguntza onartzen denetik aurrera.

Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak bide presentzialaz ere egin ahal izango dituzte

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk