Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak - 2022
[CTP 2022]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Aurrekontuko zuzkidura
717.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.
Diruz lagundu daitezke 2022ko ekitaldian proiektu tipologia hauek garatzeko egiten diren jarduketak:
a) EAEn garatzen diren produktu turistikoak sortzen, abiarazten, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.
Apartatu honetan, EAEn garatutako ekimenak babestuko dira, proiektu turistiko lehiakorrak, arduratsuak eta jasangarriak garatzen laguntzen dutenak, euren merkaturatzea, baita helmuga gisa bereizgarri egiten gaituztenak ere.
b) EAEn egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta Espainian eta nazioartean proiekzioa badute eta EAEko irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen laguntzen badute.
Apartatu honetan, gure helmuga turistikoa eta Euskadi Basque Country marka sustatzen eta EAE helmuga turistiko seguru gisa izatearen turismo-posizionamendua sendotzen duten ekitaldiak lagunduko dira. COVID-19ak elkarrengandik urruntzeko ezarritako neurrien aurrean, ekitaldiak presentzialak, birtualak edo hibridoak izan ahalko dira.
Laguntzen zenbatekoa:
CTP-2022-laguntzen-zenbatekoa (PDF, 404 KB)
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarrean ordainduko da dirulaguntza, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko aldi baterako elkartzeak
Zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten edo turismo-jarduerarekin lotura duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien arteko elkartzeak.
Elkarteak
Fundazioak
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak egiten dituzten elkarteak, fundazioak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak.
Betekizunak
-
Erakunde onuradunak
Erakunde hauek izan daitezke agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun:
1) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko elkartzeak, zerbitzu turistikoak eskaintzen dituztenak edo sektore turistikoan eragina dutenak.
2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak badaude sozietate horien xedeen artean.
Erakunde hauek ezingo dira laguntzaren onuradun izan:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan ondorio horietarako jasotako kasuren batean daudenak.
b) Horretarako ezgaitzen dituen legezko debekua duten erakundeak, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.
-
Erakunde baztertuak
Laguntzen programa honetako erakunde onuradun izatetik baztertuta daude honako hauek:
- Eskualde-mailako nahiz eskualdez gaindiko turismo-lankidetzako erakunde gisa jarduten diren erakunde publiko edo pribatuak, eta berezko pertsonalitate juridikoa duten sozietate publikoak, udalen, foru-aldundien edo Eusko Jaurlaritzaren mende daudenak edo haiekin lotura dutenak.
Kirol-federazioak, kirol-klubak eta kirol-elkarteak.
-
Beste laguntza batzuekin bateragarri izatea
Agindu honen bidez araututako laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde edo organismo batzuek emandako beste edozein laguntzarekin, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak xede berberarekin kudeatutako hitzarmen, babes edo beste laguntza-aginduen bidez jarduketa berberei ematen diren laguntzekin izan ezik. Salbuespenez, bateragarriak izango dira COVID-19 pandemiaren testuinguruan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dei ditzakeen beste laguntza-programa batzuekin.
Agindu honen babesean emandako laguntzaren zenbatekoak, beste erakunde edo organismo batzuen laguntza edo dirulaguntzekin batera, ezin izango du inola ere gainditu diruz lagundutako jarduketaren kostua. Ondorio horietarako, diruz lagundutako jarduketaren kostutzat hartuko da aurkeztu eta onartutako, eta, hala badagokio, justifikatutako gastu guztiak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kontsultak:
ZUZENEAN: 012 - 945 018 000
Kodea
0089406Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 4an amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Proiektuaren azalpen-memoria xehatua
-
Proiektuaren azalpen-memoria xehatua (deskribapena, helburuak, aurreikusitako jarduketak eta bakoitzaren aurrekontu banakatua).
-
Erakunde onuradunak
Erakunde hauek izan daitezke agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun:
1) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) edo horien arteko elkartzeak, zerbitzu turistikoak eskaintzen dituztenak edo sektore turistikoan eragina dutenak.
2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak badaude sozietate horien xedeen artean.
Erakunde hauek ezingo dira laguntzaren onuradun izan:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan ondorio horietarako jasotako kasuren batean daudenak.
b) Horretarako ezgaitzen dituen legezko debekua duten erakundeak, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.
-
Erakunde baztertuak
Laguntzen programa honetako erakunde onuradun izatetik baztertuta daude honako hauek:
- Eskualde-mailako nahiz eskualdez gaindiko turismo-lankidetzako erakunde gisa jarduten diren erakunde publiko edo pribatuak, eta berezko pertsonalitate juridikoa duten sozietate publikoak, udalen, foru-aldundien edo Eusko Jaurlaritzaren mende daudenak edo haiekin lotura dutenak.
Kirol-federazioak, kirol-klubak eta kirol-elkarteak.
-
Beste laguntza batzuekin bateragarri izatea
Agindu honen bidez araututako laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde edo organismo batzuek emandako beste edozein laguntzarekin, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak xede berberarekin kudeatutako hitzarmen, babes edo beste laguntza-aginduen bidez jarduketa berberei ematen diren laguntzekin izan ezik. Salbuespenez, bateragarriak izango dira COVID-19 pandemiaren testuinguruan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dei ditzakeen beste laguntza-programa batzuekin.
Agindu honen babesean emandako laguntzaren zenbatekoak, beste erakunde edo organismo batzuen laguntza edo dirulaguntzekin batera, ezin izango du inola ere gainditu diruz lagundutako jarduketaren kostua. Ondorio horietarako, diruz lagundutako jarduketaren kostutzat hartuko da aurkeztu eta onartutako, eta, hala badagokio, justifikatutako gastu guztiak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Dirulaguntza-programa honen babesean emandako dirulaguntzak emateko prozedurak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu arautzailea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Laguntzen deialdiaren ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/tablon-electronico-anuncios/) eta argitalpena egin eta biharamunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Erakunde eskatzaileek abisu bat jasoko dute beren eskabidean identifikatutako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora, jakinarazteko aipatutako egoitza elektronikoan eskuragarri jarri dutela prozeduraren ebazpenaren jakinarazpena. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da.
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Justifikazioa
Eskabideak aurkezteko azken eguna 2023ko urtarrilaren 31 izango da.
Aurreko justifikazio-aldia bukatu aurretik egiaz ordaindutakoa joko da egindako gastutzat.
Edozein kasutan, egindako gastuak egiaztatzen dituzten fakturak 2022ko ekitaldian jaulki beharko dira.
Erakunde onuradunen betebeharrak
Komunikazio-euskarri grafikoen eta ikus-entzunezkoen prestaketari, sustapenari, merkaturatzeari eta online eta offline komunikazio-estrategiak egiteari buruzko jarduketa guztietan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lankidetza aipatu beharko da, Sailaren logoa eta Euskadi Basque Country marka turistikoa txertatuta, eta bi aipamen horiek erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera egingo dira (https://labur.eus/Dkzus).
Web-orriak sortu edo eguneratu, nabarmen, garatu eta hobetuz gero, erakunde onuradunak banner bat jarri beharko du bere web-orrian, www.euskaditurismo.eus turismo-atariarekin estekatzeko.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
-
Dokumentazioa
Justifikazioa egiteko, justifikazio-kontua erabiliko da, eta gastuaren justifikazioak eta ordainketa-egiaztagiriak aurkeztuko dira. Justifikazio-kontuak dokumentazio hau bildu beharko du:
a) Diruz lagundutako proiektua justifikatzeko memoria, dirulaguntza emateko aintzat hartu ziren jarduketak zenbateraino egin diren eta aurreikusitako helburuak bete diren zehaztuta.
b) Memoria ekonomiko bat, egindako jardueraren kostua justifikatzen duena. Honako hauek jasoko ditu:
1) Fakturen koadroa, non zehaztuko baitira jarduketa bakoitzaren gastua, enpresa hornitzailearen identifikazioa (IFZ eta enpresaren izen soziala), faktura egin zeneko data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa barnean, diruz lagungarria bada) eta ordainketa-eguna. Laguntza aurrekontu baten arabera eman bada, gertatutako desbideratzeen berri eman beharko da.
2) Jatorrizko fakturak –elektronikoak izan daitezke– edo merkataritzaren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, aurreko apartatuan zehaztutakoekin bat etorri behar dutenak. Bidaia-gastu txikiak justifikatzeko (bidesariak, kilometrajea, hiriko garraioa eta mantenu-gastuak), posible izango da kontzeptu horregatik egindako gastuen egiaztagiri bat aurkeztea, erakundean kudeaketa ekonomikoaren ardura duenak edo horretarako baimendutako pertsonak sinatua, betiere zenbateko hori emandako dirulaguntza osoaren % 10 baino handiagoa ez bada.
3) Ordainketa egiaztatzen duen dokumentazioa.
4) Dirulaguntzaren xedeko jarduera finantzatzeko jasotako laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
c) Diruz lagundutako jarduketen artean komunikazio-euskarri grafikoak eta ikus-entzunezkoak prestatzea, sustatzea, merkaturatzea eta online eta offline komunikazio-estrategiak egitea daukatenek frogatu beharko dute jarri dituztela hala Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren logoa nola Euskadi Basque Country turismo-marka, eta biak erakunde-nortasunaren eskuliburuaren arabera jarri dituztela (https://labur.eus/Dkzus). Halaber, hala badagokio, https://turismo.euskadi.eus turismo-atariarekin lotzeko banner-a jarri beharko dute.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.