Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak. 2022

[CEI_SEI]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, honako helburu hauek aintzat hartuta, emango dituen laguntzak arautzea da:

  • Laneratzeko enpresak sor daitezen sustatzea.
  • Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntza ematea.

Agindu honetan ezarritako laguntzei heltzeko, diruz lagun daitezkeen jardunek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokiei lotuta egon behar dute, laguntzen onuradunak diren irabazi-asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza soziala EAEn duten ala ez kontuan hartu gabe.

Aurrekontuko zuzkidura

11.220.000 €

Prestazio ekonomikoa

Enpresak sortzea

Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak enpresak sortzea bideragarria ote den jakiteko merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntzak izango dira. Diru-laguntza horien bidez, azterlan horien ehuneko berrogeita hamarrera (% 50) arte finantzatuko da, eta gehieneko zenbatekoa sei mila euro izango da (6.000 euro).

Diru-laguntza jaso duen erakundeak nahitaez egin behar du azterlana diru-laguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian, eta, proiektua bideragarria bada, laneratzeko enpresa sortu behar du, urtebeteko epean, merkatu-azterlana amaitzen duen egunetik aurrera.

Enpresak mantentzea

Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntzak eman daitezke honako jardun hauetarako:

  • Laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzeko edo mantentzeko aktibo finkoetarako inbertsioak.

    Guztizko kostuaren ehuneko laurogeita bostera (% 85) arteko diru-laguntza eman daiteke, eta gehieneko zenbatekoa hamabi mila euro (12.000 euro) izango da, laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu edo mantendutako lanpostu bakoitzeko.

    Nolanahi ere, aktibo finkoek laneratzeko enpresak egiten duen jarduera nagusiarekiko zuzeneko lotura izan behar dute. Era berean, aktibo finkoek gutxienez hiru urteko amortizazioaldia izan behar dute ezarrita, eta gutxienez denbora-tarte horretan egon behar dute enpresaren aktiboan sartuta.

    Diru-laguntza hori jasotzen duen enpresak diru-laguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian gauzatu behar ditu, nahitaez, diruz lagundutako inbertsioak.

  • Laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzea eta mantentzea.

    Laneratzeko enpresek diru-laguntza jakin bat lortzeko aukera dute laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortutako eta mantendutako lanpostu bakoitzeko, eta horren zenbatekoa hamabi mila eta hirurehun euro (12.300 euro) izango da urtean. Enpresak egindako jarduerak direla-eta, sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

    Lanpostua betetzen duen langilea emakumea bada, diru-laguntza horren zenbatekoa ehuneko bost (% 5) gehituko da.

  • Produzitzen laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortzea eta mantentzea.

    Diru-laguntza horren zenbatekoa mila eta zortziehun euro (1.800 euro) izango da urtean, laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu eta mantendutako lanpostu bakoitzeko. Enpresak egindako jarduerak direla-eta, sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

  • Laneratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikarientzako lanpostuak sortzea eta mantentzea:

    Laneratzeko enpresek laneratzen laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntza eskura dezakete. Diru-laguntza horren zenbatekoa mila eta ehun euro (1.100 euro) izango da urtean, laneratzeko prozesuan dauden pertsonentzat sortu eta mantendutako lanpostu bakoitzeko.

    Enpresak egindako jarduerak direla-eta, sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldiaren proportzio berean murriztuko da.

  • Laguntza teknikoa:

    Merkatu berriak erosteko edo enpresa-jarduera birbideratzeko, merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntza. Diru-laguntza horien bidez, azterlan horien ehuneko berrogeita hamarrera (% 50) arte finantzatuko da, eta gehieneko zenbatekoa sei mila euro izango da (6.000 euro).

    Diru-laguntza hori jasotzen duen enpresak diru-laguntza eman dioten aurrekontu-ekitaldian egin beharko du merkatu-azterlana nahitaez.

    Kontabilitate- eta kudeaketa-auditoriak egitea. Urteko auditoria egitera behartuta ez dauden enpresei emango zaie, eta diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa berrehun eta berrogeita hamar euro (1.250 euro) izango da.

    Diru-laguntza hori jasotzen duen laneratzeko enpresak diru-laguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian egin behar du, nahitaez, kontabilitate- eta kudeaketa-auditoria.

  • Prestakuntza.

    Diru-laguntzek laneratzeko prozesuan dagoen langileak egiten duen ikastaroaren matrikula-gastuen ehuneko laurogei (% 80) estaliko dute gehienez.

    Era berean, ikastaroan parte hartzen duten eta laneratzeko prozesuan dauden pertsonek bizitoki duten udalerritik ikastaroa ematen den tokiraino joateko eta handik itzultzeko dietak estaliko dituzte, betiere bi toki horien artean 10 km baino gehiagoko distantzia (joan-etorriari dagokiona) badago. Garraio publikoa erabiltzeak sortutako gastuak ordainduko dira, eta garraio publikoa erabiltzeko aukerarik izan ez eta norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,15 euro ordainduko da, gehienez, kilometro bakoitzeko, eta autopista-gastuak, betiere gastua justifikatzen bada.

    Diru-laguntza hori jasotzen duen laneratzeko enpresak nahitaez bermatu behar du diru-laguntza eman dioten aurrekontu-ekitaldian parte hartuko duela lagundutako ikastaroetan.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan araututako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

1. Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak..

Diru-laguntza horren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:

  • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 70, diru-laguntza ematen den unean.
  • Bigarren ordainketan % 20, azterlana eta egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
  • Hirugarren ordainketan gainerako % 10a, laneratzeko enpresen erregistroan inskripzioa egiteko eskaera gauzatu ondoren, betiere proiektua bideragarria bada. Proiektua bideragarria ez bada, hirugarren ordainketa hau azterlana aurkezteko unera aurreratuko da.

2. Laneratzeko enpresen iraunkortasunerako laguntzak.

2.1. Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzera edo mantentzera bideratutako aktibo finkoetan egindako inbertsioetarako diru-laguntzak. Diru-laguntza horren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:

  • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 70, diru-laguntza ematen den unean.
  • Bigarren ordainketan, gainerako % 30a, egindako inbertsioen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren, eta gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak bete ondoren.

2.2. Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntzak. Diru-laguntza horren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:

  • Diru-laguntza ematen den lehen urtean:
    • Lehen ordainketan lehen urteari dagokion dirulaguntzaren guztizkoaren % 50, diru-laguntza ematen den unean.
    • Bigarren ordainketan gainerako % 50a, lehen ordainketaren datatik sei hilabetera.
  • Diru-laguntza ematen deneko bitarteko aldian:
    • Diruz lagundutako kopuruaren urteko zenbatekoaren % 50aren seihilekoko ordainketak.
    • Ondoren egin beharreko laguntza hauen urteko ordainketetan, lehen eta bigarren ordainketa egiteko beharrezkoa izango da laneratzeko enpresak lanpostu horiek gizarteratze-prozesuan dauden pertsonek betetzen dituztela egiaztatuko duen dokumentazioa aurkeztea eta Kudeaketa Zuzendaritzak egiaztatzea.
  • Diru-laguntza ematen den hirugarren aldian:
    • Diru-laguntza ematen deneko aldiaren azken urtean, urte horretan bertan diruz lagundutako zenbatekoaren % 50aren lehen ordainketa egingo da.
    • Bigarren ordainketa, % 40arena, diruz lagundutako aldiaren azken seihilekoari dagokio.
    • Azken ordainketan gainerako % 10a ordainduko da, prozesuaren amaiera bete izana justifikatu ondoren.

2.3. Produkzioari laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortu eta mantentzeko diru-laguntzak. Diru-laguntzaren ordainketa aurreko atalean adierazitako prozedurari jarraiki egingo da.

2.4. Laneratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikarientzako lanpostuak sortu eta mantentzeko diru-laguntzak. Diru-laguntzaren ordainketa aurreko bi ataletan adierazitako prozedurari jarraiki egingo da.

2.5. Laguntza teknikoa.

  • Merkatu-azterlanak egitea, merkatu berriak irekitzeko edo enpresa-jarduera berriz bideratzeko. Emandako diru-laguntzaren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:
    • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 50, diru-laguntza ematen den unean.
    • Bigarren ordainketan % 50, aldez aurretik azterlana eta egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
  • Kontabilitate-auditoretzak eta kudeaketa-auditoretzak egiteko diru-laguntza.Emandako diru-laguntzaren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:
    • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 50, diru-laguntza ematen den unean.
    • Bigarren ordainketan % 50, kontabilitate- eta kudeaketa-auditoretza eta egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

2.6. Prestakuntzarako diru-laguntzak. Emandako diru-laguntzaren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:

  • Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 60, diru-laguntza ematen den unean.
  • Bigarren ordainketan % 40, egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Laneratzeko enpresak

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Betekizunak

  • Laneratzeko Enpresen Erregistroan behar bezala erregistratua egotea

  • Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, zigoreta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

  • Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz zehapen-prozedurei buruz, prozedura horiek oraindik izapidetzealdian badaude, behintzat

  • Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, administrazio honi edo beste Administrazio Publiko batzuei edota beste erakunde publiko batzuei xede eta helburu bererako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta edo bideratzen) jakinarazteko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0136909

Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntzen eskaera


Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean eta sartu zaitez Egoitza Elektronikoan.

Enpresak aktibo finkoetan inbertitzeko diru-laguntza eskatu nahi badu, hurrengo dokumentua erantsi beharko dio egindako eskabideari.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzen eskaera