Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa Europar Batasuna - Next Generation EUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

[bonoak_2022_dtic]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da kolektibo kalteberentzako konektibitate digitalerako bonuak (bonu digitalak) jaulkitzeko programaren laguntzak ematea.

Bonu digitalak zerbitzu hauen kontratazioa finantzatzen lagunduko du:

  • Banda zabaleko konexio-zerbitzu berriak
  • Abiadura handitzea: Europako Batzordearen 2022ko maiatzaren 5eko Baimenak, 23. paragrafoan, aukera ematen du bonua erabiltzeko ere konexioa hobetzeko, puntako orduetan dagoeneko kontratatuta dagoen jaitsiera abiadura 30 Mb baino txikiagoa denean eta kontratatuko den zerbitzuak aipatutako 30 Mb gainditzen dituenean.

 


Gaur egun kanpaina honekin bat egin duten operadoreen zerrenda:

  • LOWI (Vodafone Enabler España S.L.) 
  • Euskaltel S.A. (MasMóvil)

  


Eman beharreko pausoak:

  1. Ezarritako prozeduraren bidez laguntza eskatzea
  2. Ebazpen positiboa jaso ondoren (EZ LEHENAGO), onuraduna harremanetan jarri beharko da atxikitako operadoreetako batekin (gaur egun, LOWI edo EUSKALTEL), eta haiekin izapidetu beharko du kontratazio berria
  3. Izapide hori egiteko, operadoreak "egiaztapen-kode" edo "lokalizatzaile" bat eskatuko dio. Kode hori jasotako ebazpenean agertzen da, zehazki, dokumentuaren beheko ezkerraldean, QR: LOKALIZATZAILE / LOCALIZADOR kodearekin batera

Hona hemen adibide bat:
https://www.euskadi.eus/dokumentua-lokalizatzaile-bidez-egiaztatu/web01-sede/eu/ 

 


Aurrekontuko zuzkidura

564.240,00 euros

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betebeharreko irizpideak araudiaren 5. artikuluan zehazten dira, eta hauek dira:

Bosgarren artikulua.– Laguntzen hartzaileak.

1.– Kolektibo kalteberak izango dira oinarri hauetako lehenengo artikuluan deskribatutako bonu digitalen hartzaileak. Deialdi honen xede diren bonu digitalak emateko, kolektibo kaltebera gisa hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) jasotzen duten pertsonak eta bizikidetza-unitateak.

2.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko da baldintza hori.

3.– Pertsona fisiko edo familia-unitate bakoitzeko bonu digital bakarra eman ahal izango da.

Eskakizunak:

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • UNICO programa - Bonu Soziala

Kontaktu-informazioa


Emailak:

iktz-dtic@euskadi.eus

Telefonoak:

945 01 80 00

012

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1215301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru (3) hilabetekoa da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk