EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzak 2022

[bizi-kalitatea]

Deskribapena


Xedea

1. Agindu honen xedea da laguntzetarako deialdia egitea EAEko gaixoek eta haien familien kolektiboek eratutako irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzat.

2. Laguntza horien bidez, babesa eman nahi zaie kolektibo horiei, finantzaketa eskainiz 2022ko urtarrila eta abendua bitartean egindako jarduera batez edo gehiagoz osatutako proiektuei, baldin eta honako xedea badute:

  • a) Trebetasunen eta baliabideen garapena babestea, gaixoen autozaintza-gaitasuna maximizatzeko eta autonomia handitzeko.
  • b) Beren behar soziosanitarioak babestea eta bideratzea, osasunaren sustapenaren ikuspegitik.
  • c) Gaixotasunari buruz, haren arrisku-faktoreei buruz eta bizi-ohitura egokienei buruz duten ezagutza eta informazioa handitzea.
  • d) Gaixotasunen bat dutenek osasunaren aldetik besteekiko dituzten desberdintasunak gutxitzea eta genero-ikuspegia eranstea.

3. Honako jarduera hauek jaso ahal izango dute dirulaguntza:

  • Gaixotasunari buruzko aholkua eta informazioa
  • Errehabilitazio logopedikoa, fisioterapeutikoa, kognitiboa
  • Laguntza psikologikoa
  • Terapia okupazionala
  • Autolaguntza-taldeak
  • Gaixoen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko tailerrak
  • Gaixoen familientzako laguntza
  • Gaixotasunari buruzko informazio- edo sentsibilizazio-jardunaldiak, gaixotasunari buruzko informazio-standak, etab.
  • Gaixotasunarekin lotutako publizitate-kanpainak
  • Gaixotasunaz informatzeko eta sentsibilizatzeko beste jarduera batzuk

4. Deialdi honen bidez finantzatzeko moduko ekintzetatik kanpo gelditzen dira:

  • a) Osakidetzak edo Osasun Sailarekin hitzarmena duten zentroek egiten dituztenen pareko jarduerak.
  • b) Hiesaren eta adikzioen arloko jarduerak, baita ikerketa-lanak eta Osasun Sailean horretarako berariazko laguntza-deialdiak dituzten guztiak ere.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 €

Prestazio ekonomikoa

1.  Laguntzak jarduera batez edo batzuez osatutako proiektuak diruz laguntzeko izango dira, eta ez, ordea, elkarteetako langileen egitura egonkorrei eusteko edo azpiegitura fisikoetan inbertitzeko.

2.  Gastu hauek lagunduko dira diruz:

  • a) Langileak (nominak eta gizarte segurantzako gastuak).
  • b) Profesional independenteen zerbitzuak.
  • c) Ekipamenduak eta materialak.
  • d) Argitalpenak eta komunikazio-jarduerak.
  • e) Eskatutako zenbateko osoaren % 15, gehienez, zeharkako kostuengatik, halakotzat hartuta:
    • 1.– Erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei dagozkienak barne.
    • 2.– Dieten eta joan-etorrien gastuak.
    • 3.– Jarduera jakin batekin zuzenean lotuta ez dauden baina diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren kudeaketa-gastuak.

3.  Honako gastu hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko: 

  • a) Gastu finantzarioek. 
  • b) Inbertsio-gastuek. 
  • c) Administrazio-lizentziek. 
  • d) Berandutze-errekarguek eta zehapen administratiboek eta penalek, besteak beste, zergen, tributuen, tasen, Gizarte Segurantzako kuoten, prozedura judizialen edo gatazkak borondatez ebazteko beste prozedura batzuen ordainketan berandutzeak edo ez-ordaintzeak eragindakoak.
  • e) Oro har, elkartearen aperitibo, hamaiketako, catering, bazkari edo afariekin edo antolatzaileek parte-hartzaileei eskainitakoekin lotutako gastuak, ez eta jarduera dela-eta eskainitako opariak ere.

4. Horretarako, egindako gastutzat hartuko da justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu dena.

5.  Diruz laguntzen diren jarduerak ezin ezingo dira azpikontratatu.

6.  Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, oro har, 38/2003 Legearen 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

Dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izango da gehienez:

  • a) Eskatutako zenbatekoa. 
  • b) Diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100. 
  • c) 10.000 euro elkarte bakoitzeko. 
  • d) 15.000 euro elkarteen federazio bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • a) % 70, laguntza ematea onartutakoan, ebazpena argitaratu ondoren, eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 artikuluan ezarritako epean.
  • b) Gainerako % 30a, proiektua egin izana eta haren gastu osoa justifikatu eta gero , 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Edozein ordainketa egin baino lehen, erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik gabeko elkarteak

Betekizunak

  • 1. Betekizun hauek betetzen dituzten elkarteek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak:

  • 2. Ezin izango dira laguntzetara aurkeztu sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak ere, zigorrak dirauen artean.
  • 3. Erakundeek prozesu osoan zehar bete beharko dituzte eskakizun horiek guztiak, harik eta emandako dirulaguntza likidatu arte.
  • Indarrean dagoen araudiak adierazitako beste batzuk alde batera utzi gabe, elkarte onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088709

Eskabideak aurkezteko epea


Aurkezteko epea: 2022ko uztailaren 18ra arte

1. Eskabideak bide telematikoz aurkeztuko dira, 20.4 artikuluan adierazitakoaren arabera.

2. Erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.

3. I. eranskinean (PDF, 780 KB) zehazten dira eskabideetan adierazi beharreko datuak. Datuak egoitza elektronikoaren inprimaki normalizatuan aurkeztuko dira, agindu honen 20.4 artikuluan xedatutakoaren araberako sarbidearekin.  

  • Eskabidean administrazio publiko eskudunen aurrean egiaztapena zuzenean lortzeari uko egiten zaionean bakarrik:
    • Dagokion administrazio-erregistroan eratu eta inskribatu izanaren egiaztagiriaren kopia.
    • Zerga-betebeharrak egunean izatearen egiaztagiria.
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen egiaztagiria.
  • Erakundeak proiektua hobeto azaltzeko garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.

4. Eskabidearekin batera, hala badagokio, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • a) Baldin eta eskabidean egiaztapena administrazio publiko eskudunen aurrean zuzenean eskuratzeko oposizioa jasota badago bakarrik:
    • Dagokion administrazio-erregistroan eratu eta inskribatu izana egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia.
    • Zerga-betebeharrak egunean duela dioen ziurtagiriaren kopia.
    • Gizarte-segurantzarekin dituen betebeharrak egunean daudela dioen ziurtagiriaren kopia. 
  • b) Erakundearen iritziz proiektua hobeto ezagutzeko garrantzitsua den beste edozein dokumentazio.

5. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

6. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita (20. artikuluan adierazia).

7. Eskabidea aurkezten duen pertsonak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:

  • a)  Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
  • b)  Pertsona fisikoaren ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, 20.2 artikuluan aipatutako ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatuta dagoela egiaztatu beharko du.

8.  Erakunde eskatzaileak eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar du. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Gehieneko epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 1era arte

1. Erakunde onuradunek beren proiektuak egitea justifikatu beharko dute.

2. Eranskinean: II. eranskinean (PDF, 451 KB), justifikazioek jaso beharko dituzten datuak zehazten dira.   

3. Justifikazioarekin batera, honako hau aurkeztuko da:
  • a)  Eskatutako zenbatekotik eman den dirulaguntzaren zenbateko osoaren gastua justifikatzen duten fakturen edo bestelako ordainketa-egiaztagirien kopia sinplea. Egiaztagiri horiek erakundearen arduradunaren sinadura izan beharko dute, eta benetakotasunaren erantzukizunpeko adierazpena erantsiko zaie.
  • b)  Proiektuan boluntarioek lan egin izana justifikatzeko, boluntario bakoitzaren ziurtagiriaren kopia bat aurkeztu behar da. Erakundearen legezko ordezkariak izenpetuta egongo da, datu hauek jasota: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NANa); ordu kopurua; orduko kostua; guztizko zenbatekoa eta boluntarioaren sinadura.

    Boluntarioak balioztatzeko, elkartearen inguruko pertsonek ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren kuantifikatze ekonomikoa egingo da. Zenbateko hori elkartearen ekarpen propioa justifikatzeko baino ez da aintzat hartuko, eta orduko 20 euroko gehieneko muga izango du.

  • c)  Jarduerarekin zerikusia duten agiri publikoak, hala nola egunkari-zatiak edo proiektuko funtsekin ordainduta egin eta zabaldutako materiala. Agiri horiek esteka elektronikoen bidez ere egiazta daitezke.
  • d)  Osasun Sailaren babesa jaso dela adierazi izana egiaztatzen duen dokumentazioa (17.10 artikuluaren arabera).
  • e)  Hala badagokio, proiektuaren funtsekin antolatutako tailer eta ikastaroetara joan izanaren laburpena: pertsona kopurua adierazi behar da, eta, hala badagokio, datuak adinaren eta sexuaren arabera bereizita aurkeztuko dira. 
4. Emandako laguntzarekin ordaindutako gastuak dirulaguntza jaso duen proiektua gauzatzean sortutakoak izan behar dute. Honako gastu hauek dirulaguntzaren kargura behar bezala justifikatutzat joko dira:
  • a)  Erakunde onuradunaren izenean igorritako fakturaren bidez justifikatutakoak. Faktura guztiak 2022an egindakoak izango dira.
  • b)  Banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak (finantza-entitateek egiten dituzte, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik).
  • c)  Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatutakoak (ordainagiriak eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberakoak izan behar dute).
  • d)  Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean, gastua justifikatzeko, erakunde onuradunak idatzi bat egingo du, eta haren ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «jasotze-agiria» eta hartzailearen sinadura, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.
  • e)  Boluntarioen kasuan, haien aseguruaren bidez justifikatutako gastuak. Boluntarioen aseguruak bi kontingentzia hauek hartuko ditu barnean: istripuak eta erantzukizun zibila. Erantzunkizun zibilaren kasuan gutxienez 300.506,05 euroko kapital aseguratua izan behar du, istripu eta aseguru-urte bakoitzeko, polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat. 
  • Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, erakunde aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dute, gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa.
5. Dirulaguntza jaso aurretik eginiko gastuak ordaindu ahal izango dira jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2022. urtean sortutakoak badira.
6. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, 20. artikuluan azaltzen den moduan.
7. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2023ko martxoaren 1a da.

Beste tramite batzuk