Bioekonomia 2022 - Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak

[Bioekonomiako berrikuntza]

Deskribapena


Xedea

Bioekonomiaren eremuan berrikuntzako proiektu pilotuak eta frogantza-proiektuak egitea sustatu eta bultzatzeko laguntzetarako deialdia egitea da.

Aurrekontuko zuzkidura

3.100.000 €

Prestazio ekonomikoa

3.100.000 euro erabiliko dira agindu honetan aurreikusitako bioekonomiako berrikuntza-proiektuak egiteko laguntzak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

a) Proiektu pilotuak garatzeko, 2.703.926 euro erabiliko dira. 523.341 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.180.585 euro 2023rako konpromiso-kredituari.

b) Jarduera bioekonomikoak abiarazteko frogantza-proiektuetarako, berriz, 396.074 euro erabiliko dira. 76.659 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 319.415 euro 2023rako konpromiso-kredituari.

Aurrekontuko ekitaldiaren barruan eman beharreko laguntzaren zenbateko osoak ezin izango du gainditu aipatu kopuruak, ez eta, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuaren aldaketak onartzen badira, eguneratze horien ondoriozkoa ere. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Ekitaldi honetako ordainketa-kredituei egotziko zaizkie laguntza horiek; nolanahi ere, ekitaldiko aurrekontuaren itxierari aplikatu beharreko arauak bete beharko dira.

Nori dago zuzenduta


Bioekonomiako berrikuntza-proiektuak egiteko laguntzen onuradunak

1. Pertsona fisikoak edo juridikoak, haien forma juridikoa edozein izanik ere, eta agindu honetan ematen den enpresaren definizioaren arabera, honela sailkatuko dira:

Enpresa txiki eta ertainak, Batzordeak enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera (C (2003) 1422).

Enpresa handiak, alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

2. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Josune Jayo Garro

Telefonoa: 945 01 82 51

E-maila: j-jayo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1083703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura hori ebazteko eta Ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez. Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazten ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dute eskabidea, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (38/2003, abenduaren 17koaren) 25.5 artikuluari dagokionez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk