2022ko Bilakatu programa: Covid-19-k kaltetutako enpresentzako laguntza-programa, dibertsifikazio eta/edo birkokatze jarduerak egiten badituzte eta gaitasun berriak garatzen badituzte negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerroetan.

[Bilakatu programa 2022]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Covid-19ren hedapen azkar eta ustekabekoak eragindako pandemiaren ondorio larriei aurre egitea. Horretarako, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresei, enpresaren jarduera dibertsifikatzeko negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerro berrietarako, eta/edo “reshoring” prozesuarekin edo orain arte Euskal Autonomi Erkidegotik kanpoko beste kokapen batzuetan deslokalizatuta zeuden gaitasunak berriro Euskadin lokalizatzearekin lotutako inbertsioetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

52.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza motak

  • EFEKTU PIZGARRIA: ezin izango da 2022eko urtarrilaren 1a baino lehen hasi.
  • EPE-MUGA: eskabidea aurkezten den urtean egin beharko da, 2022eko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte, haren ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Egin beharreko inbertsioak gauzatzean, luzapen bakarra eman ahal izango da, gehienez ere 6 hilabetera arte, betiere alegatutako arrazoiek hala justifikatzen badute.
  • ONARTUTAKO GUTXIENEKO INBERTSIOA: enpresa handiek gutxienez 1.500.000 euroko inbertsio onartua eta enpleguari eustea lortu beharko dute; ETEek, berriz, gutxienez 200.000 euroko inbertsio onartua eta enpleguari eustea. Kontuan hartuko dira, halaber, aurretik adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iristen ez diren enpresen inbertsioak, baldin eta gutxienez 25 enplegu garbi sortzen badituzte, enpresa handien kasuan, eta gutxienez 5 lanpostu garbi, ETEen kasuan.
  • ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak izan ezik, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iristea, gutxienez.
  • ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA, kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, eta enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, eta ekoizpen-zentro bat baino gehiago izatekotan, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo ekoizpen-zentroetan bakarrik.

Laguntza mota

  • Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10 izango dira enpresa handientzat eta % 15 ETEentzat.
  • Diru-laguntzek gehienez 1.000.000,00 euroko muga izango dute enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE)

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industria eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoak:

945 01 82 63

945 01 99 82

945 01 82 14

945 01 82 46

945 01 98 16

945 01 82 35

e-mails:

d-industria@euskadi.eus 

r-haro@euskadi.eus

agus-garcia@euskadi.eus

c-amezaga@euskadi.eus

jorge-garcialopez@euskadi.eus

j-echezortu@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1113402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2022ko maiatzaren 6an amaituko da.

Eskaera Telematikoa

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako gainerako kudeaketak, covid-19-k kaltetutako enpresentzako laguntza-programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoak, baldin eta dibertsifikazio eta/edo birkokatze jarduerak egiten badituzte eta gaitasun berriak garatzen badituzte negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerroetan. Bilakatu Covid 19 programa, bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak