Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

BERRIKER - Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak

[Berriker]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea eta bultzatzetzea. Laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan.

Horretarako laguntza-lerro hauek ezartzen dira:

1. Elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzak. Diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipologia hauek jasoko dute laguntza:

1.1. Elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuak. Halakotzat hartuko dira elikaduraren eta zuraren balio-kateko ekoizpen, eraldaketa, banaketa edo merkaturatzearen sektoreetako enpresek gidatutako industria-ikerketarako edo garapen esperimentalerako proiektuak. Mota horretako proiektuak produktu, zerbitzu, negozio-prozesu edo negozio-eredu zientifiko-teknologikoak –bai berriak bai nabarmen hobetuak eta termino zientifiko-teknologikoetan existitzen direnak baino hobeak izango direnak– garatzera bideratuta egon beharko dute.

1.2. Elikaduraren eta zuraren balio-katerako ezagutza sortzeko proiektuak. Halakotzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek egindako oinarrizko ikerketarako edo industria-ikerketarako proiektuak, Elikadura Osasungarriaren RIS3 eremuari, «baserritik mahaira» estrategiari eta Sailburuordetzak I+G arloan abiarazitako planei lotutako I+G lerroetan. Horiek 5. oinarrian zehazten dira. Mota horretako proiektuek ezagutza sortu beharko dute, etorkizunean elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresek aplikatu edo merkaturatu ditzaten.

2. Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuetarako laguntzak. Halakotzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek egindako I+G proiektuak, baldin eta interesgarriak badira nekazaritza edo basogintzako sektorean edo azpisektorean diharduten euskal enpresa guztientzat.

3. Negozio-prozesuetan berritzeko proiektuetarako laguntzak. Halakotzat hartuko dira oinarri teknologikoko berrikuntza-proiektuak, teknologia digitalak barne hartuta, elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetan ekoizteko, eraldatzeko, banatzeko edo merkaturatzeko negozio-prozesuetan.

Aurrekontuko zuzkidura

3.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza hauek finantzatzeko, 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako, 3.500.000 euro bideratuko dira. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da, eta horietatik 2.700.000 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 800.000 euro, berriz, 2023rako konpromiso-kredituari. Honela banatuko da:

a) 2.300.000 euro 1. lerroari dagozkio (Elikaduraren eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzak); 1.650.000 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 650.000 euro, askenik 2023rako konpromiso-kredituari.

b) 1.000.000 euro 2. laguntza-lerroan (nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuak); 850.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerako 150.000 euroak, berriz, 2023rako konpromiso-kredituari.

c) 200.000 euro, 3. laguntza-lerroan (negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuak), 2022rako ordainketa-kredituari dagokionez.

Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko adierazitako zenbatekoa.

Nori dago zuzenduta


Berriker laguntzen onuradunak

1.1 lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (elikaduraren eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuei dagozkienak) honako hauek izan daitezke onuradunak:

a) Enpresak, duten forma juridikoa alde batera utzita. Honela egongo dira sailkatuta:

1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.

2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

b) Enpresaburuen elkarteak.

c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta partzuergoak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten entitate guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

1.2 lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (elikaduraren eta zuraren balio-katerako ezagutza sortzeko proiektuei dagozkienak), eta 2. lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuei dagozkienak), onuradunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko edozein eragile izan daitezke.

3. lerroan aintzat hartutako laguntzetarako (negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuei dagozkienak); pertsona hauek izan ahalko dira onuradun:

a) Enpresak, duten forma juridikoa alde batera utzita. Honela egongo dira sailkatuta:

1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.

2. Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak. Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 29. artikuluaren 2. puntuan jasotzen den bezala, enpresa handietarako laguntzak bateragarriak izango dira soilik laguntzaren xede den jardueran ETEekin modu eraginkorrean lankidetzan aritzen badira eta laguntzen duten ETEek diruz laguntzeko moduko kostu guztien % 30 gutxienez hartzen badute.

b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta partzuergoak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten entitate guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Betekizunak

  • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz laguntzekoak diren gastuak ez daitezela izan eskabidea aurkeztu baino lehenago egindakoak.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua ez egotea krisian den enpresatzat hartuta, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • Inbertsioak ingurumenaren arloko eta arlo higieniko-sanitarioko arauak bete ditzala Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesten duena).
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, bai eta eskuratu duten ala ez. Hala badagokio, zehaztu laguntza nork eman duen eta zenbat diru eskatu eta/edo esleitu den.
  • Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan, eta zein diren zehaztea.
  • Egunean egotea itzulketa- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez, EAEko Administrazioak eta haren mendeko entitateek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoari jarraikiz.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan ezarritako baldintzetan. Horrez gain, ez egotea hauetan aurreikusitako kasuren batean: Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legea eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen abenduaren 26ko 53/1984 Legea.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahasia ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez etetea ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, harik eta ebazpen judizial irmoa eman, eta, horren bitartez, inskripzioa dagokion erregistroan egin ahal izan arte.
  • Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Fernando Saenz de Buruaga Castillo

Telefonoa: 945 01 81 02

E-maila: f-saenz@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0110308

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura hori ebazteko eta Ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez.

Beste tramite batzuk