2022ko Bateratu programa: Sendotze jarduerak egiten dituzten covid-19-k kaltetutako enpresentzako laguntza-programa
[Bateratu Covid-19 programa 2022]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da Covid-19-ren ustekabeko hedatze azkarrak eragindako pandemiaren ondorio larriei aurre egitea. Horretarako, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan enpresen hazkundea bizkortu eta haien produktibitatea eta lehiakortasuna hobetuko duten bat-egite eta/edo xurgapen planak abian jarri ondoren sendotze-jarduerak egiten dituzten enpresei.
Aurrekontuko zuzkidura
3.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza motak
- EFEKTU PIZGARRIA: ezin izango da 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen hasi.
- EPE-MUGA: eskabidea aurkezten den urtean egin beharko da, 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra arte, haren ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Egin beharreko inbertsioak gauzatzean, luzapen bakarra eman ahal izango da, gehienez ere 6 hilabetera arte, betiere alegatutako arrazoiek hala justifikatzen badute.
- DIRUZ LAGUN DAITEKEEN EGITATEA: bateratze, bat-egite eta/edo xurgatze-plana egitean sortutako Aholkularitza gastuak, eragiketa formalizatzeko beharrezkoak diren notaritza gastuak eta, hala badagokio, eragiketari lotutako aktibo finkoetan egindako inbertsioak.
- ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak izan ezik, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iristea, gutxienez.
- ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA, kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, eta enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, eta ekoizpen-zentro bat baino gehiago izatekotan, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo ekoizpen-zentroetan bakarrik.
Laguntza mota
Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, eta honako hauek ezarriko dira:
- Enpresa handientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat justifikatutako aholkularitza eta/edo notaritza gastuei dagokienez, gastu horien % 25. Gastu horiei dagokienez, gastu hautagarritzat jo beharreko gehieneko kostua 300.000,00 eurokoa da.
- Laguntza jaso dezaketen inbertsioen kasuan, % 10 enpresa handientzat eta % 15 ETEentzat.
Laguntzek gehieneko muga bat izango dute, aholkularitza eta inbertsio gastuetarako ezarritako ehunekoak aplikatuta ateratzen diren zenbatekoak batuz gero, inola ere ezingo dena izan 500.000,00 euro baino handiagoa enpresa bakoitzeko edo, hala badagokio, enpresa-talde bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta
Enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE)
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Empresa onuradunak
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta ezaugarri hau betetzen badute: erauzketa, ekoizpen, eraldatze eta industria-produktuari eta prozesuari lotutako zerbitzu-enpresak izatea, eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.
Baztertutako enpresak
Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
Denbora-esparruak, 3.1. c eta c bis) ataletan, baztertu egiten ditu 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden enpresak, salbuespen batekin: 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden mikroenpresei eta enpresa txikiei eman ahal izango zaizkie, betiere beren zuzenbide nazionalaren araberako konkurtso-prozedura batean sartuta ez badaude eta berregituraketa-salbamenduko laguntzarik jaso ez badute.
Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduan zerrendatutako sektoreetako enpresak. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamendua aplikatuz. Erregelamendu horren bidez, akuikultura produkzioko produktu jakin batzuen ekoizpena eta merkaturatzea bateragarri deklaratzen da, eta akuikuntza kategoria jakin batzuetako produktuak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresak.
Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordearen aurretiazko erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen dituzten erakundeak, eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industria eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak:
945 01 82 63
945 01 82 14
945 01 99 82
945 01 82 46
945 01 98 16
945 01 82 35
e-mails:
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1113602Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2022ko maiatzaren 6an amaituko da.
Eskaera Telematikoa
Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako gainerako kudeaketak, Covid-19-ak kaltetutako enpresentzako laguntza-programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoak, sendotze-jarduerak egiten dituzten enpresentzako, bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskatzaileek, eskabidearekin batera, enpresari buruzko informazio orokorra eman beharko dute, bai eta dokumentazio hau ere:
- Enpresa edo enpresa-taldea sendotzeko edo handitzeko planteatutako bat egiteko planen edo xurgapen-planen memoria xehatua, honako alderdi hauek jasotzen dituena:
- Bat egiteko planak edo xurgatze-planak egiteko aholkularitza-gastuak, aholkularitzaren eskaintza xehatua barne, 5.a) artikuluan ezarritakoaren arabera; hau da, bat-egitearen plana edo xurgatze-planaren deskribapena, honako hauek adieraziz: plan hori egiteko erabilitako ordu kopurua, plana egiteko lan egindako orduaren prezioa eta, hala badagokio, eragiketa horri lotuta egin beharreko inbertsioen kostuak.
- Notariotza gastuak.
- Era berean, memorian xehe-xehe azaldu beharko da COVID-19ak zer eragin izan duen sendotze-eragiketan parte hartzen duten enpresetan, eta eragiketa horrek zer onura ekarriko liokeen pandemiaren ondorio larriei aurre egiteari.
- Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela, eta pertsona eskatzailearen ahalordea, agiri horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku badaude izan ezik.
- Sendotze-eragiketan parte hartzen duten enpresen artean, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztutako urteko kontuak eta dokumentazio osagarria, eta halakorik ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa taldeari buruzkoa ere izan beharko du.
- Sendotze-eragiketan parte hartzen duten enpresen artean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak ematen duen «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla» txostena, bat egiteko eragiketa edo xurgatze-eragiketa edo lan-hitzarmena –plantilla-murrizketaren kasurako– formalizatzen den hilekoa. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa taldeari buruzkoa ere izan beharko du.
- Hala badagokio, xede horiek betetzeko kontratatutako aholkularitza-enpresaren eskaintza xehatua; bertan, egin beharreko lanak zehaztu beharko dira, baita zerbitzuaren prezioa eta bat-egiteak edo xurgatze-eragiketak sor ditzakeen inbertsioen zenbatespena ere. Hori guztia 5.a) artikuluan zehazten diren baldintzetan egingo da.
- Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:
- Proiektu berarentzako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
- Ez direla kondenatuak izan laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoela.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
- Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Laguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.
- Laguntzak jasotzeko debekurik jaso ez duela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako susmoa eragiten duten enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo bestelako inguruabarrak direla-eta.
- Berreskuratzeko agindu baten mende ez egotea, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz, eta krisialdian dagoen enpresa bat ez izatea (aldi baterako esparruko salbuespenarekin, hau da, 2019ko abenduaren 31rako krisian egotea jada, betiere ez badaude beren zuzenbide nazionalaren araberako konkurtso-prozedura batean sartuta eta eta salbamendu edo berregituratze-laguntzarik jaso ez badute).
Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.
Nolanahi ere, laguntza hauen organo kudeatzaileak (Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Empresa onuradunak
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta ezaugarri hau betetzen badute: erauzketa, ekoizpen, eraldatze eta industria-produktuari eta prozesuari lotutako zerbitzu-enpresak izatea, eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.
Baztertutako enpresak
Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
Denbora-esparruak, 3.1. c eta c bis) ataletan, baztertu egiten ditu 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden enpresak, salbuespen batekin: 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden mikroenpresei eta enpresa txikiei eman ahal izango zaizkie, betiere beren zuzenbide nazionalaren araberako konkurtso-prozedura batean sartuta ez badaude eta berregituraketa-salbamenduko laguntzarik jaso ez badute.
Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduan zerrendatutako sektoreetako enpresak. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak eta Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamendua aplikatuz. Erregelamendu horren bidez, akuikultura produkzioko produktu jakin batzuen ekoizpena eta merkaturatzea bateragarri deklaratzen da, eta akuikuntza kategoria jakin batzuetako produktuak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresak.
Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordearen aurretiazko erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen dituzten erakundeak, eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak