Azpitek 2022: Azpiegitura zientifiko-teknologikoak eskuratzeko laguntzen programa.

[Azpitek 2022]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2022ean eman beharreko laguntza-programa bat arautzea, I+G+b garatzeko beharrezkoak diren azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta ekipamendu zientifiko-teknikoa eskuratu, instalatu eta eguneratzeko, eta emaitzen baliozkotzea eta frogatzea bultzatzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko foku anitzeko zentro teknologikoek eta ikerkuntza kooperatiboko zentroek egingo dute hori. Hori guztia emaitzen kalitatea eta emaitzen eragin zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala hobetzera bideratuta dago.

Aurrekontuko zuzkidura

6.812.500 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

1.– Diruz lagundu ahal izango dira azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta ekipamendu zientifiko-teknikoa (aurrerantzean, azpiegitura eta ekipamendu ZT) eskuratzeko, instalatzeko eta eguneratzeko jarduketak, barnean direla eraikinak eraikitzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibila eta ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jardueretan erabilitako altzariak, baita horien emaitzak baliozkotzea eta frogatzea ere.

Deialdi honen ondorioetarako, azpiegitura eta ekipamendu ZT honako hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia), baita horien emaitzak baliozkotzea eta frogatzea ere. Ekipamendu hori ekipamendu bakar bat izan daiteke, edo instalazio bat edo ekipamendu-multzo bat espazio bakar bat edo helburu jakin bat hornitzeko; era berean, ekipamendua zertarako erosten den, helburu hori bete ahal izateko beharrezkoak diren aldaketak, gehigarriak, osagarriak edo aparatu laguntzaileak barne hartu ahal izango ditu.

2. – Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak garatzen baditu, jarduera mota bakoitzaren finantzaketa, kostuak eta diru-sarrerak bereiz kontsignatuko dira, koherentziaz aplikatutako kostuen kontabilitate-printzipioak, objektibotasunez justifikatu daitezkeenak, oinarri hartuta.

3. – Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak garatzen dituenean:

  1. Azpiegituren jarduera edo erabileragatik kobratutako prezioa merkatuko prezioa izango da.
  2. Hainbat erabiltzailek erabili ahal izango dituzte azpiegiturak, eta erabiltzeko baimena gardentasunez eta modu ez-diskriminatzailean emango dute. Azpiegituraren inbertsio-kostuen % 10 gutxienez finantzatu duten enpresek lehentasunez erabiltzeko onura izango dute, baita horretarako baldintza hobeak ere. Gehiegizko konpentsazioa saihestearren, enpresak inbertsio-kostuei egindako ekarpenaren araberakoa izango da erabilera, eta baldintzak jendaurrean ezagutaraziko dituzte.
  3. Kategorien araberako salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoa betez, laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-programan eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko foku anitzeko zentro teknologikoek eta ikerkuntza kooperatiboko zentroek (IKZ)

Betekizunak

  • Nori dago zuzenduta

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


SPRI

Amaia Martinez

amaiamartinez@spri.eus

94 403 70 79

Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza

Natividad Niño

n-nino@euskadi.eus

945 018 203

 

Sonia Larrabide

s-larrabide@euskadi.eus

945 018 261

Kodea

1110702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2022ko martxoaren 25era bitartean aurkeztu ahal izango dira

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak