Gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak 2022

[AT_2022]

Deskribapena


Xedea

a) Urteko kudeaketa-plana edo Aginte Taula Integrala egitea eta ezartzea.

b)  Ordezkaritza handiena duten gizarteekonomiako erakundeek aldez aurretik behar den azterlan ekonomiko eta finantzarioa egitea, beren erakunde elkartuei bermeak emateko.

c) Kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketako aholkularitza espezifikoa jasotzea.

d) Kudeatzailetzari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, kudeatzaileen edo zuzendarien egitekoetan laguntzeko, edo kooperatiba eta lan-sozietateetako jardun-arloekin zerikusia duten zerbitzuak, profesionalizazioa areagotzen laguntzeko xedez, merkatuan lehiakortasunari eusteko eta lehiakorragoak izateko giltzarrietako bat delako.

e) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea, gomendio zehatzak barnean hartuta enpresaren lehiakortasuna hobetzeko eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko.

f) Erakundeak eraldatzeko tresna berriak ezartzea.

g) Gizarte-ekonomiako enpresek digitalizazio eta ingurumen esparruetan dituzten beharren gaineko diagnostiko bat egitea (lehiakortasuna, expertise, independientea, mentoring behartua, berrikuntza, marketina)

h) Enpresak digitalizatzeko tresnak ezartzea.

i) Enpresetan ingurumena hobetzeko ekintzak garatzea

Aurrekontuko zuzkidura

440.000 euros

Prestazio ekonomikoa

a)

Urteko kudeaketa-plana edo Aginte Taula Integrala

75% - 6.000/3.000
b)

Aldez aurretik behar den azterlan ekonomiko eta finantzarioa

75% - 25.000
c)

Merkataritza-kudeaketako aholkularitza espezifikoa

75% - 6.000/3.000
d)

Kudeatzailetzari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea

50% - 10.000
e)

Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko planak

75% - 6.000/3.000
f)

Erakundeak eraldatzeko tresna berriak

75% - 6.000/3.000
g)

Gizarte-ekonomiako enpresek digitalizazio eta ingurumen esparruetan dituzten beharren gaineko diagnostikoa

30.000
h)

Enpresak digitalizatzeko tresnak

75% - 6.000/3.000
i)

Ingurumenari lotutako sentsibilizazio hobetzeko ekintzak

75% - 6.000/3.000

Ordainketa-modua:

1.- Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) 2.1.e) artikuluan jasotzen diren jardueretan, lehendabiziko ordainketa (dirulaguntza osoaren % 75) ematea jakinarazi eta hamabost egun igaro ondoren egingo da, espresuki uko egin ez bazaio. Gainerako %25a diruz lagundutako ekintzak amaitu eta behar bezala justifikatzen direnean ordainduko da.

b) Gainerako jardueretan, lehendabiziko ordainketa (dirulaguntza osoaren % 60) ematea jakinarazi eta hamabost egun igaro ondoren egingo da, espresuki uko egin ez bazaio. Gainerako % 40a diruz lagundutako ekintzak amaitu eta behar bezala justifikatzen direnean ordainduko da.

2.– Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak memoria eta egindako gastuaren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu. Horretarako, diruz lagundutako jarduerari egotzitako ordainagirien kopia elektronikoak aurkeztuko ditu. Egindako lanen kopia ere aurkeztu beharko du.

3.– Aurreko puntuan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik kontatzen hasita, eta betiere 2023ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

4.– Dirulaguntza jaso dezaketen eta egiaztatzen diren gastuak bat etorriko dira onuradunek egiaz ordaindutako kostu errealekin, eta ordaindutako

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0036520

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Dirulaguntza jasotzeko eskabidearekin batera, justifikazio-memoria aurkeztu behar da, bai eta dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak gauzatzeko aurreikusitako lan-plana ere. Plan horretan, iraupena, metodologia eta kalkulatutako aurrekontu zehatza adierazi behar dira.

 

Horretaz gain, 2.1.a), c) eta d) artikuluko jarduerei buruzko eskabideekin batera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu behar dira:

a) Agindu honen 5.1. artikuluan adierazitako aholkularitza-erakunde baten laguntza eta lankidetzako konpromisoa dagoela agertzen duen agiria, hau da, harekin egindako kontratua edo eskaera irmoaren agiria, erakunde horrek agindu honetako 6. artikuluko baldintzak betetzen dituela agertzen duten frogagiriekin batera.

b) 2020ko ekitaldiaren balantze ekonomikoa eta emaitzen kontua.

c) Aholkulariaren edo aholkularitza-lanaren arduradunaren curriculuma.

d) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baitu ez duela aholkularitzarekin edo pertsona fisiko aholkulariarekiko inolako loturarik, ez zuzenean ez zeharka, ez akzioen ez partizipazioen bidez.

3. 2.1.b) artikuluaren kasuan, elkarteak emandako ziurtagiria, xedapen horrek arautzen duen zerbitzuaren antolaketa egiaztatzen duena.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk