Arte plastiko eta ikusizkoen eremuak jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. ARGITALPENEN Modalitatea (2022)

Deskribapena


Xedea

2022. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak emateko. 

ARGITALPENEN Modalitatea.

Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

Aurrekontuko zuzkidura

135.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.
Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitaterako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Agindu honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 14. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, balorazioaren ordena eta puntuazioaren arabera, modalitaterako jarritako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Argitalpenen modalitatean esleituko den diru-kopurua eskatutakoaren adinekoa izango da, eta ez da izango 14.000 euro baino handiagoa.

Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidurarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio dirulaguntza, baldin eta, Balorazio Batzordearen iritziz eman dakiokeen laguntzaren zati horrek proiektuaren bideragarritasuna bermatzen badu. Arrazoi horrengatik argitalpenen modalitateari ezarri zaion diru-kopuru osoa esleituko ez balitz, soberakinak sustapen–zabalkundearen modalitateari ezarritakoa handitzera pasa litezke.

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatean ezin zaio eman pertsona edo entitate eskatzaile berberari dirulaguntza bat baino gehiago, eta Sustapen-zabalkundearen eta Argitalpenen modalitatean bi baino gehiago. Guztira hiru modalitatetan gehienez bi dirulaguntza eman ahalko zaizkio pertsona edo entitate bakoitzari.

Ordainketa-modua:

Agindu honen kargura emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

  • Emandako dirulaguntzaren % 75, Kulturako sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik eta Aginduaren 18. artikuluak berariaz eta idatziz uko egiteko jasotzen duen epea agortu eta gero.
  • Gainerako kopuruaren ordainketa 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 20. artikuluaren arabera dirulaguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, hala badagokio zergaren araudia aplikatuz.

Dirulaguntzak ez dira ordainduko onuradunak zerga-betebeharrak beteta ez baditu, Gizarte Segurantzakoak egunean ez baditu edo dirulaguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Betekizunak

  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuek, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateek.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek: diru-laguntzei buruzko azaroaren17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2 eta 3 ataletan jasotako debekuren bat duten pertsonek edo entitateek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


CAMBRA CONTIN, Mª JESUS
945.016.939
KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0094719

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2023ko martxoaren 10a baino lehen.

Beste tramite batzuk