Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak 2022 (Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan)

Deskribapena


Xedea

Arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko inbertsio-proiektuak finantzatzea.


Aurrekontuko zuzkidura

711.527,20

Prestazio ekonomikoa

Deialdiari egotz dakiokeen gehieneko zenbatekoa 711.527,20 €-koa izango da; 2023ko ekitaldiari dagokio.

Proiektu bati gehienez ere 150.000 euroko dirulaguntza emango zaio. Eskatutako laguntzak ezingo du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, edozelan ere Europar Batasuneko bestelako egitura-funtsekin izan ezik kanpo direlarik

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
  • Dirulaguntza emateko ebazpena eman eta onartzeko epea amaitu ondoren ordainduko da dirulaguntzaren % 75.
  • Gainerako % 25a, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, proiektuaren justifikazioa onartu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Eskaera aurkezten den unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda egotea eta jarduera eszeniko edo musikalen garapenarekin bat datorren xede edo helburu sozial bat izatea.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Arte eszenikoen eta musikaren ekoizpen edo programazio profesionalaren esparruan ohiko jarduera garatzea.

  • Proiektuaren xede den azpiegituraren jabetzaren titulartasuna izatea, edo, halakorik ezean, haren jardueren kudeaketarena.
  • Deialdi honetako inbertsio-proiektuen xede diren azpiegituren betekizunak.

  • Proiektuetan aurreikusitako jarduerak: helburuak, tipologia eta garapen epea.

  • Proiektuek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak errespetatu beharko dituzte (IV Eranskina). Kultura-industriaren birbalorizazioari buruzko C24 osagairako, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasotakoaren arabera, etiketatze berde eta digitaleko koefiziente hauek esleitu dira: % 0 eta % 29,5, hurrenez hurren.

  • Proiektuaren proiektu ekonomiko xehatua aurkeztea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, betiere 2023ko azaroaren 30 baino lehen.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk