Arte eszenikoen eta musikaren azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak 2022 (Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan)
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Aurrekontuko zuzkidura
711.527,20Prestazio ekonomikoa
Deialdiari egotz dakiokeen gehieneko zenbatekoa 711.527,20 €-koa izango da; 2023ko ekitaldiari dagokio.
Proiektu bati gehienez ere 150.000 euroko dirulaguntza emango zaio. Eskatutako laguntzak ezingo du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, edozelan ere Europar Batasuneko bestelako egitura-funtsekin izan ezik kanpo direlarik
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:- Dirulaguntza emateko ebazpena eman eta onartzeko epea amaitu ondoren ordainduko da dirulaguntzaren % 75.
- Gainerako % 25a, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, proiektuaren justifikazioa onartu ondoren ordainduko da.
Deialdiari egotz dakiokeen gehieneko zenbatekoa 711.527,20 €-koa izango da; 2023ko ekitaldiari dagokio.
Proiektu bati gehienez ere 150.000 euroko dirulaguntza emango zaio. Eskatutako laguntzak ezingo du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, edozelan ere Europar Batasuneko bestelako egitura-funtsekin izan ezik kanpo direlarik
- Dirulaguntza emateko ebazpena eman eta onartzeko epea amaitu ondoren ordainduko da dirulaguntzaren % 75.
- Gainerako % 25a, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, proiektuaren justifikazioa onartu ondoren ordainduko da.
Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
-
Eskaera aurkezten den unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda egotea eta jarduera eszeniko edo musikalen garapenarekin bat datorren xede edo helburu sozial bat izatea.
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Betekizunak
-
Arte eszenikoen eta musikaren ekoizpen edo programazio profesionalaren esparruan ohiko jarduera garatzea.
- Proiektuaren xede den azpiegituraren jabetzaren titulartasuna izatea, edo, halakorik ezean, haren jardueren kudeaketarena.
-
Deialdi honetako inbertsio-proiektuen xede diren azpiegituren betekizunak.
a) Dirulaguntzen xede diren azpiegiturek zehaztasunez identifikatuta egon behar dute, kokapenari eta izenari dagokienez, eta honako eremu hauetako batean edo gehiagotan jarduera izatea egiaztatu behar da:
a.1.- Zuzeneko arteen erakusketa: antzokiak, auditoriumak, zirko-karpak eta musika-aretoak.
a.2.- Saiakuntza eta ekoizpen eszenikoa: antzerkia, dantza, zirkua eta diziplina anitzak.
a.3.- Zuzeneko musika-ekoizpen eta/edo entsegua.
b) Aipatutako kategorietakoren batean urteko jarduera egunen 45etik gorako erabilera profesionala egiaztatzea. Ondorio horietarako, 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko aldia hartuko da erreferentziatzat.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira nagusiki beste jarduera batzuetarako erabiltzen diren guneak eta, nolanahi ere, b) atalean aipatutako erabilera-betekizuna egiaztatzerik ez dutenak.
-
Proiektuetan aurreikusitako jarduerak: helburuak, tipologia eta garapen epea.
Proiektuetan aurreikusitako jarduerak Deialdian adierazitako helburuetara egokitu beharko dira, eta 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean garatu beharko dira.
Diruz lagunduko diren proiektuek ekipamendua erosteko eta/edo honako ardatz edo helburu hauetara bideratutako jarduerak garatzeko inbertsioak jaso beharko dituzte:
a) Ingurumen-eraldaketa.
b) Eraldaketa digitala.
c) Kudeaketa hobetzea.
Erreferentzia gisa, deialdi honen Eranskinean aipatutako hiru ardatzen barruko proiektuak garatzeko egin daitezkeen inbertsioen zerrenda gehitu da.
-
Proiektuek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak errespetatu beharko dituzte (IV Eranskina).
Kultura-industriaren birbalorizazioari buruzko C24 osagairako, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasotakoaren arabera, etiketatze berde eta digitaleko koefiziente hauek esleitu dira: % 0 eta % 29,5, hurrenez hurren.
Inbertsio-proiektu guztiek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak errespetatu beharko dituzte, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (PRTR) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa betez.
– Klima-aldaketa arintzea. Kontuan hartuko dira 2018/844 (EB) Zuzentarauan jasotako jarraibideak.
– Klima-aldaketara egokitzea. Birgaitze-neurriek irtenbide posibleak hartuko dituzte, hala nola landare-estalkiak, toldoak, itzaltze-eremuak, eta abar.
– Erabilera iraunkorra eta ur eta itsas baliabideen babesa. Besteak beste, EB etiketatuko da ur-instalazioen kasuan; ingurumena degradatzeko arriskuak identifikatu eta jorratuko dira, uraren erabilera eta babesa kudeatzeko plan baten arabera, eta abar.
– Ekonomia zirkular baterako trantsizioa, hondakinen prebentzioa eta birziklapena barne. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen gutxienez % 70 (pisuan) (2000/532/EC Erabakiak ezarritako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala kenduta), inbertsio honetan aurreikusitako jarduketetan sortuak, beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko prestatuko da. Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan hondakinak sortzea mugatuko da. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasunari lagunduko diote ISO 20887 arauari dagokionez.
– Kutsaduraren prebentzioa eta kontrola. Energia fosiletan oinarritutako berokuntza- eta hozte-sistemak zero teknologia kutsatzaileekin ordezkatzera bideratutako jarduerak sustatuko dira. Eraikuntzan erabilitako osagaiek eta eraikuntza-materialek ez dute amiantorik izango, ezta oso substantzia kezkagarririk ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskinean jasota dagoen baimenari lotutako substantzien zerrendan oinarrituta identifikatutakoak.
– Biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta lehengoratzea. Jarduerak ez dira ekosistemen baldintza onen eta erresilientziaren eta habitaten eta espezieen kontserbazio-egoeraren kalterako izango.
-
Proiektuaren proiektu ekonomiko xehatua aurkeztea.
4.- Inbertsio-proiektu guztiek honako ohar hauen araberako aurrekontua izan beharko dute:
a) Aurrekontua orekatua izan beharko da aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren artean, eta horien artean deialdi honetan eskatutako zenbatekoa sartu beharko da.
b) Gastuen atalean, proiektua garatzeko behar diren elementu edo ekintzen kostua banakatuko da. Deialdiaren 7. artikuluan diruz lagundu daitezkeen gastuak ezartzen dira.
c) Aurreikuspen-gastuek ezin izango dute inolaz ere merkatuaren balioa gainditu, eta artikulu honen lehen puntuan adierazitako denbora-epearen barruan gauzatu beharko dira.
d) Diru-sarreren atalean:
d.1.- Proiektua garatzeko aurreikusitako diru-sarrera guztien jatorria banakatuko da.
d.2.- Eskatutako laguntzak ezingo du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta Deialdiaren 6.2 artikuluan aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, edozelan ere Europar Batasuneko bestelako egitura-funtsekin izan ezik kanpo direlarik
d.3.- Deialdi honetan eskatutako laguntzarekin zerikusirik ez duten ekarpen publiko edo pribatuak gauzatan egin ahal izango dira, salbuespen gisa, baldin eta ekarpen hori egin duen erakundearen ziurtagiria aurkezten bada. Ziurtagiri horretan, emandako ondasun eta zerbitzuen izaera eta merkatuko prezioen araberako balorazio ekonomikoa zehaztuko dira. Ez dira gauzazko ekarpentzat hartuko erakunde onuradunak berak edo talde bereko edozein enpresak egiten dituenak.
d.4.- Laguntza honetatik kanpoko finantzaketa-zatia beste laguntza edo babes batzuk jasotzeko aukeraren estimazioan oinarritzen bada, horiek ez lortzeak ez du salbuetsiko proiektua eskabidea egiteko unean aurreikusitako baldintzetan garatzeko betebeharretik.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Helburuak, aurreikusitako jarduerak eta garapen-kronograma.
-
Erakunde eskatzaileari buruzko datuak: egitura, jarduera-profila deialdi honi dagokionez eta urteko aurrekontua. Proiektuaren sintesia eta datu orokorrak.
-
Proiektuaren gastu eta sarreren aurrekontu banakatua.
- Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko dokumentazio gehigarria
-
Zuk edo zure erakundeak EAEko ogasunetako batean ordaintzen baditu zergak, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori.
Zuk edo zure erakundeak ez baditu zergak EAEko ogasunetako batean ordaintzen , dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zure zerga-bulegoak emandako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Arte eszenikoen eta musikaren ekoizpen edo programazio profesionalaren esparruan ohiko jarduera garatzea.
- Proiektuaren xede den azpiegituraren jabetzaren titulartasuna izatea, edo, halakorik ezean, haren jardueren kudeaketarena.
-
Deialdi honetako inbertsio-proiektuen xede diren azpiegituren betekizunak.
a) Dirulaguntzen xede diren azpiegiturek zehaztasunez identifikatuta egon behar dute, kokapenari eta izenari dagokienez, eta honako eremu hauetako batean edo gehiagotan jarduera izatea egiaztatu behar da:
a.1.- Zuzeneko arteen erakusketa: antzokiak, auditoriumak, zirko-karpak eta musika-aretoak.
a.2.- Saiakuntza eta ekoizpen eszenikoa: antzerkia, dantza, zirkua eta diziplina anitzak.
a.3.- Zuzeneko musika-ekoizpen eta/edo entsegua.
b) Aipatutako kategorietakoren batean urteko jarduera egunen 45etik gorako erabilera profesionala egiaztatzea. Ondorio horietarako, 2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko aldia hartuko da erreferentziatzat.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira nagusiki beste jarduera batzuetarako erabiltzen diren guneak eta, nolanahi ere, b) atalean aipatutako erabilera-betekizuna egiaztatzerik ez dutenak.
-
Proiektuetan aurreikusitako jarduerak: helburuak, tipologia eta garapen epea.
Proiektuetan aurreikusitako jarduerak Deialdian adierazitako helburuetara egokitu beharko dira, eta 2023ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean garatu beharko dira.
Diruz lagunduko diren proiektuek ekipamendua erosteko eta/edo honako ardatz edo helburu hauetara bideratutako jarduerak garatzeko inbertsioak jaso beharko dituzte:
a) Ingurumen-eraldaketa.
b) Eraldaketa digitala.
c) Kudeaketa hobetzea.
Erreferentzia gisa, deialdi honen Eranskinean aipatutako hiru ardatzen barruko proiektuak garatzeko egin daitezkeen inbertsioen zerrenda gehitu da.
-
Proiektuek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak errespetatu beharko dituzte (IV Eranskina).
Kultura-industriaren birbalorizazioari buruzko C24 osagairako, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasotakoaren arabera, etiketatze berde eta digitaleko koefiziente hauek esleitu dira: % 0 eta % 29,5, hurrenez hurren.
Inbertsio-proiektu guztiek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH printzipioa) eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak errespetatu beharko dituzte, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (PRTR) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa betez.
– Klima-aldaketa arintzea. Kontuan hartuko dira 2018/844 (EB) Zuzentarauan jasotako jarraibideak.
– Klima-aldaketara egokitzea. Birgaitze-neurriek irtenbide posibleak hartuko dituzte, hala nola landare-estalkiak, toldoak, itzaltze-eremuak, eta abar.
– Erabilera iraunkorra eta ur eta itsas baliabideen babesa. Besteak beste, EB etiketatuko da ur-instalazioen kasuan; ingurumena degradatzeko arriskuak identifikatu eta jorratuko dira, uraren erabilera eta babesa kudeatzeko plan baten arabera, eta abar.
– Ekonomia zirkular baterako trantsizioa, hondakinen prebentzioa eta birziklapena barne. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen gutxienez % 70 (pisuan) (2000/532/EC Erabakiak ezarritako Europako Hondakinen Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatutako material naturala kenduta), inbertsio honetan aurreikusitako jarduketetan sortuak, beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko prestatuko da. Eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan hondakinak sortzea mugatuko da. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasunari lagunduko diote ISO 20887 arauari dagokionez.
– Kutsaduraren prebentzioa eta kontrola. Energia fosiletan oinarritutako berokuntza- eta hozte-sistemak zero teknologia kutsatzaileekin ordezkatzera bideratutako jarduerak sustatuko dira. Eraikuntzan erabilitako osagaiek eta eraikuntza-materialek ez dute amiantorik izango, ezta oso substantzia kezkagarririk ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskinean jasota dagoen baimenari lotutako substantzien zerrendan oinarrituta identifikatutakoak.
– Biodibertsitatea eta ekosistemak babestea eta lehengoratzea. Jarduerak ez dira ekosistemen baldintza onen eta erresilientziaren eta habitaten eta espezieen kontserbazio-egoeraren kalterako izango.
-
Proiektuaren proiektu ekonomiko xehatua aurkeztea.
4.- Inbertsio-proiektu guztiek honako ohar hauen araberako aurrekontua izan beharko dute:
a) Aurrekontua orekatua izan beharko da aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren artean, eta horien artean deialdi honetan eskatutako zenbatekoa sartu beharko da.
b) Gastuen atalean, proiektua garatzeko behar diren elementu edo ekintzen kostua banakatuko da. Deialdiaren 7. artikuluan diruz lagundu daitezkeen gastuak ezartzen dira.
c) Aurreikuspen-gastuek ezin izango dute inolaz ere merkatuaren balioa gainditu, eta artikulu honen lehen puntuan adierazitako denbora-epearen barruan gauzatu beharko dira.
d) Diru-sarreren atalean:
d.1.- Proiektua garatzeko aurreikusitako diru-sarrera guztien jatorria banakatuko da.
d.2.- Eskatutako laguntzak ezingo du gainditu gastuen aurrekontu osoaren % 80, ezta Deialdiaren 6.2 artikuluan aurreikusitako gehieneko dirulaguntza ere. Beraz, proiektuaren % 20, gutxienez, funts propioekin beste ekarpen publiko edo pribatu batzuekin finantzatu behar da, edozelan ere Europar Batasuneko bestelako egitura-funtsekin izan ezik kanpo direlarik
d.3.- Deialdi honetan eskatutako laguntzarekin zerikusirik ez duten ekarpen publiko edo pribatuak gauzatan egin ahal izango dira, salbuespen gisa, baldin eta ekarpen hori egin duen erakundearen ziurtagiria aurkezten bada. Ziurtagiri horretan, emandako ondasun eta zerbitzuen izaera eta merkatuko prezioen araberako balorazio ekonomikoa zehaztuko dira. Ez dira gauzazko ekarpentzat hartuko erakunde onuradunak berak edo talde bereko edozein enpresak egiten dituenak.
d.4.- Laguntza honetatik kanpoko finantzaketa-zatia beste laguntza edo babes batzuk jasotzeko aukeraren estimazioan oinarritzen bada, horiek ez lortzeak ez du salbuetsiko proiektua eskabidea egiteko unean aurreikusitako baldintzetan garatzeko betebeharretik.
-
Eskaera aurkezten den unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda egotea eta jarduera eszeniko edo musikalen garapenarekin bat datorren xede edo helburu sozial bat izatea.
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.
- Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
- Musika edo ikusentzunezko erreferentziak, web helbideak emanez aurkeztu ahal izango dira, dagokion formularioan.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Justifikazioa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Memoria ekonomikoa, erakundearen legezko ordezkariak datatua eta sinatua, euskadi.eus web-orrian agertzen den ereduari jarraituz. Memoria horrek honako hauek jasoko ditu:
- Diruz lagundutako proiektuari dagozkion gastuen eta diru-sarreren balantzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
- Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztien zerrenda, bai eta proiektua gauzatzeko diru-sarrerena ere. Gastu bakoitzari dagokionez, hartzekoduna, dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data identifikatu beharko dira.
-
Proiektuaren garapenean izandako gastuak justifikatzen dituzten egiaztagiriak eta fakturak.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, euskadi.eus-en dagoen ereduaren araberakoa, jarduera finantzatu duten beste laguntza publiko edo pribatuak adierazita, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
-
Sustapen dokumentu edo elementu grafikoak, non berariaz aipatzen baitira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa, Next Europa funtsak, Batasunaren ikurraren bidez, eta Europar Batasunak finantzatutako deklarazio bat –NextGenerationEU–, bai eta Espainiako Estatuko berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-plana ere.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
-
Jardueraren amaiera memoria: diruz lagundutako proiektuan aurreikusitako jarduketen exekuzioari buruzko txostena eta hura gauzatu dela egiaztatzen duten materialak edo elementuak. Halaber, Deialdiaren 1. artikuluan aurreikusitako helburuen lorpen-mailari buruzko ebaluazioa aurkeztu behar da.
Proiektuaren garapenean gertatutako edozein aldaketa jardueren memorian adierazi beharko da. Aldaketa funtsezkoa bada, idatziz eskatu beharko da, proiektua gauzatzeko epea amaitu baino hilabete lehenago gutxienez, eta organo emaileak baimendu beharko du. Memoriari aldaketa eskatzeko eskaera eta hura baimentzeko ebazpena erantsi beharko zaizkio.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua