Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibentzako dirulaguntzak (2022)

[AMPA_KOOP]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kooperatiben gastuei aurre egiteko dirulaguntzen deialdia egitea. Gastuok 3. artikuluan zerrendatzen diren eta diruz lagundu daitezkeen jardueren ondoriozkoak izan behar dute, eta 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 2ra bitartean sortutakoak.

Aurrekontuko zuzkidura

33.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.- Laguntzen banakako zenbatekoa zehazteko, 11. artikuluan ezarritako banaketa-sistema aplikatuko da. Zenbateko hori ez da inola ere izango kooperatiba bakoitzak eskatutako zenbatekoa baino handiagoa:

a) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleen gurasoen prestakuntza-jardueren gastuak, gehienez ere, jarduera horien kostuaren % 100ean ordainduko dira.

b) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei zuzendutako prestakuntza-jardueren gastuak, gehienez ere, jarduera horien kostuaren % 100ean ordainduko dira.

c) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibetako ikasleei zuzendutako bestelako jardueren gastuak –11.1.b) artikuluan jasota ez daudenak–, gehienez ere, jarduera horien kostuaren % 50ean ordainduko dira.

2.- Hauxe izango da banaketa-sistema:

a) 162 euroko hasierako laguntza esleituko zaie onartutako eskabide guztiei.

b) Jarraian, kooperatiba bakoitzari esleituko zaio bi puntuazio hauen batura:

I. Diharduen zentroetako ikasle-kopuruagatik dagokion puntuazioa. Puntu bat emango da ikasle bakoitzeko.

II. Zentroko bekadunen kopurua bider hiru egitean lortutako puntuazioa.

Kooperatiba bakoitzari esleitutako ikasleen eta ikasle bekadunen kopurua hau izango da: eskabidea aurkezteko epea amaitzean, dokumentazio estatistiko ofizialean jasotakoa.

c) Deialdiaren zenbatekoari (33.000 €) hasierako laguntzen zenbatekoa kenduko zaio. Kenketa horren emaitza izango da banatu beharreko soberakina.

Banatu beharreko soberakin hori kooperatiba guztiei emandako puntu guztien baturarekin zatituko da, eta faktore konstante horrekin biderkatuko da kooperatiba bakoitzari esleitutako puntuazioa.

d) Lortutako zenbatekoari hasieran emandako 162 euroko laguntza gehituko zaio, kooperatiba bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa zehazteko.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehen ordainketan, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, dirulaguntza eman dela jakinarazi ostean, hamar eguneko epean onuradunak ez badio dirulaguntzari espresuki uko egiten.

b) Gainerako % 25, berriz, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua (II. eranskina) behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa edo handiagoa osatzen duten fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek aurkezteko epea 2022ko abenduaren 2an amaituko da, egun hori barne.

Nori dago zuzenduta


Irakaskuntza-kooperatibak

Unibertsitateaz kanpoko mailen irakaskuntza-kooperatibak, haur-hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako, lanbide-heziketako zikloetako eta batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legedian ezarritakoarekin, eta dagokion kooperatiben erregistroan izena emanda badaude, hezkuntzako kalifikazioarekin.

Eskakizunak:

  • Euskadiko kooperatiben erregistroan sartuta egon beharko dute, irakaskuntzakotzat jota.

  • Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Lanbide Heziketako zikloetan eta Batxilergoko hezkuntza-mailetan aritzea
  • Zuzenbidearen arabera eratuta egotea

Betekizunak

  • Xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ez aritzea.

  • Eskatzaileak ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

  • Eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.

  • Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak

  • Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketari dagokionez egunean egotea.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeraren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0085010

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetako ebazpena sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Agiri horiek aurkezteko epea 2022ko abenduaren 2an amaituko da, egun hori barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk